Edukin nagusira joan

Menu nagusira joan

Argia astekaria webgunearen hasiera

Sareko Argia-ren logotipoa
Azken Eguneraketa:
2008-09-04 17:20:17
Argiako harpidetzari buruzko informazioa
harpidedunen guneko logoa
bilaketa

Nabigazio menua

laguntzaileak
Aire aire Eusko Jaurlaritza

1999-04-11 -- 1711.zenb

ABANDOKO GELTOKIA TREN ETA AUTOBUSEN BATEGILE

Zaloa Mendez

Abandoko Geltoki Intermodalean, Bilbon biltzen diren garraiobide guztiek egingo dute bat: bidaia luzeko autobusek, trenek, aldirikoek, abiadura handiko trenek eta hiri autobusek.

Bilbok ez ditu garraio zerbitzuak antolaturik ezta zentralizaturik ere. Trenbideek toki ezberdinetan dituzte geltokiak. Nahiz eta bidaia luzeko autobus gehienak Garellanoko behin-behineko geltokira iritsi, batzuek hirian sakabanaturik dauden beste tokitan dute geldiunea.
Abandoko Geltoki Intermodalaren proiektua garraio horiek guztiak toki berean biltzeko xedearekin sortu zen.
Proiektuaren arabera, Geltoki Intermodala egun RENFEko Estación del Norte dagoen lekuan eraikiko litzateke. 90.000 metro karratuko gainazalera du, baina geltoki berriak, hiru solairu izango dituenez, guztira 300.000 izango lituzke.
Tokiak dituen kota ezberdinak aprobetxatuz, txikienean, hots, lurrazpiko solairuan, autobus geltoki guztiak kokatuko lirateke, bidaia luzekoak, aldirikoak zein hiri autobusak. Guztira, proiektuak 64 dartsena aurreikusten ditu eta baita galeria komertzial bat ere.


Hotela, parkeak eta gune komertzialak

Kalearen maila berberean bigarren solairua egongo da, parke handi bat eta gune komertzialak izango dituena. FEVEko geltokia ere solairu honetan egongo litzateke. Solairu honek, Bilbo Zaharra eta Alde Zaharra hiriko zentroarekin lotuko lituzke. Hauxe da, proiektu honek duen helburuetariko bat: bazterturik dauden zonaldeak hirian integratzea. Azkenik, goiko solairuan tren geltokiak kokatuko lirateke. Guztira 15 bide aurreikusten ditu proiektuak bai bidaia luzekoentzat eta bai aldirikoentzat. Abiadura Handiko Trenak ere Abandon edukiko luke geltokia.
Garraio geltokiak ez dira Intermodalaren proiektuan aurreikusten diren lan bakarrak. Geltokia kudeatzen duen Elkarteko arkitekto Joseba Martinezek azaltzen duenez, «

garraioaren jarduera txikia denean geltokiak basamortuaren antza izan lezake eta horregatik erabilera gehiago ematea erabaki da
». Alde batetik, aipatu gune komertzialez gain, itxura borobileko eraikina egingo dute, bertan hotela eta bulegoak egongo direlarik. Bestetik, Geltokia bera inguratuz, etxebizitza erresidentzialak eraikiko dituzte. Azkenik, 2.000 kotxeentzako aparkaleku erraldoi bat egingo dute.


8 urtetan 40.000 milioi pezeta gastatuko dira

Geltoki Intermodala errealitate bihurtzeko zortzi urte inguru behar dira. Proiektua kudeatzen duen Elkarteko arkitektoak aurten zenbait urrats emango dela espero du, Foru Aldundiko aurrekontuetan Geltokirako diru kopuru bat aurreikusita baitago. «

Proiektua martxan jarri ez bada, ez da diru arazoagatik, lehentasun arazoagatik baizik. Erakunde publikoak ados jarri behar dira
» azaltzen du Martinezek.
Abandoko Geltoki Intermodalak 40.000 milioi pezetatako kostua aurreikusita dauka. Sektore publikoak, hots, Eusko Jaurlaritzak eta Bizkaiko Foru Aldundiak 25.000 jarriko lituzkete, gainerakoa berriz, sektore pribatuak. Azken sektore honek sortuko lituzkeen plusbalioei esker, administrazioak urtero jarri beharreko diru kopurua askoz ere gutxiago izango litzateke. Erakundeak egindako ikerketa baten arabera, Eusko Jaurlaritzak eta Aldundiak 650 milioina jarri beharko lituzkete urtero

Erantzunak

Erantzunik ez dago.

Izartxoaz (*) markaturiko datuak derrigorrez bete beharrekoak dira.

Albiste honi erantzun

Albiste honi erantzun

© Sareko Argia

Helbidea:
Industrialdea, 15 · 20160 Lasarte-Oria (Gipuzkoa)
· Tlf:
943 371 545
/ Faxa:
943 373 403
Lege Oharra RSS sindikazioa

Edukin nagusira joan

Menu nagusira joan