Edukin nagusira joan

Menu nagusira joan

Argia astekaria webgunearen hasiera

ARGIA.com-ren logotipoa
Azken Eguneraketa:
2008-12-02 16:46:18
Argiako harpidetzari buruzko informazioa
harpidedunen guneko logoa
bilaketa

Nabigazio menua

laguntzaileak
Aire aire Eusko Jaurlaritza

1999-03-21 -- 1708.zenb

Xabier Letona

aurretik egindakoa. Eusko Jaurlaritzako Justizia, Lan eta Gizarte Segurantzako Kontseilariak Lakuan hartu gaitu prestutasun osoz. EAJren hartzaren besarkadaren beldur da.
guztia irakurri

Estitxu Eizagirre

marrazki bizidunak egiteko adina pasadizo eta abentura bizi izan ditu, eta bere bertso karreraren errepaso azkar baina intentso bat egin digu. Oholtza gainean puntuari bezala erantzuten die aurrez aurre egindako galderei: planteatzen bukatzerako igartzen du galdera, eta bereahala erantzun, esaldi motz eta bakarreko kolpearekin. Ondoren hasten da bere ideia garatu eta borobiltzen.
guztia irakurri

Zer dela-eta argitaratu duzue «Los vascos en Txile: 1680-1820» liburua?
Txileko naziogintzan euskaldunek izan duten pisu erlatiboa (kopuru absolutuak alde batera utziz) izugarri altua da. Bai kolonia garaian, bai Independentzia bultzatzeko momentuan eta baita Errepublika garaian ere, euskal jatorriko jendearen presentzia soziala, bai politikan eta erlijio bizitzan, ekonomian eta baita kulturan ere oso garrantzizkoa izan da. Belaun kate luzeak daude, familia izen oso ezagunekin nazioaren nortasuna eginez joan direnak. Alde horretatik, Argentina bateko euskaldunen kopurua handiagoa izanda ere, erlatiboki, seguraski Txilen euskaldunen pisu sozio-politiko-kulturala, bai koloniatik hasita eta bai ondoren, askoz altuagoa da.

1680-1820 urte bitartea aztertu dute egileek.
Epe hori izan zen, geroko Independentzia eta Errepublika garaian nolabait Txileren gidaritzan halako parte zuzena hartu zuten euskal jatorrikoen etorrera garaia. Egia da XVI. mendetik, konkista garaitik, euskaldunak han egon zirela, baina bereziki XVIII. mendea da Txileren herrigintzan gidaritza lanean parte hartu zutenen etorrera garaia. Hori da azterketa honen arrazoia

Euskaldunek zergatik aukeratu zuten Txile?
Arrazoiak ez daude oso garbi. Berez, ekonomikoki Mexiko edo Peru askoz erakargarriagoak ziren. Baina, klima aipatzen da alde batetik. Txile erdialdean, Santiago inguruan, dagoen klima Euskal Herrikoaren antzekoa da eta beharbada horrek izan zuen bere erakarpena. Dena den, azalpen historiko garbirik ematea oso zaila da. Baina batez ere, familia arteko kateek funtzionatu zuten. Katearenak oso ondo funtzionatzen zuen. Euskal Herritik abiatu ziren bi gune oso ondo bereizten dira: baztandarrak eta oñatiarrak. Osaba, iloba eta emakumeek ere harantz jo zuten.

Zein lanbide burutu zituzten?
Merkataritza, nekazaritza eta industrian ere bai XIX. eta XX. mendean. Baztandarrak adibidez okinak ziren asko

© ARGIA.com

Helbidea:
Industrialdea, 15 · 20160 Lasarte-Oria (Gipuzkoa)
· Tlf:
943 371 545
/ Faxa:
943 373 403
Lege Oharra RSS sindikazioa

Edukin nagusira joan

Menu nagusira joan