«Lortutako batasuna apurtzea besterik ez dute nahi, ETAren
erreakzioa piztu nahi dute, horrela beren apustua justifikatu ahal izateko», dio Angel
Polok, Sergio Poloren preso politikoaren aitak
Joseba Egibar EAJko bozeramailea:
«Mayor Oreja historiara pasatuko da baina ez berak uste duenagatik, euskaldunon
batasuna bultzatzeagatik eta bake prozesua eta prozesu politikoa azkartzeagatik baizik»
Jose Antonio Rubalcaba jeltzalea Mayor Orejarekin presoei buruz hitz egiteko izandako
bilerei buruz: «Sarritan pentsatu izan dut adarra jotzen ari zitzaizkidala, etengabeko
susmoa izan da. Ez da ezer egin, keinu bakarra ere ez»
Pernando Barrena HBkoa
Ibarretxeren foroari buruz: «Edozelako fororen sorreraren alde gaude baina Juan Jose
Ibarretxeren ekimena erren geratzen da, ez baititu Nafarroa eta Iparraldeko alderdiak
kontuan hartzen»
«Askatasun demokratikoak erabat bermatuak izango diren bakeari
buruz hitz egiteko, indar politiko guztiak bildu ahal izango dugun foroa beharrezkoa
dugu», dio Joaquin Almunia sozialistak
Josep Pique, Espainiako Gobernuko heleduna:
«Ajuria Enea marko egokia da baina egon daiteke malgutasuna»
Jose Barrionuevok Donostiako 2. epaitegian deklaratu beharko du hilaren 29an Lucia Urigoitia kasuaren inguruan. Guardia Zibilak 1987ko tiroketa batean hil zela dio baina akusazio partikularrak buruan tiro gertutik egin zitzaiola adierazten du. Barrionuevok ba omen zuen operazioaren berri eta horren gainean deklaratu beharko du.
Eduardo Fungairiño Espainiako Auzitegi Nazionaleko fiskal nagusia ere karrera polita egiten ari da. Azken balentria: duen minbizia dela eta medikuek Esteban Esteban Nieto preso politikoari bizitza hilabete gutxi geratzen zaiola esan arren, Fungairiñok gaitza eta espetxea bateragarriak direla zioen. Auzitegi Nazionaleko 1. eta 2. aretoko epaile guztiak presoaren askatasunaren alde agertu ziren.
Jakoba Errekondo
Platanoa aspalditik ezaguna dugu kaletan, plazatan, ataritan... nonahi landatua aurki baitezakegu. Garai batean zuhaitz honen izena ikastea zaila izango zen Hegoaldeko euskaldunentzat. Hego honetako erdarazko izena kopiatu bai, baina horra hor nahastea: platanoa, zuhaitza eta fruitua baitira gazteleraz. Kaletako zuhaitza
Platanus x hispanica da eta banana deitu behar diogun fruitua
Musa paradisiaca, bananondoarena. Alde ederra...
Platanoa, bereizte aldera, plantano eta zenbait herri eta liburu hitz dotorezaleetan panpano izenez ere bataiatu izan da.
Edozein landareren puja edo altsuma luzea da panpanoa. Datozen bizpahiru hilabeteotako argiaz, beroaz eta uraz baliatuz platanoak puja berri mardulak emango ditu, platanoaren panpanoak.
Baso eta lorategietan baino, kaletako eta plazatako porlan artean gehiago ohitu da platanoa, guregandik hurregi. Ondorioz kimatu, muarrotu edo lepotu, gure aizkorakaden beldur hezi izan da beti. Erantzunez metrotako panpano galantak hazten ditu, jateko nahi eta nahiezkoak, duen hostaje guztia berreskuratzeko. Hosto guztiak zabalduta eduki arteko hazkuntza itzel hau sustrai lodikote eta enborreko erreserben bizkar garatuko da, zuhaitza ahulduz. Gogoz, gogor inausitako platano hauek zulatuta, goitik-beheraino hustuta, ezereztuta, gaixo, gazte hilez akabatzen dira. Panpano mardulak bizitza latza eta motzaren adierazle
Jabier Agirre
Eskolatutako populazioaren % 10etik % 15era bitartean dago ikaskuntzako arazoak jota (dislexiak jota esaterako). Dislexia alterazio neurologiko bat da, garaiz tratatuz gero % 90ean errekuperatzen dena. Ikaskuntza eta Berreziketarako Ikasketa-Zentroaren Fundazioak aurten betetzen ditu hogei urte, eta erakunde horren arabera, ikaskuntzaren arazoak ezin daitezke hartu gaixotasun psikiko bezala, hainbat dislexiko ospetsuk lortutako arrakastari begiratzen badiogu bederen (Albert Einstein, Leonardo da Vinci, Winston Churchill, Tom Cruise edota Cher kantaria kasu).
