Betiko aldarrikapena izan da irrati publikoko sarean osoki euskaraz emitituko duen frekuentziaren sorrera. Zurrumurruak zabaldu arren, badirudi ez dela inolako aitzinamendurik izan; frenkuentzia ez baitute ezta eskatu ere egin. Beraz, pozik dira Hiru Euskal Irratien Federaziokoak. Are gehiago, Naroa Gorostiaga Radio France Pays Basque-ko animatzaileak lana utzi duelako Hiru Euskal Irratien erredaktore buru izateko, apirilaren 15etik aitzin, alegia. Horren kariaz, Radio France-koak hasi dira epe luzerako lanean arituko den euskara eta frantsesezko animatzaile elebiduna bilatzen
Udaberriarekin batera literatur produkzioak gora egiten
du eta, ondorioz, baita literaturaren inguruko adierazpenak ere. Atxagak esandakoa da
ondoko esaldia: «Literaturan hurbileko munduarekiko lotura aurkitzen ahalegintzea
gauza ona da»
Andolin Eguzkitzak, beste lotura baten beharra somatzen du, idazlearen
eta gizartearen arteko lotura: «Gure euskal gizartean idazle jendearekiko dagoen arazo
nagusietariko bat da idazleek ez dutela dagokien lekua betetzen»
Beharrak beste alor
batean ikusten ditu Jean-Baptiste Orpustan unibertsitate irakasleak: «Egungo literatura
egitean ez dut batuaren lehentasuna beharrezkoa ikusten (...) Euskalkien berdintzea baino
hurbiltzea posibilitatu behar da (...) Nik uste hortik etorriko direla literatur lan hoberenak»
Literatura alde batera utzita, antzerkiaren inguruan ere bada bere iritzia eman duenik;
Nagore Aranburu aktore gazteak esanak dira hauek: «Hemen eskoletan antzerkia ez da
bultzatzen, antzerki eskolarik ez dugu... eta hori gure kontra doa, ez dagoelako ikusle
hezirik, kalitatezko zerbait eskatuko duena»
Ez dirudi Lukax Dorronsoro iritzi berekoa
denik: «Euskal antzerkia ibiltzen ikusten dut, eta hori bizi den seinale da»
Deustuko Unibertsitateko Informazio Aldizkariak (BIU) toki gutxi egin ohi dio euskarari bere horrietan. Hogei berri inguru eta agenda izan ohi dituen argitalpen honetan berri bat edo bi besterik ez dira euskaraz izaten. Azken alean, 125.ean, ordea, ez dute ohitura hori ere bete, hitz bat bera ere ez dute euskaraz idatzi.
Karmelo Bernaola otxandioar konpositorea omenduko du aurtengo Donostiako Musika Hamabostaldiak. Ekitaldiak 60 urte beteko ditu eta Bernaolak berriz 70. Zimmerman, Berganza eta Maazel izango dira entzungai, besteak beste, jaialdian.
Amalur abesbatzak EMI disketxearekin kontratua sinatu berri du. Donostiako abesbatza honek hiru disko grabatuko ditu. Lehenaren grabaketa heldu den astelehenean, hilak 19, abiatuko da.
Daniel Landart Doniztiriko idazleak, bost urte literatur lanik argitaratu gabe egon ostean, «Anaiaren azken hitzak» eleberria kaleratu du Elkarlanean etxearekin. Bertan, zalantzaz beteriko protagonistaren bitartez, Ipar Euskal Herri sakonaren erretratua egiten du Landartek.
Nerea Alzuri
Goizeko 5:30etan jaikitzen da Arantza bere herritik Elizondora joateko, bera baita 7:30etatik 9:30ak arte «Goiz Argi» emankizuna aurkezten duena. Kazetaritzako azken urteko ikasketekin uztartuz, duela urtebete eskas hasi da Nerea lanean, aurretik Euskadi Irratian 6 hilabete bekadun gisa eman ondoren.
