Edukin nagusira joan

Menu nagusira joan

Argia astekaria webgunearen hasiera

Sareko Argia-ren logotipoa
Azken Eguneraketa:
2008-08-29 14:59:50
Argiako harpidetzari buruzko informazioa
harpidedunen guneko logoa
bilaketa

Nabigazio menua

laguntzaileak
Aire aire Eusko Jaurlaritza

1999-03-28 -- 1709.zenb

Enpleguaren aldeko hitzarmen sindikal europarrerantz


Europako sindikatuek milioka pertsonari eragiten dion (1.300 milioiri garatzen ari diren lurraldeetan, 35 milioiri OCDEko estatuetan) langabeziari irtenbideak bilatzeko europar mailako egitasmoak garatu behar direla uste dute. Hori ondoriozta daiteke Bilboko kongresuan Europako Instituzio Sindikaleko zuzendari Reiner Hoffmannek esandakoak jakin eta gero.
Hoffmannen ustez, moneta batasunaren eta politika fiskal eta ekonomikoen bateratzearen ondorio logikoa Europako Batasuneko herrialde guztiak engaiatuko dituen lanaren aldeko egitasmoetan aurrera egitea da. Proposamen honek herrialdeen artean elkarrizketa soziala bultzatzea ekarriko luke. Bere ustez, Europako Batasun mailako patronal eta konfederazio sindikala erronka berriei aurre egiteko eta langabeziari irtenbideak bilatzeko mahai baten inguruan jesarri daitezke.
Buruzagi sindikal honek uste du lanegunaren murriztea neurri bat gehiago baino ez dela, baina langabezia geldiarazten lagun dezakeena, «

beti ere legez inposatzen ez bada, irtenbide txartzat hartua izan daitekeelako
». Sindikatuak handinahia azaldu behar dutela uste du, eta asteko 37 orduetatik (Europako batez bestekoa) 32ra jaitsi, era honetan lau lanegunetara igaroz, langileen erakundeen konfederazioak (CES) onartu bezala. Neurri alternatibo bat ere azaldu zuen: laneguna bizitza laboralean neurtu (70.000 ordutakoa da egun) eta 50.000ra arte jaitsi.
Murrizketa hori martxan jartzeko zenbait neurri har daiteke. Reiner Hoffmannen ustez, bata «

aldez aurretiko erretiroa fasetan
» zatitzea da, 60 urte betetzean lanegun murriztu batekin tartekatuz. Neurri hau emakumeek gero eta gehiago darabilte. Bestea, prestakuntza eta birziklapen profesionalari denbora bat eskaintzea. Alemanian denbora tarte honek bizitza laboraleko hiru urte bete ditzake. Eskandinabiako ordaindutako baimenen eta urte sabatikoen eredua ere hor dago

Erantzunak

Erantzunik ez dago.

Izartxoaz (*) markaturiko datuak derrigorrez bete beharrekoak dira.

Albiste honi erantzun

Albiste honi erantzun

© Sareko Argia

Helbidea:
Industrialdea, 15 · 20160 Lasarte-Oria (Gipuzkoa)
· Tlf:
943 371 545
/ Faxa:
943 373 403
Lege Oharra RSS sindikazioa

Edukin nagusira joan

Menu nagusira joan