Edukin nagusira joan

Menu nagusira joan

Argia astekaria webgunearen hasiera

Sareko Argia-ren logotipoa
Azken Eguneraketa:
2008-07-02 15:11:57
Udako Euskal Unibertsitateko web gunera lotura
harpidedunen guneko logoa
bilaketa

Nabigazio menua

laguntzaileak
Aire aire Eusko Jaurlaritza

1999-03-07 -- 1706.zenb

MINERAL
1. zenbakia
Mina Espazioa
35 orrialde
300 pta.

Bigarrenez, Bilboko Mina Espazio arte elkarteak «Mineral» aldizkaria ipini du kalean, egileen esanetan «ekono-kulturaren egitura erraldoietatik at dauden apustu guztientzako tresna baliagarria izate nahiari jarraituz». Gaua da zenbaki berriaren gai nagusia eta gauaren inguruan aritu dira euren testu eta irudien bidez parte hartu duten 16 sortzaileak. Aitor Agiriano, Itziar Beasain, Ander Lipus, Sarah Saghi, Olatz Gonzalez Abrisketa, Peru C. Saban eta beste hainbatek euren hausnarketak ipini dituzte paperean, euskaraz zein gazteleraz. 1. zenbaki honekin 0.ean ekindako ekimena gorpuzten ari da eta datorrenerako dagoeneko hautatu dute gaia: pertsonaiak izango dira 2. zenbakian ardatz

HABLEMOS DE TERRORISMO
Noam Chomsky
Heinz Dieterich
Txalaparta
241 orrialde
1.900 pta.

Estatu Batuetako gobernuak Hego Amerikako herriekiko eta Hirugarren Munduko gainontzeko herriekiko izan duen jarrera politikoa sakontasunez aztertzen dute Noam Chomsky eta Heinz Dieterichek lan honetan. Vietnam, Kuba, Panama, Mexiko, Nikaragua, Irak... bi adituek azken urteotan Estatu Batuetako gobernuak burutu dituen interbentzio inperialistei egiten diete errepaso, 1823an Monroe Dotrinaren inposaketa hasi zenetik Washington-eko gobernuaren ekintzetan nagusitu den terrorismoaren filosofia azalduz. Horretarako, gainera, Estatu Batuetako Artxibo Nazionaletatik hartu eta oraino argitaratu gabeko dokumentuak eskaintzen dira lan honen osagarri

LAMIA
Josu Lartategi
Aizkorri
45 orrialde
675 pta.

Aizkorri argitaletxearen Hegan bilduma euskara ikasten ari direnei zuzendua da. Kasu honetan, «Lamia» izeneko liburu hau Euskaltegiko 2. mailan eta DBHko A ereduko 1. mailan erabiltzeko egokitua da. Orrialde bakoitzeko behealdean ikasleak hiztegitxo bat topatuko du eta lanaren amaieran irakurgaia lantzeko ariketa sorta. Lamia gazte baten gorabeherak kontatzen ditu Josu Lartategik lan honetan. Kaio baten laguntzaz kostaldetik barrualderako bidaiari ekingo dio protagonistak. Bidean, gauza arraroa topatuko du: lehen garbi-garbi ziren erreketako urek kolore gorria dute orain. Zer gertatzen zaie errekei? Lamia gaztea misterioa argitzen saiatuko da

TREN EROA METROAN
Josu Lartategi
Aizkorri
45 orrialde
675 pta.

Josu Lartategiren lan honek, aurrean aipatutako «Lamia» liburuak baino zailtasun gehiago du. Horregatik, euskaltegiko zein DBHko A ereduko 4. mailetarako da egokia, eta honek ere bere hiztegia eta ariketa sorta ditu ikasleak testua landu dezan. Bilbon dago kokatua tren eroaren istorioa, Bilbo ilun, gris eta triste batean, batez ere dirurik ez eta etxea ordaindu behar duen Martin Iriberri protagonistarentzat. Ikertzaile pribatua da eta zortea izango du Metroko zuzendariak lan bat eskaintzen dionean: Metroan sartu den tren eroa harrapatu beharko du. Nobela beltzen giroan, kalez-kale, tabernaz-taberna eta metroko tuneletan barna ibiliko da protagonista

