Fermin Irigarai Goizueta auriztarra zen. Larreko nafar euskaltzalea dugu. Ordukojeltzalea ere bai. Hortik aitzinerat polemika nagusi, ez bertzerik.
Azken gerra karlista baino lehenxeago, 1869. urteko urtarrilaren 25ean Pablo Fermin Irigarai Goizueta «Larreko» Nafarroako Auñamendi aldeko Auritzen jaio zen, duela 130 urte hain zuzen. Aita auriztarra eta ama doneztebearra. Biak nafarrak, biak euskaldunak. 1949an hil zen, laurogei urte zuela. Berrogeita hamar urte pasa dira. Mundua zeharo aldatu dela emaiten du. Izan ere, berak bizirikoan euskaldunok bi guda galdu genuen. Eta 36koan gerra bat baino gehiago, zinez.
Ezin dut argazki tipi hura burutik kendu. Aitatxi bat. Bere etxeko egongelan irudikatu beharreko aitatxi bat, berokia jantzirik daramana. Gorbataduna. Ile, bibote eta bizarra urdinduak, dotore orrazturik. Ile motz, kopeta zabal. Unamuno zelatan. Ezin alderatu, hala ere, nafarrak inoiz ez ziolakotz bere euskal nortasunari eta gure munduaren etorkizunari muzin egin. Betaurreko biribil handiak. John Lennon piskat ere bai. Baina ez John Ono Lennon. Kia.
Begirada xamurra zuela ezin ukatu, hizkera bezala. Idatzirikoa, bederen. Batzuen irudiz nahikoa lehorra izan arren. Edonola ere, goxotasun horretan begiei sua dariela dirudi, gogortasuna, haserraldia gibelean. Onerako edota txarrerako nortasun handiko gizona. Ikus dezagun, bertzenaz, artikuluak hasteko erabili ohi zuen sarrera mota, bi adibide nahikoa adierazgarri: «
Barkatu, baño utz nazazue nere kolkoaren ustutzerat
Aspaldi badu ez dutala
ko xokorik zikindu
Baño: zer beroak, bero sapa, beti izerditan eta edaten! Iragan igande arratsaldean bi erauntsi eder bota zituen, arri pikor zenbeit ere ba, euriaikin batio, baño ez kalterik egiteko
LARREKO, EUSKALTZALE.
Euskararen alderat ene biotzean ernatzen ari zen landarea bear nuen alatu (...) zaartuxe naiz, baño kolkoa bero dut orañik euskeraz ikasteko
Iruñe untan ere, euskararen alde, zerbeit ari dire (...) Ongi ala, ongi: Nafarroako euskaldunek zerbeiten bearra baginuen!
garai hartakoek hagitzez gehiago egin zezaketen, baina ez zuten egin
Erdaratik euskararat itzulikatzeko lanaz mintzo delarik; adiaraztera ematen digu, noraraño argituak bear diren ortaratzen direnak. Bi itzkuntzetan nagusi direlarik, euskar lanen gaia ere, barnedanik ongi miatua eta ikasia bear dutela. Bertzeenaz euskararentzat kalte ditekela, lan orietan eskuak sartzea, baldin ezpadazki ongi jakin bear dituenak
Azkenik ikasi dugu, Mussolinik bere lantegian begien aitzinean omen dauka Julio Cesarren iduria (...) Bearrik, euskaraz jakinen ez dutela, bertzeenaz salatuak gindezke
Euskalduna
Gure mintzoera ez bide zitzaion goxo
Monzon jaun euskaldunari
Euskararen aberastasuna, ikasiago ta geiago berexten dutalakoz, nik uste izkuntza andian bezain ederra dela. Orgatik, Donostiako azken bilkura batean, Monzon jaunak euskaraz iardetsi duelarik, leku artan bertan Gil Robles eta Calvo Sotelo (...) Zer da bidezkoagorik, gure etsaieri, euskaraz iardestea baño? (...) Orgatik, nere biozmina: ogeita amabortz urtez ez dutala euskara geiago ikasi!
LARREKO, ABERTZALE.
Betidanik uste izan dut, euskarari buruz ez ginezakela aurrerapen aundirik egin, baldin ezpadugu euskel ikastolik. Gure Euskalerria il urran ikusita, epe labur baten bizitza baizik ezpadiogu atzemaiten, gure erria ala ikusi, ta gu geldirik, ixilik egoten lotsa gabeko egotea eta biotz gabeko ixiltasuna!
Ni euskarari nago bihotzez eta gogoz, ez ederraren gatik bakarrik, bainan gurea delakotz
Nerekin zagon euskaldun on-on batek erraiten zidan: `Orain ere Donostira abertzaleak; ez ginuke obeki, katoliko guztiak uniturik juatea?' Nik: katoliko ainitz Madrida buruz ari dire, eta nik uste, euzkotar katolikoak Madrida gibelaldea emanez, ibili bear dugula
Nacionalista vasco, zinezkoa izateko bear-bearrena dugu giristino zintzoak leenik, biozdunak, argituak eta gero euskeldunak
Eta Nafarroa? Nola ikusten zuen Nafarroak pairatzen zuen egoera korapilatsua? Beharbada 1918ko artikulu batean ihardespen garbia utzi zigun, oraindik Lizarrako estatutua tokitan zegoen arren, eta zer erranik ez nafarrontzat, jakina: «
Naparrako nagusiak otz dagozi, naiago dute euskeldunekin baño Madrid aldeko eta Aragoa aldekoekin kidetu; orrek adiarazi nai du ez dutela bere biotzetan ezagutu nai angotarrengandik berexteko motarik. Ori ala baldin bada, ez dira Naparraren lege bereziaren aldeko, ez dira lege zaintzale, eta gutiago oraindik euskeraren zale. Mota oriek guziak bai dira Naparra, Españako bertze errialdetarik berexten dutena, berextaxunik nai ezpadute agur lege zarrari eta agur gure izaiteari
Untsa ezagutzen dut Irigaray mirikua. Baiña, erran ezadazu, otoi, Nafarroa osoan, haren pareko gizon onak, zenbat ote ditugun...
LARREKO, PERTSONA.
Ama batek bere bularreko esnearekin bakarrik (...) Garbitu aurra egunero (...) Jana bezain bear du aurrak aize garbi eta sanoan atsartu (...) Aur bat xertatu bear litzake iru illabetetan
Ardo eta edari xuriari emana den aren azken etxea izaten da presondegia, erotegia edo eritegia (...) mozkorkeria nagazten eta errekaratzen ditu familiak, berekin ditu alferkeria, bearkundea edo miseria
Sendagile basa unen erranak onesten ezpadituzu utzi eta zure etxeko sendagilea deitu, unek argituko datzu
San Kristobal delako gazteluan
, jadanik urte bat badu, ainbeste gizon giltzaperaturik daudela; gaztelua ez dela ortarako, eta leen bai leen bearko dela etsi edo bear bezala egin. Gaztelu ortan, bat zendu delakotz langileak bere asarrea agertu dute egun bat, ortzirala, lanik egin gabe (...) Adiarazi nai izan dute, gazteluak osasungarrizko bear dituen baldintzak ez dituela eta orgatik il dela
—. Egia errateko, San Kristobal, gudularien gerizatzeko egina dago eta ez gaxoak an idukitzeko ez eta iñor giltzaperaturik an idukitzeko
Gerla urte gezur urte
Nafarroako euskaldun xahar batek
![]() |
|
||||
1706 zenbakia. Azkena || Hemeroteka
|
© 2008-2011 Argia.com - Komunikazio Biziagoa