Edukin nagusira joan

Menu nagusira joan

Argia astekaria webgunearen hasiera

Sareko Argia-ren logotipoa
Azken Eguneraketa:
2008-09-04 17:20:17
Argiako harpidetzari buruzko informazioa
harpidedunen guneko logoa
bilaketa

Nabigazio menua

laguntzaileak
Aire aire Eusko Jaurlaritza

1999-04-11 -- 1711.zenb

4'5 kilometroko ibilbidea egingo duen tranbia bi urte barru

Lurrazpitik metroa eta lurgainetik berriz, tranbia izango da jendea hiriaren alde batetik bestera eramango duen garraiobidea. Aurten martxan jartzekoak dira Atxuri eta San Mames auzoak lotuko dituen tranbiaren burdinbidearen lanak.
Tranbia, alabaina, (Bilbao Ria 2000 elkartearen datuen arabera), 2001. urtean izango da abian. Abandotik Olabeagara doan Trenbidearen Hegoaldeko Saihesbidea osatuko du eta Basurto, Abando, Zabalgunea eta Zazpi kaleen arteko komunikazioa hobetzea du helburu.
Ibaiaren ondoan joango da eta 4'5 kilometro luzez eta bost eta hamar minutu arteko frekuentziak izango ditu. Hamar geltoki izango ditu eta aurreikuspenen arabera, egunean 28.000 bidaiari inguruk erabiliko du tranbia.
Aurrekontua, tranbien kostua kontuan hartu gabe —horrekin 5.000 milioitara iritsiko litzateke—, 3.400 milioi pezetatakoa da: Jaurlaritzak jarriko ditu 2.200, Bilbao Rķa 2000 elkarteak 2.000 eta Bilboko Udalak gainontzeko 800.
Abandoibarran bi geltoki izango ditu: bata Rķa 21 zentruaren ondoan eta pasabide berriaren ondoan bestea. Gune honetan tranbia belarrezko alfonbra baten gainetik mugituko da. Halaber, RENFEk gaur egun inguru honetan duen zerbitzua ordezkatuko du eta ikasleak hurbilduko ditu Deustuko Unibertsitatera. Abando eta San Mamesen egokituko dituzten geltokiek hiriaren garraiobide nagusienekiko, hau da, Metroa, RENFE eta autobus lineekiko konexioa ahalbideratuko dute

Erantzunak

Erantzunik ez dago.

Izartxoaz (*) markaturiko datuak derrigorrez bete beharrekoak dira.

Albiste honi erantzun

Albiste honi erantzun

© Sareko Argia

Helbidea:
Industrialdea, 15 · 20160 Lasarte-Oria (Gipuzkoa)
· Tlf:
943 371 545
/ Faxa:
943 373 403
Lege Oharra RSS sindikazioa

Edukin nagusira joan

Menu nagusira joan