EUZKADIKO GUDONTZIDIA
Juan Pardo San Gil
Untzi Museoa
284 orrialde

Gerra Zibilaren garaian, Agirre lehendakariaren Euzko Jaurlaritzak Euzkadiko Gudontzidia antolatu zuen, euskal portuetako merkatal aktibitatea zaindu eta kostaldean ezarritako minak deusezteko. Arrantzuntzi multzo bat moldatu eta 900 bolondresek osatu zuen armada berezi hau. Gaiaren inguruko erakusketa ikusgai izan da azken hilabeteotan Donostiako Untzi Museoan, Juan Pardo San Gilek azken 10 urtetan eginiko lanaren ondorioz. Baina erakusketaz gain, ikerketa lan sakona burutu du Pardok gaiaren gainean, baita Untzi Museoaren eskutik liburu batean argitaratu ere. Lan honen bidez, orain arte historiagileek ahaztu dituzten gudarien berri ematen da, euskaldunek itsasoan ere borrokan jardun zutela erakutsiz

ZOMORROAK
Disney-Pixar
Aizkorri
112 orrialde
1.700 pta.

Disneyren azken film arrakastatsua da «Zomorroak». Ohikoa legez, animazio etxe ezagunak filmaren inguruan beste hainbat produktu jarri du kalean. Filma euskaraz ikusteko aukerarik ez da baina, irakurketaren bidez, zomorroen abentura euskaraz gozatzeko aukera eskaini berri dute Aizkorrikoek. Inurrien lurraldean negua igarotzeko jan bila dihardute guztiek, baina eurentzat ez ezik Hopper eta bere matxinsaltoentzako egin behar dute lan. Hopperren mehatxuei irtenbidea bilatzen saiatuko dira inurriak. Formato handia, azal gogorra eta koloretako irudiak etxeko txikientzat


Amaia Zubiria eta bere «Amonaren mengantza» lanaren lekukoa hartu du, izenari dagokionean bederen, Enrique Villareal «Drogas»ek bere proiektu berrian (Villarrealek berak eskerrak ematen dizkio Amaiari diskoaren liburuxkan). Barricada eta Txarrenaren ondoren, La Venganza de la abuela hau Javier Pinto «Dr. Txo», Juanjo Ojeta, Patxi Lamprabe «Akerra», Ińigo Lopez «Ganino» eta Oskar Ormaetxearekin osatu du. Duela urte t'erdi bildu ziren lehenengoz eta diskoa atera berri dute Gor-en eskutik. Lehenago, «Suerte» filmaren jatorrizko bandan, «Drogas»en bide berriaren nondik-norakoak ezagutzeko aukera izan zen.
Tekno-metal-industriala landu du seikoteak, gitarra gogorrez eta programazioen bitartez. Konposaketa guztiak Villarrealenak dira «Desastre (dub-69)» izenekoa ezik, Godflesh eta Nine Inch Nails taldeen kantuen moldaketa baita.
Gizarte honen eta bereziki komunikabideen intoxikazioaren kontrako hitzak erabili ditu. Hor da, esate baterako, «J.L.M.P» non Luis del Olmo, Paco Lobaton eta Martin Prieto bezalakoak gogor kritikatzen dituen.
Diskoak jasotzen dituen 14 kantuek, «Drogas»en mendekua suposatzen dute, berau «amonduta» zegoela pentsatzen zutenen aurkako mendekua, eta, oraingoz, martxoan zehar Donostia, Bilbo eta Huarte-Arakilen eskainiko dituzten kontzertuetan gauzatuko dena ©

© Sareko Argia

Helbidea:
Industrialdea, 15 · 20160 Lasarte-Oria (Gipuzkoa)
· Tlf:
943 371 545
/ Faxa:
943 373 403
Lege Oharra RSS sindikazioa

Edukin nagusira joan

Menu nagusira joan