«Hagitz ongi pasa arren, Euskadi Irratia handitxoa egiten zitzaidan. Lokaltasuna nahiago dut. Hemen gainera, gehiago bizitzen duzu medioa, dena zuk zeuk manatzen baituzu, kontrola, musika ipini eta solasa egin». Goiz parteko informatiboak ere egiten ditu 22 urteko gazteak. Oraindik bitarteko aunitzik ez badute ere, saiatzen dira berriak ahalik eta hobekien zehazten.
«Hala ere, informatiboak baino, atseginagoa zait kultura eta kirol arloan murgiltzea»
EUSKARAREN EGOERA
NAFARROAN
«7 baietz!» unibertsitateko ikasleen aldizkariaren 16. aleak euskararen egoera Nafarroan du gai nagusi. Aingeru Epalza Nafarroako Ikastolen Elkarteko lehendakari eta idazleak gai honen inguruan esandako hitz kritikoak ekarri ditugu tarte honetara:
«Lege aldaketa beharrezkoa da, baina aldaketarik handiena —batak bertzea ekarriko baitu, deusek ekartzekotan— Nafarroako gizartean gauzatu behar dugu, eta hori ez da lortuko euskalduntze mugimenduak bere jardunbidea, bere helburuak eta lan egiteko moldea aldatzen ez duen bitartean. Euskaltzaletasunak ezin du abertzaletasunaren balizko garaipen baten esperoan egon —Nafarroan, bederen, hurrengo hamarkadetan ez da halakorik emanen—, ghettotik ateratzeko.
Euskaltzaletasunak, beraz, esparru abertzaletik kanpora atera behar du, bere baitan itoko ez bada, eta horrek gaurdainoko mezu, estrategia eta bide zaharrak behin betikoz ehorztea eskatzen du, berriak abiarazi ahal izateko. Nafarroako Ikastoletan, bederen, gero eta garbiago dugu gure ikastetxeak ez direla abertzaleen klub pribatuak izaten ahal».
».
EURODISNEY-ERA DOA «GOENKALE»
Arraldeko norbaiti sariren bat egokituko zaio laster. Xantiri? Nora eta Eurodisney-era. Izan ere, Pariseko Eurodisney-en erraztasunak ematen dituzte saioak egin daitezen, publizitate truke, noski. Halaxe, maiatzean zenbait sekuentzia bertan grabatuko dira. Espero dezagun «Donald Ahateak» efektu-kolpe bat ematea, haria zozo dabil eta
«GOENKALE MILA» EUSKITZEK EGINGO DUInformatiboen hertsitasuna utzi eta asteroko magazin berria aurkeztuko du Xabier Euskitze azkoitiarrak. Baina ez pentsa Arraldeko gibelaldea bistaraziko digutenik; ez horixe! «Goenkale»ko gorabeherak aitzakiatzat hartuta, gizarteko gaiak ukituko baitira, elkarrizketei ere bide emanez. Saioaren hasiera, maiatzaren hondarrean
ETBKO EGUNKARIA INTERNETENInterneten ikus-entzunezko berrien agentzia bat abiarazi nahi du ETB-k, horretarako Eusko Legebiltzarrari 529 milioi pezeta eskatu dizkiolarik. Gaikako lau kate ere zabaldu nahi ditu, Euskaltelen kable bidezko programazioan agertuko liratekeenak. Halaber, EITBko programazio osoa digitalizatzeko asmoz 550 milioiko eskaera egin dute
Nafarroako Unibertsitate Publikoak, erakunde honetako Gobernu Batzordeak hartutako erabakiari jarraiki, hainbat arlo (hamazazpi hain zuzen) eta irakasgairako euskara gaitasun probak burutuko ditu maiatzaren erdialdean. Dagoeneko lehiketaren oinarriak ezarriak daude eta azterketa bi zatitan egongo da banatua: ahozkoa eta idatzia.