Erakunde horrek bere urteurrena ospatzeko, «2000. urterantz soluzioa badago» izeneko proiektua aurkeztuko du jendaurrean, hainbat ikasle-ohi (dislexikoak noski) bilduko dituen ekitaldian. Fundazioaren ustez dislexiaren jatorriak enigma bat izaten jarraitzen du zientziarentzat: dakiguna oso gutxi da oraindik, eta ezagutza horren arabera dislexia alterazio neurologiko bat da, izaeraz genetikoa, pertsonak hainbat alorretan ikasteko (esaterako irakurketan, idazketan edo matematiketan) duen gaitasuna erasaten duena. Ume dislexiko bati oso zaila gertatzen zaio irakurtzea, ozenki irakurtzea batik bat, ez ditu bereizten goian/behean edo eskuina/ezkerra bezalako kontzeptuak, ez dauka epe laburrerako oroimenik, hiperaktiboa edo hiperpasiboa da, koloreak nahasten ditu, distraitu egiten da erraztasun handiz, edota kolpe inozoak hartzen ditu edonon
IBARRETXEREN FOROA
Lehenago edo geroago
gauzatuko da Ibarretxe Lehen-
dakariak proposatzen duen foro
berria. Sasoi hauetan erabat
zaharkitua da oraindik Ajuria
Eneko Itunaren beharraz berbetan
jardutea, alferrikakoa, batzuek eta
besteek ondo asko dakiten moduan.
Garai hori iragan da aspaldi. PSOEk,
Borrellen ahotik aditzera eman du
jada foro horretan partehartzea
denbora kontua besterik ez dela.
Ondoren PP ere partehartzera
behartuta egongo da. PSOEk ondo
asko daki oraingo politika honekin PPren jarraitzailearena egiten ari dela eta
joko horretan nekez hartuko diola
aurre PPri. Apurka, beraz, PSOEren
aldaketa zantzu batzuk ikusten
hasiko garela dirudi.
HBko Mahai Nazional ohia.
«Pyrénées Magazine»ren aurreikuspena.
LIZARRA-GARAZIREN BULTZADA
EUSKAL Herriko populazio sektore handiena ordezkatzen dute Lizarra-Garaziko indarrek, bai hauteskundeetan eta baita kalean ere, iragan larunbateko manifestazioak eta asteleheneko lanuzteak erakutsi duten legez. Sinergia horiek guztiak aprobetxatuz bake prozesua bultzatzeko makinatxo bat gauza egin daitekeela ikusi da. Prozesuari zuzentasunez heltzeko alde guztietatik egin behar da ahalegina baina, beren ekimen berrien ezak erakusten duen legez, batez ere PP eta PSE-EEri dagokie mugitzea.
KONSTITUZIONALAREN ZAIN
ESPAINIAKO justizia administrazioak HBko Mahai Nazional ohiarekin egindako injustizia sakonari amaiera emateko aukera aproposa izan daiteke Estatuarentzat berarentzat honako hau. Espainiako epaitegi konstituzionalak mahaikide ohien abokatuek jarritako helegiteari erantzun beharko diote aste honetan, ustez denbora laburrean gainera. Prozesu judizial garbia baino mendeku eta zigor itxura gehiago izan zuenari irtenbide bat bila diezaioke Estatuak. Bake prozesuan orain arte erakutsi ez duen borondatearen keinu gisa ere hartua izan daiteke. Estatuak badu tresnarik, Barrionuevo, Vera eta abarrekoekin ondo asko erakutsi duen modura.
ZARRAOA ESPETXERA?
BALTASAR Garzon epaileak ETBk ETAri egindako elkarrizketaren aurkako salaketak aintzat hartzea erabakiko balu, agian Iñaki Zarraoa EITBko zuzendaria eta elkarrizketa egin zuten bi kazetariek, Maddalen Iriarte eta Joseba Balerdi, espetxean buka dezakete. Politika fikzioa da, zalantza barik, ez hankarik ez bururik, baina antzekotasun handiak dituen kontu bategatik daude espetxean HBko Mahai Nazional ohikoak.
EAJ BAKARRIK EUROPARAKO
COALICION Canaria, Partido Aragones eta Unión Valencianak beren arteko koalizioa osatuko dute Europako Legebiltzarrerako, EAJ bakarrik utziz. Alderdi jeltzaleak nondik jo aztertu beharko du orain. Bestetik, badirudi EAk Esquerra Republicanarekin errepikatuko duela eta HB bakarrik aurkeztuko dela. Dena den, oraindik indarrean da Abertzaleen Batasunak alderdi abertzaleei elkarrekin joateko egindako proposamena eta, gaitza bada ere, ezin da ezer bazterreratu azken unera arte, nahiz eta denbora ia agortuta dagoen.
BOST ESTATU PIRINIOETAN
ARNALDO Otegik urtebeteren bururako iragarri zuen independentzia Iruñean, iragan Aberri Egunean. Zalaparta eragin dute berbek. Frantziako Tolosan egiten den «Pyrénées Magazine» aldizkarian 2050eko Pirinioak aurreikusten hasi dira eta, besteak beste, Euskal Herria —hori bai Hegoaldea— eta Katalunia data horretarako Europa federal batean independenteak izan daitezkeela aurreikusi du. Horrela, bada, bost estatu izango lirateke orduan Pirinioen inguruan: Espainia, Frantzia, Euskal Herria, Katalunia eta Andorra.
NAFAR UBIDEA: 103.000 MILIOI
Nafarroako ubideak (Itoizko urtegiaren zioa teorian) badu kostu ofiziala: 103.000 milioi pezeta (620 milioi euro), horietatik % 40 Nafarroako Gobernuak ordaindu beharrekoa.