izenburu duen liburua izkiriatu berri dute. Herriko euskalkia eta euskara batua uztartzea du xedetzat bi euskal filologoen idazki honek.
Joan den asteko egunkarietan, euskarazko liburuen ranking-a aipatzen den tartean, fikzioa ez direnetan gehien saldu den liburutzat hartzen zen Eneka Maiz eta Iñaki Mundiñano etxarriarren «Etxarrieratik Sakanerara» idazkia. Honen berri emanez ekin genion solasaldiari. Hortaz, haiek horrelakorik jakin bazekitela zioten, bainan zenbat saldu diren, kopuru zehatzetan, gustatuko litzaiekeela jakitea, bai. «
Herrian eta zonaldean dexente saldu dela esan digute, besterik ez
Herriko euskara taldean elkar ezagutu genuen. Gero, Enekak euskal filologia ikasi zuen. Eta bere atzetik, nik ikasketa berdinak egin nituen
Bai, nik bukatu eta hurrengo urtean hasi zinen zu
1991. urtean sortu zen Sakana aldeko «Guaixe» herri aldizkaria, eta euskalkietan idazteko erabakia hartu zen hasiera hasieratik. Noski, bakoitzeko berri emaleak ahal zuen bezala idazten zuen, nahi zuen bezala batzutan, eta oinarrizko arau batzuk zehaztea beharrezkoa zela ikusi genuen
Honi guztiari izaera dibulgatiboago bat, praktikoagoa eta herritarragoa ematea zen, beraz, hurrengo urratsa eta horrela sortu zen liburua
ZUBI HIZKERA.
Bonapartek egindako euskalkien sailkapenean, Gipuzkeran sartu zuen. Dena den, Zuazoren azkeneko banaketaren arabera, zubi euskalkien multzoan sartuko litzateke Sakana aldekoa. Nafarreratik zerbait badugu, gipuzkeratik berdin, eta mendebaletik ere. Honexegatik, zubi hizkera da, dudarik gabe, bertako euskalkia
Alta, egia da zonaldeko herri ezberdinetan euskarak egun duen egoera ez dela antzekoa. Zenbait herri arrunt euskaldunak diren moduan, izan badaude bertze batzuk erdaldunak direla gehiago. Honen inguruan, horrelakoa zen Enekaren mintzoa: «
Arbizu herri euskalduna da eta bertako euskalkia bizi bizirik dago. Altsasun berriz, jatorrizko hitz egiteko modua ia kasik galduta dago. Horrela, UEMAn sartzeko moduko herriak daude batetik, baina bestetik, erabat erdaldunak direnak ere
Ziorditik Irurtzuneraino hedatzen da Sakana eta tarte horretan aldaketak oso nabarmenak dira
HELBURUA.
guk erdi bidetik jo dugu
batuaren defendatzaile porrokatuak garen moduan, euskalkien alde ere egiten dugu
Biak uztartzen baditugu askoz hobe. Batuak euskalkiez aberastu behar du, hornitu, eta bide berdinean, euskalkiak batuarekin jantzi
ahalik eta modu errazenean, jendeak uler dezan
hemen egiten den euskara ere batua dela erakusteko asmoz. Kontuan hartu behar da kulturalki Gipuzkoarekin lotuago gaudela eta ondorioz, gipuzkeraren alde egiten dugula askotan, ustez, nolabait, bertako hitz egiteko modua batua ez dela. Hau ere agertu nahi dugu liburuan, biak direla erabilgarriak
herritarrarengana hurbiltzeko guztia
Gustatuko litzaiguke gainera, jendeak bide honi eustea, erdiko bati, hizkuntza bera aberasten baitugu
![]() |
|
||||
1709 zenbakia. Azkena || Hemeroteka
|
© 2008-2011 Argia.com - Komunikazio Biziagoa