Edukin nagusira joan

Menu nagusira joan

Argia astekaria webgunearen hasiera

Sareko Argia-ren logotipoa
Azken Eguneraketa:
2008-12-02 16:46:18
Argiako harpidetzari buruzko informazioa
harpidedunen guneko logoa
bilaketa

Nabigazio menua

laguntzaileak
Aire aire Eusko Jaurlaritza

1999-04-04 -- 1710.zenb

artikulu nagusira itzuli
Independentista independientea

Pello Esarte, baztandar peto-petoa da, abertzale bat. Lagun bati buruz idaztea zaila izaten da, eta kasu honetan ere ez da batere errexa niretzat. Gazte denboran, bide desberdinetatik eraman gintuen bakoitzaren biziak. Esarte jaunak bere bertze lau anaiak bezala Lekarotzen egin zituen ikasketak, eta nik berriz Irunen. Erran dezakegu, Pedro Maria Esartek bizi guztia Baztanen igaro duela. Duela hogeita zazpi urte elkar ezagutu genuen, eta ordutik arras lagunak egin gara. Lehengo egunetik gure iritzi eta helburuen antza handiaz ohartu ginen, bide berdintsua jarraitu behar genuela konturatu eta gaur egun arte honela jarraitzen dugu.

Politika munduan, abertzale «independiente» independendista bezala defini dezakegu. Beti dago prest bere laguntza emateko. Kultura mailan —bere bizitzako zutabe oso garrantzitsu eta interesgarria—, Esartek onura garrantzitsu asko ekarri dizkio Baztango bailarari (Baztandarren Biltzarra, Ikastola, Xorroxin Irratia). Hori bai, lan guzti hau, zentimorik ere kobratu gabe egin izan du, berak nahi zuelako eta ordainik espero gabe. Euskaraz ongi ikastea lortu ez badu ere, gure hizkuntza eder honen egoera Baztanen hobetzeko lan asko egin du.

Idazle bezala autodidakta izan arren, harriturik nago, zazpi liburu editatu baititu. Bere gai nagusia Nafarroako historia da, batez ere XVI. eta XVIII. mendeetan zehar. Batzuetan gehiegi dakiela iruditzen zait. Ikaragarrizko lana da hainbertze datu elkartu eta beren artean erlazionatzea. Azkenaldi honetan liburu bat baino gehiago irakurri ditudanean, Esarteren liburuetako


zitak

agertzen direla ohartu naiz. Hale ere, eta gehienetan gertatzen den bezala, ez Nafarroako gobernuak ezta Baztango udaletxeak ere ematen dio Esarteren lanari behar duen garrantzia. Berarengatik eta bere lanarengatik Nafarroaren benetako historia ezagutzen ari gara ordea


Erantzunak

Erantzunik ez dago.

Izartxoaz (*) markaturiko datuak derrigorrez bete beharrekoak dira.

Albiste honi erantzun

Albiste honi erantzun

© ARGIA.com

Helbidea:
Industrialdea, 15 · 20160 Lasarte-Oria (Gipuzkoa)
· Tlf:
943 371 545
/ Faxa:
943 373 403
Lege Oharra RSS sindikazioa

Edukin nagusira joan

Menu nagusira joan