astean. Arrazoia: sortu zenean zituen bi funtzio nagusiak, euskalgintzaren bilgune izatea eta euskararentzat Plan Orokorra aldarrikatu eta bultzatzea, Kontseiluak jada betetzen dituela.
Euskal Kulturaren Batzarrea (EKB) 1983ko martxoaren 12an osatu zen ofizialki Bergarako UNEDen eginiko bilera batean. Euskalgintzaren alorrean indarrak batu eta elkartzeko premia ikusi zuten zenbait elkartek, hots, ordurarte bakoitzak bere aldetik eginiko lanek bilgune bat behar zutela. Hiru ardatz nagusi azpimarratzen ziren bere funtzio eta betebeharren artean: euskalgintzaren bilgune izatea, euskararentzat Plan Orokorra aldarrikatu eta bultzatzea, eta administrazio publiko, erakunde sozial eta politikoen aurrean modu bateratuan eragitea.
Urteen joanean bere egitekoak zehazten joan da EKB. Dokumentazio zerbitzua eratu du, non euskara eta euskalgintzaren inguruko materiala, Euskal Herriko aldizkari, herri aldizkari eta «Euskaldunon Egunkaria»tik jasoa, bildu duen. Besteak beste, zerbitzu honek eguneroko prentsaren hustuketa egiten du, prentsa boletinak —orokorrak eta bereziak— prestatu eta hainbat tokitara bidali. Euskal Herrian hamabostean behin jasotzen da, baina badu nazioarteko zerbitzua ere. Urtean hirutan hizkuntza gutxiagotuen arloan lanean ari diren elkarteei —300 bat harpidedun ditu— bidaltzen zaie. Lau hizkuntzatan dago egina (euskara, gaztelera, ingelesa eta frantsesa) eta euskararen inguruan gertatu diren berri garrantzitsuenak biltzen ditu.
Euskal Kulturaren Batzarreak BAT soziolinguistika aldizkaria ere sortu du, egun soziolinguistika arloan euskara hutsez kaleratzen den argitalpen bakarra. Urtean lau ale argitaratzen ditu.
KANPAINAK.
Kanpainez gain, euskara ardatz zuten jardunaldiak egin izan ditu, halaber, EKBk. Soziolinguistikaren ingurukoak, hizkuntza gutxituen normalkuntzari buruzkoak edota udalerri mailako hizkuntz normalkuntzaren gainekoak dira adibideetako batzuk. Eremu urriko hizkuntzen zinemaldia ere bultzatu izan du orain urte gutxi arte.
EKBk, gainera, Hizkuntza Gutxituen Aldeko Bulego Europarreko (HIZGABE) ordezkaritza du Hego Euskal Herrian eta Udalerri Euskaldunen Mankomunitateari (UEMA) zerbitzu teknikoa eskaintzen dio. Eusko Jaurlaritzak eta Nafarroako Gobernuak euskararen inguruan hartutako neurrien gainean proposamen zehatzak ere helarazi izan ditu, beti ere hizkuntz politikan ildoak markatzeko xedez. Euskalgintzako beste egitasmotan ere eskuhartu du, Egunkaria Sortzen, UEMA edota Euskararen Gizarte Erakundeen Kontseiluan, esaterako.
Euskal Kulturaren Batzarreak 15 erakunde bildu ditu bere baitan: AEK, ARGIA, Donostiako Arrano Beltza, Bagare, EHE, «Euskaldunon Egunkaria», Goierriko Euskal Eskola, IKA, Ilazki euskaltegia, Jakin aldizkaria, Kalegana itzulpen bulegoa, Maizpide euskaltegia, Oinarriak Nafarroako euskalgintzaren erakundea, UEU eta Urrats euskaltegia. Bazkide hauen kuoten, egitasmoak eta kanpainak burutzeko jasotako dirulaguntzen eta eskaintzen dituen zerbitzuen bidez finantziatzen da —25 milioi pezeta inguruko aurrekontua du— eta bederatzi kidek, hainbat sailetan banatuta, egiten du bertan lan.
IXTEA ERABAKI DUTE.
EKB sortzearen arrazoi nagusi izan zirenak, hots, euskalgintzaren bilgune izatea eta Plan Orokorra bultzatzea Kontseilua betetzen ari da egun. Bigarren mailako funtzioak direnak, eragite funtzioa kasu, beste erakunde batzuk ere betetzen dute (...) eta ez dugu uste EKB bezala segitu beharrik dagoenik funtzio hau eta zerbitzu-eskaintze funtzioa soilik betetzeko
![]() |
|
||||
1706 zenbakia. Azkena || Hemeroteka
|
© 2008-2011 Argia.com - Komunikazio Biziagoa