Edukin nagusira joan

Menu nagusira joan

Argia astekaria webgunearen hasiera

Sareko Argia-ren logotipoa
Azken Eguneraketa:
2008-05-15 12:58:53
ARGIAko literatur kantoira lotura
harpidedunen guneko logoa
bilaketa

Nabigazio menua

laguntzaileak
  • Hasiera >
  • >
  • "53 entitate daude hitzarmenean"

1999-04-11 -- 1711.zenb

"53 entitate daude hitzarmenean"

Abel Irizar

argazkia


Gurean Bai hitzarmenaren lehen fasean nolako emaitzak lortu dituzue Elgoibarren?

Gurean Bai hitzarmena Elgoibarko elkarte eta erakundeetan euskararen erabilera areagotu eta normalizatzeko egitasmoa da. Proiektu hau Elgoibarko Izarra Kultur Elkarteak sortu zuen Udalaren babespean, eta dagoeneko 3 urte daramatzagu lanean 53 entitaterekin. Hiru urteotako esperientziaren ondoren lehen fasearen balorazio sakona burutu dugu.
Zer lortu dugun? Hasteko, 53 elkarte eta erakundek eguneroko funtzionamenduan euskararekiko konpromisoa hartzea lortu dugu. Hiru urtean, Gurean Bai egitasmoa ondo asentatzea ere lortu dugu. Gainera, burutu berri dugun inkesta baten arabera, Hitzarmenean dauden entitateak oso gustura daude eta positiboki baloratu dute 3 urteotako esperientzia. Lehen fasean entitate bakar batek erabaki du Hitzarmena lagatzea eta, aldiz, 7 entitate berri sartu dira. Elkarte eta erakundeek Gurean Bairen bidez hitzartuta dituzten konpromisoak betetzeko ahaleginean entitateei laguntza ere eskaini diegu, ia 500 hizkuntza-zerbitzu eskainiz. Euskararen ezagutzari dagokionean, berriz, 60 lagun jarri ditugu euskara ikasten. Erabilerari dagokionean aurrerapausorik handienak honako eremu hauetan izan dira: entitateen irudi linguistikoan, antolatzen dituzten ekitaldi publikoetan eta idatzizko erabileran. Eta bukatzeko, egoera larrian zeuden lehentasunezko esparruetan (musikaren eta kirolaren alorrean) hobekuntza nabarmenak izan dira musika-irakasle eta kirol monitoreen ahozko erabileran, % 14 eta % 29 bitartekoak. Hau ikusita, entitateen ahalegina txalotu eta ilusioz ekingo diogu bigarren faseari.

Erantzunak

Erantzunik ez dago.

Izartxoaz (*) markaturiko datuak derrigorrez bete beharrekoak dira.

Albiste honi erantzun

Albiste honi erantzun

© Sareko Argia

Helbidea:
Industrialdea, 15 · 20160 Lasarte-Oria (Gipuzkoa)
· Tlf:
943 371 545
/ Faxa:
943 373 403
Lege Oharra RSS sindikazioa 1.1

Edukin nagusira joan

Menu nagusira joan