Edukin nagusira joan

Menu nagusira joan

Argia astekaria webgunearen hasiera

Sareko Argia-ren logotipoa
Azken Eguneraketa:
2008-10-07 09:39:43
Argiako harpidetzari buruzko informazioa
harpidedunen guneko logoa
bilaketa

Nabigazio menua

laguntzaileak
Aire aire Eusko Jaurlaritza

1999-03-28 -- 1709.zenb

Nafarroa eta Iparraldea: eredu erdaldunak oraindik indartsu

argazkia


Nafarroan zein Iparraldean, eredu euskaldunak goruntz doazen heinean, erdaldunek behera egiten dute, noski. Kopuruak, ordea, urrun daude EAEn ematen direnetatik eta eredu erdaldunen nagusitasunak hor dirau.
Iparraldean, hizkuntza ofizialtasuna onartu gabean, euskararik gabeko eredua nagusi da oraindik. Seaskako ikasle kopuruak gora egin du emeki eta eskola publikoetan, D eredurik ezean, eredu elebiduna hedatzen ari da. Eskola pribatu eta katolikoetan ere B ereduak gora egin du. Gorako abiadura apala izanik, batzuen eta besteen hizkuntz eskubideen arteko desberdintasunak kontuan hartuz, joera itxaropentsua da askorentzat.
Nafarroan, ohikoa denez, egoera asko aldatzen da zonalde batetik bestera. Zonalde misto eta ez euskaldunean gainera A-B-D letra sortari G gehitu behar zaio —gaztelera hutsezko eredua—. Zonalde euskaldunean A ereduak ikasleen % 13 hartzen du, duela 10 urteko batez bestekoaren erdia (D ereduak % 84 biltzen du egun). Zonalde mistoan D ereduak gora egin badu, A ereduak are nabarmenago (% 9,6tik % 23ra). Berdin gertatzen da zonalde ez-euskaldunean (% 9,5etik % 36ra). Igoera hori, ordea, bi zonaldeotan oraindik ere nagusi den G ereduaren beherakada nabarmenari zor dio A ereduak

Erantzunak

Erantzunik ez dago.

Izartxoaz (*) markaturiko datuak derrigorrez bete beharrekoak dira.

Albiste honi erantzun

Albiste honi erantzun

© Sareko Argia

Helbidea:
Industrialdea, 15 · 20160 Lasarte-Oria (Gipuzkoa)
· Tlf:
943 371 545
/ Faxa:
943 373 403
Lege Oharra RSS sindikazioa

Edukin nagusira joan

Menu nagusira joan