Filgik ez du telebistarik etxean. Agian hortik ateratzen du denbora Miarritzeko Udaleko Kultura programazioa zuzendu eta irratsaioa apailatzeko. Julian Beloki Euskadi Irratiko zuzendariak proposatu ziolarik Iparraldea hobeki ezagutaraztea, irratizale amorratua den Filgik eskaintzari ezin muzin egin. Xedea, Agustin Errotabeherek egunero ematen dituen berriez haraindi joatea da:
«Nola bizi giren Iparraldean eta bide batez, zubilanak egitea, bi aldetakoak, ezberdinak izan arren, anitz gauza berdinak ditugulako, bai kultur mailan bai eguneko bizian»
Hegoaldean hitzak du lehentasuna musikaren kaltetan. Hemen aldiz, erdizka sartzen dugu hitza eta musika, euskaraz nahiz frantsesez alaitasun batez, baita eremu urriko hizkuntzetan diren kantak ere, hala nola: Lluis Llach, Bretoiak, Ipar Kataluniakoak, Korsikakoa...
«Euskara ofiziala ez izan arren, anitz gaztek ikasten dute orain eta hitz egiteko lotsa hori emeki-emeki galduz doa».
Egia erraiteko amets bat badut, `Goizean Behin', `Salako Leihoan' bezalako saioetan gauza ttipi bat Iparraldeaz sartuko ahal bagenu! hemendik aitzin, gu bezalako `indianoak' Iparraldean kausitzea ez dadin buruhauste bilakatu»
![]() |
|
||||
1706 zenbakia. Azkena || Hemeroteka
|
© 2008-2011 Argia.com - Komunikazio Biziagoa