Alfabetatze Euskalduntze Koordinakundea euskararen berreskurapena eta berreuskalduntzea xede duen erakundea da. Helburu honen bidean helduen euskalduntze alfabetatze arloan egiten duen lana da ezagunena: euskaltegi eta gau eskolatan burutzen dena. Arlo horretan aritzen den erakunderik garrantzitsuena dugu gaur egun, Euskal Herri osoan 1.000 irakasle eta 14.000 ikasle inguru bilduz.
Baina AEKren lanak beste esparru batzuk ere betetzen ditu, hala nola ikerkuntza, material didaktikoen sorkuntza, irakasleak prestatzeko ikastaroak, kultur ekitaldien antolakuntza eta euskararen aldeko kontzientziazio kanpainak. Kanpainatan kolore biziak eta mezu baikorrak erabiltzen dituzte eta zentzu ludikoa azpimarratzen saiatzen dira.
Lanean jardun duen urte hauetan guztietan AEK-k metodologikoki pauso nabariak eman ditu, euskararen ikas-irakaskuntzaren kalitatea hobetzeko, baita emaitzak eraginkortzeari begira ere. Koordinakundearen euskalduntze eskaintza ez da mugatzen dituen euskaltegietara, horiez gain elkarteetara, taldeetara, eskoletara eta enpresetara ere zabalik baita, norberari hoberen datorkion plangintza eskaini ahal izateko.
Lehenengo alfabetatze-taldeak 1965 inguruan sortu ziren Euskaltzaindiak babestu eta bultzatuak, euskaldunei euren hizkuntzan idazten eta irakurtzen irakaste aldera. Urte hartan antolatu zen ere alfabetatzearen aldeko lehen kanpaina. Talde hauek Euskal Herri osoan hedatu ziren heinean agerian jartzen hasi zen, halaber, euskararik ez dakiten euskal herritar multzo handiari euskara ikastearen beharra. Denbora igaro ahala hauxe bilakatu zen AEKren zereginik funtsezkoena. Halaxe sortu ziren gau-eskola izenekoak.
1974-75 ikasturtean Gipuzkoako gau-eskolen elkartea sortu zen, eta Iparraldera eta Nafarroara ere hedatua zen mugimendu hau koordinatu beharra somatzen ari zen. Hurrengo urtean Bizkaiko ikasguak (euskaltegi eta gau-eskolak) koordinatu egin ziren, lehendabizikoz AEK izena erabiliz. Hegoalde osoko ikasguak laster batu ziren ekimenera eta 1979an AEKren Lehen Mintegia egin zen. 1980ean sortu zen ofizialki Iparraldeko AEK.
Euskaltzaindiaren ardurapetik atera eta geroztik ikasgu autonomoen koordinakundea izatetik nazio ikuspegi argia duen erakundea izatera igaro da. 1980ko hamarkadaren hasieran, giro politikoak eraginda eta birsortzen ari zen gizarte haren baitan, helduen euskalduntze alfabetatzeak hazkunde handia izan zuen, AEK 50.000 ikasle kopurura hurbilduz. Hazkunde hura beherakada bihurtu zen ordea, eta 90eko hamarkadan matrikulazio datuek goraka egin dute berriz, baina poliki-poliki, 12.000-15.000 tarte horretan.
EUSKALDUNTZE BIDAIA ON.
Euskal mundu hori ikasgelatik at garraiatzeko zailtasun handiak dira batez ere gune erdaldunetako ikasleentzat. Eraginkortasun handiagoko modu baten bila sortu zituen AEKk barnetegiak 1980an. Barnetegiak erabat euskaldunak diren guneetan kokaturiko ikasguak dira, ikasleei 24 orduz euskaraz bizitzeko aukera eskainiz.
Egindako lan handiaren gainetik AEKri darion baikortasun itxura horri lotuta, jaigiroan burututako kanpainak AEKren ezaugarri dira, egun batzuez euskaldunberri eta euskaldunzaharren topagune bihurtzen diren Korrika, AEKanpada edota AEK eguna koloretsuak lekuko.
KONTRAKO HAIZEAK.
gure lana aintzatetsi ez dutelako eta helduen euskalduntze eta alfabetatzeari dagokion garrantzia eman beharrean oso dirulaguntza urriak bideratu dituztelako langintza honetara
Estatuen interes ele/kulturabakar kontserbadoreen defendatzaile bilakatu diren alderdi, komunikabide, iritzigile eta abarrek prestatu zein zuzendu dute euskararen aurkako erasoaldia; eta aurrerantzean ere segituko duen estrategia honetan dena balekoa da, gezurra, iraina, lintxamendua, itolarri ekonomikoa eragitea eta abar barne, izan ere, eraikiz goazen Euskal Herriaren beldur baitira
![]() |
|
||||
1708 zenbakia. Azkena || Hemeroteka
|
© 2008-2011 Argia.com - Komunikazio Biziagoa