handiko historia idazten ari den bitartean, letra txikiko historia ahoz-aho kontatzen diguten hainbat gune sortu da, eta hiriko kultur agenda ekitaldiz gainezka dugu egunero.
Bilbo irakiten ari da. Hiria hazi eta aldatuz doa mende berriari begira, azala aldatzen du, eta harekin batera bere bizilagunena. 90eko hamarkadaren erdialdean kulturguneen arloan geldialdi bat gertatu zen Bilboko Gaztetxea edota En Canal bezalako aretoen ixtearekin batera, baina geldialdi urte horietan zenbait proiektu euren jitea osatzen ari zen, laster gauzatzen ere, eta espazio bat hartzen. Hamahiru guneotatik zortzi 96tik hona ireki dira.
Ezin, inolaz ere, denak zaku berean sartu. Kulturgune alternatibo definizioa putzu zabalegia da akaso, traketsegia hiri batetako burbuila guztiak biltzeko. 13 gizarte ttiki, hiri ez hain handi eta faraonikoan. Hamahiru gune eta bat gehiago, sailkapenak egiterakoan beti ahazten den hura, eta besteren bat ere bai seguru. Hamahiru egun eta bat gehiago hauek guztiak ondo dastatzeko, bidaiari iragankorra baino izan nahi ez bada.
Bidaiari onak, kultur gune alternatiboak ezagutzerakoan, bisitari-partehartzaile guztien gertutasuna somatuko du berehala; horixe baita gune hauek elkar lotzen dituen lehendabiziko ezaugarria, epeltasun hori, instituzioetatik sustatzen den edozein egitasmoren hoztasunaz bestela. Kontua ez baita kultur ekitaldiak barra-barra eta neurri handian eskaintzea, ez gara eta Hollywoodeko industriaz ari, edo artearen merkatuaz.
Horregatik dira alternatiboak: egitura ekonokultural erraldoiei alternatiboak, edo arte ofizialari alternatiboak, edo erdal munduari alternatiboak, edo politika totalitarioei alternatiboak, utzikeriari alternatiboak. Alternatiba aukera da; bizitzazko aukera ala ostiral arratsaldean plana egiteko aukera. 13 gune hauetako batetik bestera joatea herriz aldatzea da nolabait, Bilboko kaleetatik igarotzen den bidaian.
MUNDU BERRI BAT BIHOTZEAN.
beteranoak
Hika Ateneoak urtebete pasatxo darama pentsamendu kritiko askearen ildotik ekitaldi sozio-politiko-kulturalak antolatzen. Hika aldizkariaren inguruko lagun librepentsalarien talde naturala batu eta topagunea eraiki zen, lokal atsegin eta lasaia. Gizarte ehuna errekurtso propioekin eraikitzea garrantzitsutzat jotzen dute, eta elkarrenganako aberastean sinisten dute. Heterodoxo izatea xede dute.
Sarea Txakur Berdea izeneko kulturguneak San Franzisko auzoa du sorleku eta helburu. Langabezi maila altua, hondamen urbanistikoa edota droga trafiko arazo larriak pairatzen dituen auzoa izaki, bertako bost elkartek auzoaren berreskuratze lanari ekin zioten, filosofia ez kapitalista batetik abiatuta. Urtebete duen egoitza erakargarri bihurtu eta auzoaren energia positibo guztiak bildu nahi dituzte aurrera egiteko, elkartasuna aldarrikatuz helburu handiagoei ekiteko auzoaren berreskurapenean.
Mina egitasmoa 1997ko Bilboko Aste Nagusian hasi zen, 30 aktore, musikari eta idazlek gizakiak bilatzen duen espazioari buruzko kale antzerki obra esperimental handi bat egin zutenean. Bertan irabazitako diru guztia lokalean sartu eta konpontzen xahutu, eta urriaren 3an —Guggenheim museoa inauguratu zen egun hura bera— Mina Espazioa sortu zuten. Espazio balioanitza, ate ttiki eta korridore luzearen bukaeran dagoena, arte mundua den negoziotik kanpo geratzen diren proposamen guztiei eskaintzen zaien planeta, utopikoen espazioa, arte laborategia, antzerki fabrika, Bilboko eszenatoki zapalduenetarikoa, urte eta erdian 62 ikuskizunen estreinaldiak ikusi dituena. «
Bilaketa, gogoeta eta gozamen estetikoaren bizioari uko egin ez diogunon topagunea
ulertzen
kontenporaneoa
hobby
hori baita artearen neurria, ez du ezertarako ere balio, haren kontenplaziorako baizik
hau da gure lekua, kalearen parez-pare
EUSKAL KULTURGUNEAK.
