Juan Martin Elexpuru idazle bergararrak kale borrokaz iritzi
artikulu batean idatzitakoa: «Eta pentsatzen dut adierazpen garbi bat egin behar duela
(HBko Mahai Nazionalak), lehenbailehen, kale borrokaz. Kondena edo gaitzespen hitzak
ez dira, agian, beharrezkoak. Aski dela uste dut desmarke garbi bat, prozesu berriari kalte
egiten diola adieraziz edo»
Juan Mari Atutxak bazuen zer esanik Euskal Herritarrok
taldeari buruz: «EHrekiko ulerkortasuna behar da, ez baitu biolentzia bi egunetan
gaitzetsiko»
«Zer erantzun polizial dago atari batean kartel bat jartzen
denerako eta gutunen bidalketaren aurrean? Sitio egoera inork afitxik jarri ez dezan?»
galdetzen du Javier Balza Jaurlaritzako Barne Sailburuak
Jean Grenet Baionako
auzapeza: «Euskal Departamenduaren auzia erabakita dago, eta gainera Madrilen»
Frantxua Maitia PSFkoak berehala erantzun zion Greneti: «Ez da seriosa hiri nagusi
bateko auzapez bat zurrumurruak zabaltzen hastea. Ez luke kazetari txar baten lana egin
behar»
«ETAren komunikatuaren ondoren ikusten ari naiz euskal gizartean posizio
fazistetara gerturatzen ari garela», zioen Nicolas Redondo Terreros PSE-EEko buruzagiak».
Jose Maria Aznar Espainiako gobernuburuak iritzi dionez, ez da komenigarria orain Madrilgo Ituna biltzea. PPk, ordea, behin eta berriro eskatzen du Ajuria Enekoa biltzea. Areago, popularrek EAJ ETAren menpe dagoela diote behin eta berriz baina ez dute horregatik jeltzaleekin duten ituna bertan behera uzten.
J.J. Sanchez Turrillas PSNko parlamentariak dimisioa aurkeztu zuen, bere esanetan alderdiaren garai berria zikintzeko inori aitzakiarik ez ematearren.
Joseba Arregi «estatu federal asimetrikoa» sortzearen alde agertu zen Cordoban emandako hitzaldian. Bere ustez, «Katalunia eta Euskal Herria moduko nazioei leku egin behar zaie, bakoitzak bere desberdintasunekin eta guztiok elkarrekin bizi ahal izateko Estatua eraiki dezagun».
Jakoba Errekondo
Narbarteko erretorea zen Lakoizketaren landare-izenen hiztegi zaharra behin baino gehiagotan aitatu dugu tartetxo honetan eta gaurkoan ere ez dugu urruti ibiliko. Hiztegiz gain historia, gure historia, ere bada liburu bitxi hau.
Historialariek diotenez Ameriketatik artoa ekarri artean euskaldunak egun artatxikia eta arto-xehea izenez ezagutzen dugun alea landu eta jaten omen zuen. Gaztainarekin batera gure oinarrizko dieta osatuko zuen. Europa aurreratu honetan begi-bistatik galdua dugu, gaur egun, baina agronomo kastaren artean etorkizunean ale garrantzitsuena izango denaren ustea zabaltzen ari da.
Artoa,
Zea mays, ekarritakoaren lehen aipamena 1520koa diote. Apaingarri gisa erabilia hasieran, gerora dastatuko zuten taloaren gozoa, goseteari aurre egiteko. Izugarrizko iraultza izango zen garai hartako nekazaritza, sukaldaritza eta dietetikan. Gizakiarena izatetik animalien jakia izatera baztertuta ere, nabarmena da oraindik gurtzatik oso apartekoa ez den artirinarekiko mina gure aho-sabaietan. Egun Vazquez Montalbanek punta-puntakotzat jotzen duen oroimenaren sukaldaritzaren adibide polita izan daiteke.
Artatxikia,
Panicum miliaceum, ordurarteko artoa izango zela dio Lakoizketak. Ameriketako ale handiak ttikituko zion sona bezalaxe izena. Orduan ere, dudarik gabe, izango ziren txikiaren zaporearen nostaljikoak. Baina artatxikiak zeren nostaljia eragin zuen Asia aldeko Anatoliatik Monferratoko markesak 1204an ekarri zuenean?
Jabier Agirre
Euskal Autonomia Erkidegoko biztanleek lo gehiago egiten dute, lehenago oheratzen dira eta jaiki ere Estatuko gainerako eskualdeetakoak baino lehenago jaikitzen dira. Lasaigarri gutxiago hartzen dituzte, eta telebista ikusteko edota ohean irakurtzeko zaletasun gehiago dute. Horiexek dira Pikolin enpresa ezagunak bere berrogeita hamargarren urteurrena ospatzeko lo-azturei buruz egindako inkestaren ondorioetako batzuk.
Astegunetan, EAEko biztanleek 7,8 ordu deskantsatzen dituzte, Estatuko batez bestekoa 7,4 ordukoa den bitartean. Jaiegunetan, berriz, zifrak 8,9 ordu eta 8,3 ordukoak dira, hurrenez hurren. Bizkaitar, gipuzkoar eta arabarrak bezain lotiak ia dira asturiarrak eta andaluziarrak, lanegunetan gutxien lo egiten dutenak katalanak eta errioxarrak diren bitartean.
