Etekinen gaineko zerga bateratua
Wachtel ekonomilariak kapitalaren gaineko ezarpenaren berregituraketari buruzko beste alderdi bat eransten du: transferentzi prezioen manipulazioari aurre hartzea etekinak modu berri batez kalkulatzerakoan eta ezarrita dauden lekuak identifikatzerakoan.
Metodo hau Estatu Batuetan dagoen tasa bateratutik abiatzen da, eta arazoaren konponbidea izan daiteke. Saihesten zailak diren kategoria kontableetan oinarrituko litzateke; mundu mailako etekin bateratuak, munduko negozio kopuru bateratuak eta herrialde bakoitzeko negozio kopuruak.
Etekin ezargarriaren oinarri zergagarria ebaluatzeko, enpresa baten negozio nazional kopurua haren mundu mailako negozio kopuruaz zatituko litzateke. Herrialde batean zerga bezala kobratu beharreko etekinak ezagutzeko, mundu mailako etekin bateratuari ehuneko hori ezarriko litzaioke. Adibidez, Nike multinazionalaren mundu mailako etekin bateratua 1.000 milioi dolarrekoa da. Bere negozio kopurua % 40an EEBBetako salmentetatik datorkio. Orduan, EEBBetan 400 milioi dolarreko etekina atera duela joko da, eta horren araberako zergak ordaindu beharko ditu.
Tasa bateratu honen abantaila, transferentzia prezioen arazoari irtenbidea ematea da, eta kalkulatzen eta kentzen erraza izatea, zerga-iheserako aukerak oso txikiak direlako: Ipar eta Hegoa biltzen ditu eta hirugarren munduko herrialdeek zerga-paradisu bihurtzeko jasaten duten presioa murrizten du
Erantzunak
Erantzunik ez dago.
Izartxoaz (*) markaturiko datuak derrigorrez bete beharrekoak dira.