Kafe Antzokia da guztiotan diru aldetiko erronka handiena hartu duena, hiriko antzoki klasiko bat hartu eta birmoldatuz. Kultura eta ludikotasuna euskaraz bizitzeko ahaleginean, Zenbat Gara etengabe hazten ari den elkartea da, eta egun 30 langile inguru ari da bertan. Kultura herritik etorri behar dela beti ere aintzat hartuz, kultur ekitaldi ugariak eskaini eta sortzen ditu. Egitasmo sustraitua eta irekia da, euskaratik abiatuta munduarekin harremanetan jarri nahi duena.
Gizarte bilguneen beharra nabaria da mende bukaerako aisialdi kontsumoaren gizartean (ikusentzule-indizearen araberakoan) eta are gehiago hiri batean, euskal hiri bakarrean beharbada. Diruzkoak ezik, bestelakoak dira elkarte hauen irabazi asmoak, hiriaren koloreak, erresistentziak, bizitzak eta lanak bat egiten duten eremuan
Deustuko Gazte lokala
Non:
Luzarra z/g, Deustuan.
Izaera:
gazte asanblada.
Arloak:
kontzertuak, antzerkia, hitzaldiak, igandetan zinema ez-komertziala, astelehenetan danbor tailerra, kolektiboen bilgune, topagunea (liburutegi, bideoteka).
Ordutegia:
arratsaldez.
Datozen ekitaldiak:
apirilaren 16an Haur Txarrak taldearen kontzertua; 24an berriz, Haggis taldearena.
El Cajón
Non:
San Mames zumardia 13, zentroan.
Telefonoa:
94 4215778.
Izaera:
kaxoi tankerako erakusleiho partikularra.
Arloak:
instalazioak, eskaparatismoa.
Ordutegia:
gauez batez ere (1:00 arte), argiaren garrantziagatik.
Datozen ekitaldiak:
bi hilabetez behin aldatzen da kaxoiaren edukia.
Espacio Abisal
Non:
Mazarredo zumardia 29, zentroan.
Telefonoa:
94 4162608.
Izaera:
kultur elkartea.
Arloak:
erakusketak, instalazioak, performanceak.
Ordutegia:
astelehenetik ostiralera 18:00etatik 21:00etara.
Datozen ekitaldiak:
erakusketak: apirilaren 9a arte Amaia Atorrasagastiren «Dejame soñar con vacío»; 15etik aurrera Alicia Jimenezen «Exvotos» izenekoa.
Espazio Grossi
Non:
Simon Bolivar kalea 11, zentroan.
Telefonoa:
94 4214697.
Izaera:
pasta italiar denda.
Arloak:
erakusketak, bideoa, performanceak.
Ordutegia:
dendakoa.
Datozen ekitaldiak:
apirilaren 5a bitartean Pelmanen «Marranoia» erakusketa.
Felix Likiniano
Non:
Erronda kalea 12, Alde Zaharrean.
Telefonoa:
94 4790120.
Izaera:
kultur elkartea.
Arloak:
hitzaldiak, testu irakurketak, erakusketak, liburu eta diska denda, material alternatiboaren banatzaile, topagunea (kolektiboentzako bideoteka, fanzinoteka eta liburutegia).
Ordutegia:
dendakoa (ekitaldiak 19:30etatik aurrera).
Hika Ateneo
Non:
Ibeni kaia 1, Atxurin.
Telefonoa:
94 4794149.
Izaera:
kultur elkartea.
Arloak:
hitzaldi eta mahainguruak, testu irakurketak, kafe-antzerkia, erakusketak, hemeroteka, topagunea, aisialdirako eskaintza anitza.
