hauteskundeak ukanen ditu. Hurrengo lau urteetan unibertsitateak hartu beharrekobidea mugatuko du klaustroak, eta errektorea nor izanen den erabaki.
Demagun unibertsitateak, dagokigun kasuan, Nafarroako Unibertsitate Publikoak (NUP), estatu baten egitura duela eta bertan estatuetan egon ohi diren hiru botereak egon daudela: legislatiboa, zeinak legeak eginen dituen; exekutiboa, non lege hauek gauzatuko diren; eta judiziala, zeinak legeak berak dituen mugak hartuko dituen aintzat.
Hau horrela, NUPen aukeratuko den klaustro berria botere legislatiboaren parekoa izanen litzateke, berriz ere, irudizko estatu batean. Eta hiru dira, gainera, klaustro honek izanen dituen egitekoak: unibertsitateko eremu ezberdinek hurrengo lau urteetan eramanen duten bidea zehaztu beharko du, bai irakaskuntzari dagokionez, bai ikerketa zerbitzuari dagokionez, nahiz administrazioari dagokiona. Gestioa ere bere gain ukanen du, bigarrenik. Eta hirugarrenekoz, hau delarik apika botererik gorenena, bere gain egonen da errektore berriaren aukeraketa. Noski, eta berriro aipatutako irudizko estatu horri eutsiz, hau izanen litzateke sare honen guztiaren presidente edo lehendakaria.
Guztiagatik, garrantzi itzela dute lau urtean behin klaustro berriari begira egiten diren hausteskundeek. Honen seinale, hortaz, aste hauetan Aulario eta El Sario tarteko soro eta eraikinetan, maisu bulego eta korridoreetan, baita kafetegi zein atseden tokietan, ibilian dagoen hauteskunde kanpainaren zurruna. Inoiz baino ozenago hau, inoiz baino goriago.
Errektorea buru delarik, bertze 150 pertsonek osatzen dute klaustroa. Hauen aukeraketa, gainera, eremuz eremu egiten da. Erran nahi baita, doktore direnek 75 kide hautatuko dituztela, doktore ez direnek 15, kontraturik gabeko irakasleek 7, ikasleek euren 41 ordezkari, eta administrazio eta zerbitzuko langileek, azkenik, falta diren 12 kideak. Beraz, erdia doktore direnek aukeratzen dute, eta hemen dagoela koxka arras ongi iragarri daiteke.
Izan ere, martxoaren 24an berrituko den klaustro horri aitzineko lau urteetan kolore bakarrekoa izan dela egozten zaio, gehiengoan egun errektore Antonio Perez Pradosen inguruko pertsonek osatu izan zuten eta. Aurreko hauteskundeetan 90 pertsona inguruko zerrenda osatu zuen Perez Pradosek, eta hauek, beren buruei botua emanez, hartu zuten klaustroa.
Kontua da, ikasle eta irakasleen kasuan ez direla zerrenda itxiak aurkezten, administrazioaren kasuan bezala, baina orain arte burutu diren bozketa guztietan horrela gertatu izan dela. Hortaz, jakinaren gainean nonbait, heldu den bozketari begira lehendabizikoz hiru talde dira irakasleen inguruan osatu direnak. Ikasleek ere bertze hainbertze eratu dituzte euren ordezkarien hautua egiteko. Administrazioan, erran bezala, zerrenda itxiak aukeratzen dira, horrela baitago araututa, eta sindikatuen gidaritzapean agertuko dira, berriz ere.
IRAKASLEEN HIRU ZERRENDAK.
Estatutuek diotenez Klaustroa gutxienez urtean behin bildu behar da eztabaidan jarduteko. Lau urtez errektorea entzuteko besterik ez da elkartu
Klaustro plural baten aldeko ekimen honetan pentsamolde guztietako gizon-emakumeek bat egin dutela argi utzi nahi du Jose Mari Aizpuruak. Eta, aitzin helburu gisa unibertsitateko erabaki organu honetan aniztasuna biltzea badute ere, azken buruan «
bere autonomian sinesten duen unibertsitate baten aldeko apustua egin nahi dugu
Nik, adibidez, euskararen normalkuntzarako eratu zen komisioan jardun dut. Seguru askorentzat, ikasleentzat adibidez, guk egun batean proposaturiko neurriak murritzak zirela. Honexegatik, dena den, oso errazak ziren gauzatzeko. Euskararen inguruko errealitatea ezagutzearren, estudioak eta bestelako planak egiten eman ditugu lau urte, urrats bat aurrera eman gabe. Gobernua pixka bat bortxatu behar da. Baina eztabaida ikusten zen eta ez da ezer egin. Gobernuarekin oso ondo konpondu dira, ondoegi agian
Noski, eztabaida ezean, kanpora jotzen dute ikerketa bat egin behar den edo titulazio berri egokiak izan daitezkeen ikusteko. Agian, unibertsitatean bertan horrelakorik azter daiteke. Alta, honek bi gauza paratzen ditu agerian: unibertsitatearen autonomian ez dutela sinesten batetik eta konfiantza falta dagoela bestetik
Erakunde anitz baten alde agertzen gara, elkarrizketa beharrezkotzat duena, baita kritika eta hausnarketa, eta errespetua bertan lan egiten duten departamentu eta zentruekiko, egun dagoen zentralizazioa gainditzeko
IKASLEAK.
beti ere ezkertiarrak garela
Ikasle Abertzaleak taldeak ilusio handiz hartu du martxoaren 24ko hitzordua eta zerrenda buru den zuzenbide ikasle Sonia Garciak, jadanik bezperetan, gordinean salatzen du gaurdaino klaustroak marraztu duen bidea: «
Errektorea aukeratu zuten eta honek nahi duena egin du. Horrela, gure balorazioa oso txarra da, eta ez bakarrik euskararen inguruan izan duen jarreragatik. Euskararen garapena zeharo oztopatu du, baina ez hau bakarrik
Ikaslegoaren masifikazioari irtenbide erraz bat emateko modua da, baina kontuan hartu gabe irakaslegoaren pedagogi gaitasunak, adibidez, honetan ere zer ikusirik izango duela. Arazo honi begira, adibidez, irakasleendako ikastetxe antzeko bat proposatzen dugu, eurak ere etengabe birziklatzen eta moldatzen joan daitezen
Inorekin jardun gabe ikasketa plan berriak onetsi dituzte eta eskainiko dituzten espezializazioak ere berdintsu
![]() |
|
||||
1708 zenbakia. Azkena || Hemeroteka
|
© 2008-2011 Argia.com - Komunikazio Biziagoa