Edukin nagusira joan

Menu nagusira joan

Argia astekaria webgunearen hasiera

Sareko Argia-ren logotipoa
Azken Eguneraketa:
2008-07-09 11:13:02
Argiako harpidetzari buruzko informazioa
harpidedunen guneko logoa
bilaketa

Nabigazio menua

laguntzaileak
Aire aire Eusko Jaurlaritza

1999-04-11 -- 1711.zenb


Defendi dezagun gure lurra... teknikoetatik

Hemen edozein tontok injinari edo arkitekto titulua eskuratu eta ondoren nahi duena egiteko aukera. Hala dirudi.
Bazoaz errepidetan barna, autoko leihotik gure paisaiari begira, eta nekez aurkituko duzu etxe bat txukun diseinatua. Ikusi al dituzue Gipuzkoa eta Bizkaian azken urteotan berritu diren baserriak? Nekez aurkituko duzue horien artean %10 baino gehiago txukun errekuperatua. Hormigoizko teilatu itsusiak, balkoi tamalgarriak, fatxada negargarriak... Iparraldeko etxeak aspergarriak omen direla entzun nion duela gutxi bati, denak berdinak, eta abar. Gipuzkoan eta Bizkaian haien atzetik goaz, kilometro batera.
Baina hemen arkitekto eta injineruek eskuak libre dituzte, nahi dutena egiteko. Hori bai, beti premioren baten bila, etxe singular bat egiteko ametsetan, edozein astakeriarekin historiaren orrietan txoko bat egiteko itxaropenean.
Zer esan obra publikoetaz... Lubakia egin, hura sendotzeko murru bat eraiki, eta pikutara doala berehala. Ikusi al duzue Gipuzkoako Billabona-Amasako bariantea? Ikusi al duzue hasteko nolako astakeria egin duten, eta zein gutxi irauten duten konponketek, zenbat diru doan, zenbat lur polit suntsitu duten betirako, gure bilobek ikusi ezingo dituztenak? Kartzela merezi dute hori asmatu duen injineruak eta baimendu duen politikariak.

ANDONI AGIRRE
DONOSTIA

Korrika urtero errepika, apika

Euskararen aldeko maratoia erraldoia bukatu berri zaigun honetan ondorioak ateratzeko ordua iritsi da. Ekimen honen antolatzaile den AEK erakundeak historikotzat jo du aurtengo edizioa eta arrakastaren bizkarrezur gisa bi aspektu nagusi azpimarratu dituzte: Korrikak izan duen partehartze ugaria eta euskararen alde hartu diren konpromezuak.
Lehendabizikoari dagokionean, antolatzaileen hitzetan duela urte batzuk jendeari kilometroak eros ditzan erreguka joan behar izaten omen zuten, eta orain, aldiz, hainbesteko eskariaren aurrean ez omen dakite nori eman kilometro bakoitza. Konpromezuei buruz, besteak beste, Gasteizko udaletxeko zinegotziek edo Iruņeko hainbat dendarik euskararen erabilera indartzeko hartutako erabakiak kaleratu dituzte. Hau guztia gutxi balitz, atzerrian Korrikak izan duen oihartzunaren berri ere eman dute antolatzaileek, eta neroni behintzat asko harritu naiz Londresen Korrika berezi bat ospatu zutela edo Bartzelonan pantaila handi batean Korrikaren irudiak eskaini zituztela jakitean.
Guzti honen aurrean niri bururatzen zaidan galdera honako hau da: zergatik ez da urtero ospatzen euskarari hainbeste onura dakarkion lasterketa hau?

IGOR ETXABE
ZARAUTZ (GIPUZKOA)

hemeroteka

1710. zenbakia | 1999-04-04
1709. zenbakia | 1999-03-28

© Sareko Argia

Helbidea:
Industrialdea, 15 · 20160 Lasarte-Oria (Gipuzkoa)
· Tlf:
943 371 545
/ Faxa:
943 373 403
Lege Oharra RSS sindikazioa

Edukin nagusira joan

Menu nagusira joan