Edukin nagusira joan

Menu nagusira joan

Argia astekaria webgunearen hasiera

Sareko Argia-ren logotipoa
Azken Eguneraketa:
2008-10-07 16:31:31
Argiako harpidetzari buruzko informazioa
harpidedunen guneko logoa
bilaketa

Nabigazio menua

laguntzaileak
Aire aire Eusko Jaurlaritza

1999-04-04 -- 1710.zenb

Olariagaren mundu ibiltaria

argazkia


Martxoaren 11an Koldo Mitxelena Kulturuneko Ganbara aretoan zabaldu zen erakusketa Tipulak antolatu du, hots, Joxean Muñoz eta Xabi Basterretxearen ikus-entzunezko enpresak. Komiki eta bideo munduan lan batzuk egin ondoren, zineman dihardute egun, marrazki bizidunetan. 1996an «Komikiak 100» erakusketa ibiltaria antolatu zuten eta Antton Olariagaren inguruko hau izaera beretsuz prestatu dute.
Ekimenak 98ko Anton Abadia sarian du hastapena. Gipuzkoako Foru Aldundiak, Antton Olariagari saria eman behar ziola-eta, egoitza girotu eta jazteko enkargua eman zion Tipulari. Behin lan hori hartuta, zergatik ez, bide batez, herriz-herri ibiliko zen erakusketa zabalago bat egin? Tipularen proposamena Foru Aldundiko zein Koldo Mitxelena Kulturuneko arduradunek adostu eta Muñozek eta Basterretxeak lanari ekin zioten.
Apirilaren 10a bitarte izango du ikusleak erakusketa ibiltaria KMko ganbaran bisitatzeko aukera, ondoren Tolosako Aranburu Jauregira joango delarik. Gasteiz, Astigarraga, Eibar, Zarauz... bertan ere izango da aurrerantzean Olariagaren lan bilduma hau, baina erakusketa ibiltari honen bidea ez dute oraindik erabat zehazturik.
Bai Donostiara, bai beste puntuetara hurbiltzen denak, erakusketan Zakilixuti toki berezia egin zaiola ikusiko du. Bere lekua dute, halaber, Alukissek, Olariagak euskarari egin dion «

ekarpen bihurri
» horrek eta usurbildarrak hainbeste erabiltzen duen sagardotegiaren munduak. Kartelgintzan, haur liburuen ilustrazioan eta liburuen diseinuan egindako lanaren ale batzuk ere ikusgai dira.
Lanen hautaketarako irizpide nagusia Olariagaren lan oparoaren erakusgarri izatea zen, berak jorratu dituen arlo desberdin guztiak bertan islatzea. Irizpidea garbi izanik, marrazkilariak konfiantza osoa agertu du Tipulako bikotearengan. «

Modu horretan, gainera, hautaketa objetiboagoa da
» dio Olariagak «

lanak nik aukeratu izan banitu baino
».
Gustura ageri da usurbildarra erakusketan ageri diren lanen hautaketarekin eta pozik, era berean, lan horiek erakusteko Tipulak erabilitako elementu bereziekin. Izan ere, sexuaren inguruko komiki tirak ohe baten gainean ipini dituzte, sagardotegian kokatutakoak upel batean, afitxak adreiluzko hormetan... «

Erakusketak Olariagaren mundua bezain erakargarria behar zuen izan
», dio Joxean Muñozek, «

nolabait, komiki batean sartzearen inpresioa jaso dezan jendeak, sartu orduko
»

Erantzunak

Erantzunik ez dago.

Izartxoaz (*) markaturiko datuak derrigorrez bete beharrekoak dira.

Albiste honi erantzun

Albiste honi erantzun

© Sareko Argia

Helbidea:
Industrialdea, 15 · 20160 Lasarte-Oria (Gipuzkoa)
· Tlf:
943 371 545
/ Faxa:
943 373 403
Lege Oharra RSS sindikazioa

Edukin nagusira joan

Menu nagusira joan