Ondorengo belaunaldiek biziki eskertuko duten lan etnografikoa egiten ari da Koldo San Sebastian. Izan ere, milurte amaieraren atarian gaudela, gure zaharrak bizilegez itzaliz doaz, eta beraiekin batera haien jakinduria, ohiturak eta lanbideak. Aro baten adierazgarri diren bizimolde preziatu horiek. Duela sei urte hasi zenetik hona «Euskal Herritik» saioak hori guztia irudikatu du. Hala nola: gure azken artisauak, antzinako usadioak, azken euskal hiztunak eta beste hamaika kontu. Oraindik oroitzen gara Fidela Bernat Erronkariko azken euskaldunaren hitz eta irudi ederrekin. Halaxe, liburuak tonaka erosi, lanari ekin eta ordubeteko hiru erreportaje gogo biziz burutu dituzte. Beraz, aurrekoetan ez bezala, ikerlana ez dute historiagileek egin, «Euskal Herritik» eko lantaldeak baizik.
«Akats bat daukate historiagileek: irakasle gisa oso onak direla, baina dena interesgarria iruditzen zaienez, ez dute laburtzeko ahalmenik eta telebistan zehatza izan behar duzu, irudia testua adina zainduz»
ARDOAREN LURRALDEAN.
«Argiako irakurleei Santiagora iritsi baino lehen, Euskal Herrian ditugun bide ezezagunak egin ditzatela gomendatzen diet. Norabide guztietatik datozen ibilbideak: Erriberatik, Sonportetik,...».
OTXARKOAGAKO AZKEN BASERRIA.
Lekukoen adierazpenak jaso ditugu. Adibidez, euskaraz mintzo diren Otxarkoagako baserri batekoak, Bilbo erdi erdian. Bestalde, Zuberoako herri anitzetan arazoak dituzte maskaradak egin ahal izateko, gaztediak ez baitaki euskaraz. Familia transmisioa etenda dago. Ba, hori ere jorratu dugu
MANUEL IRUJO GOGOAN.
«Ia ez zaigu bere belaunaldiko lagunik geratzen. Dena den, lortu dugu Aiarako alkate urte askotan izan zen Lazaro Gancedo-rekin hitz egitea. 99 urte ditu eta iaz arte ziztu bizian gidatzen zuen autoa.
«Sei lagunez osatutako lantalde batekin urtean 40 erreportaje egin izan ditugu; ezta BBC-k ere. Tamalez, audientziak beste ezerk baino gehiago ahal du
![]() |
|
||||
1706 zenbakia. Azkena || Hemeroteka
|
© 2008-2011 Argia.com - Komunikazio Biziagoa