Ordutegia:
astelehenetik larunbatera 17:30etatik 22:30etara.
Datozen ekitaldiak:
17 eta 18an mendi irteera Caresera; 21ean «Lo bueno de las flores es que se marchitan pronto», Juan Antxieta eskolako ikasleen antzezlana; 29an «Conflictos armados, vivencias y salud» Norma Vazquezen hitzaldia.
Kafe Antzokia
Non:
San Vicente 2, zentroan.
Telefonoa:
94 4244625.
Izaera:
enpresa, eta Zenbat Gara kultur elkartea.
Arloak:
kontzertuak, antzerkia, bertsolariak, haur jaiak, tailerrak, topagunea, jatetxea, Zenbat Gara aldizkaria, Bilbo Hiria irratia.
Ordutegia:
egunero, goiz arratsalde eta gauez.
Datozen ekitaldiak:
Apirilaren 4ean Lisker taldearekin dantzaldia; 8an Juan Carlos Irizarren pianoa; 9an Loquillo y Los Trogloditas; 10ean haur jaia Takolo, Pirritx eta Porrotx pailazoekin.
Kalderapeko
Non:
Perro kalea 1, Alde Zaharrean.
Telefonoa:
94 4159512.
Izaera:
AEKri loturiko kultur elkartea.
Arloak:
kontzertuak, kafe-antzerkia, testu irakurketak, topagunea.
Ordutegia:
egunero, goiz, arratsalde eta gauez.
Datozen ekitaldiak:
apirilaren 15ean Jonan Fernandezen hitzaldia bakegintzari buruz.
Kukutza Gaztetxea
Non:
Iturrigorri 1, Errekalden.
Telefonoa:
619734372.
Izaera:
gazte asanblada.
Arloak:
kontzertuak, ipuin kontalariak, bideo forumak, tailerrak, herri jantokia ostiraletan, musika taldeen entsegu gela.
Ordutegia:
egunero, goiz eta arratsaldez.
La Fundición
Non:
Francisco Macia 1-3, Deustuan.
Telefonoa:
94 4753327.
Izaera:
enpresa pribatua, eta kultur elkartea.
Arloak:
dantza, antzerkia, ikastaroak.
Ordutegia:
ekitaldi egunak.
Datozen ekitaldiak:
Apirilaren 4-5ean Michelle Man & Friends Madrilgo dantza konpainiaren «Heng Tao».
Mina Espazio
Non:
Labayru kalea 17, zentroan.
Telefonoa:
94 4446457.
Izaera:
kultur elkartea.
Arloak:
arte adierazpen mota guztien espazioa, tailerrak, Mineral aldizkaria, topagunea.
Ordutegia:
ostegunetik igandera 17:00etatik 22:00etara (ekitaldiak 20:00etan).
Datozen ekitaldiak:
Apirilaren 4ean Alberto Sebastian ipuin kontalariaren «Los mejores cuentistas del mundo»; 9, 10 eta 11ean Gaitzerdi antzerki taldearen «Fantasiak» obra; Sardeskarte instalazioa hilabete osoan.
Santutxuko Gaztetxea
Non:
Karmelo kalea 10, Santutxun.
Izaera:
gazte asanblada.
Arloak:
zinema emanaldiak, hitzaldiak, antzerkia, tailerrak, topagunea (ludoteka, fanzinoteka eta liburutegia).
Ordutegia:
egunero, goiz eta arratsaldez.
Sarea
Non:
Mariaren Bihotza plaza 4, San Franziskon.
Telefonoa:
94 4790683.
Izaera:
kultur elkartea.
Arloak:
kontzertuak, antzerkia, erakusketak, topagunea.
Ordutegia:
astelehenetik larunbatera 9:00etatik 23:00ak arte.
Datozen ekitaldiak:
Teresa Herreroren «Barrunbeak» erakusketa 22ra bitartean; Sardeskarte instalazioa hilabete osoan
![]() |
|
||||
1710 zenbakia. Azkena || Hemeroteka
|
© 2008-2011 Argia.com - Komunikazio Biziagoa