EAEko biztanleak Espainiako gainerakoak baino lehenago oheratzen dira (euskaldunen artean % 14 oheratzen da gauerdiaren ondotik, Estatuko batez bestekoa % 29koa den bitartean) eta lehenago jaikitzen dira (% 56,2 goizeko zortziak baino lehen, batez besteko estatala % 47an dagoen bitartean). Siesta botatzen dutenak, noski, gutxiago dira. Puntu honi dagokionez, komunitate autonomoen arteko ranking-a Valentziak gidatzen du (eta bertan % 40 dira siesta-zaleak), eta EAE bederatzigarren lekuan dago. Euskal siestak, dena den, Estatukoak baino luzeagoak dira, 75 minutu irauten baitute, siesta estandarra, batez beste, 60 minutukoa den bitartean
ETA-REN OIHARTZUNA
Su-etenaren ondoren ETAk plaza-
ratutako bosgarren komunikatuaren
oihartzunak oraindik airean dirau.
Alderdi abertzaleen jarrera goraipa-
tu du, EAJ eta EAri artzaren besar-
kada luzatuz. Horrela jarraitzekotan,
oso modu orokorrean bazioen ere, pro-
zesua bide onetik doala esaten
zuen. Su-etenak aurrera jarraitzen
zuela iragarri zuen, halaber. Ezker
abertzaleko beste sektore batzuek,
aldiz, bortxaz presionatzen jarraitu
behar dela uste dute, arazo po-
litikoei heldu gabeko bakearen iruzu-
rraz ohartarazi nahian-edo. Akuilu
baino ezker abertzalearentzat zama
direla konturatu barik, antza, edo
garai berrietara egokitu ezinean.
Sakabanaketa barneko bakardadea.
Ibarretxek jarrera argiagoa eskatzen dio EHri.
JUSTIZIA NOLA ULERTU?
Josu Urrutikoetxea eta Joxean Etxeberriaren parlamentario lanek agerian utzi dituzte justiziaren erabakien kontraesanak. Biak preso prebentiboak izaki, Urrutikoetxeak ez du baimenik, oraingoz, Gasteizko ganbaran partehartzeko; EAEko Auzitegi Nagusiaren erabakiz, ordea, Etxeberriak izan du aukerarik azken bilkuran izateko, hori bai, Auzitegi Nagusiaren ustez iragan ostiraleko osoko bilkura garrantzitsua zelako. Legebiltzarrak, aurrerantzean, badu bere lanaren beste epaile bat, Auzitegi Nagusiak garrantziaren arabera emango baitio baimena Etxeberriari. Emilio Olabarria jeltzaleak kasu bitxi honi buruz zioen legez, jangoikoarengana jo beharko da zenbait gauza ulertzeko.
SAKABANAKETAN BAKARTUAKBAKARDADERAKO tresna aproposa da euskal presoek jasaten duten sakabanaketa. Politika honen barruan, dena den, badira bakartiago direnak. Espainia eta Frantziako espetxeetan bederatzi preso bakarrik dira bederatzi espetxe desberdinetan, sei Frantziako espetxetan eta hiru Espainiakoetan. Bixente Garcia, Juan Carlos Estevez, Gabi Mouesca, Kepa Pikabea, J. M. Dorronsoro eta Rafa Caride bakarrik dira Frantziako espetxeetan. Espainian, ostera, Julen Zabalo, Gerbasio Agirre eta Jose Ramon Artola dira bakartutakoak.
KURDUEN EZTABAIDA GASTEIZENTARTEAN ezer gertatzen ez bada, datorren ostiral honetan aztertuko da Gasteizko Legebiltzarrean, ganbara kurduei uztearen egokitasuna. Ia ohitura bihurtzen ari den ikuskizunean, alderdi estatalista eta abertzaleen arteko eztabaida gogorra ikusi ahal izango da.
JAURLARITZAREN ZAILTASUNAKOTSAILAREN bukaerarako prest izan behar zen EHk EAJ eta EAri eman beharreko sostengu parlamentarioari buruzko akordioa. Baina ez dago, eta prentsan agertutako zenbait informazioren arabera, uztailera arte ere akordio sinaketa barik egon gaitezke. Ńabardura askoren artean, baina EHk kale borrokaren aurrean duen jarrera ei dago tartean. Edozein modutan ere, bai EHri eta baita EAJ eta EAri ere akordioa ahalik eta azkarren ixtea komeni zaie eta martxorako akordioa sinatzen saiatuko dira. Akordioa ez sinatzea popular eta sozialistei komeni zaie, modu horretan, Ibarretxeren gobernuaren ahultasuna aitzaki, EAJ eta EA egurtu ahal izango baitituzte.
BATZARRE ETA EHNAFARROAKO Euskal Herritarrok (EH) taldearen sorrerarekin, ilusio eta aurrikuspen zabala sortu da bere burua ezkertiartzat eta abertzaletzat duen askorengan. Batzarre alderdian, esate batera, hauteskundeetara EH barruan joateko proposamena aztertu zenean, adostasun maila oso handia izan zen. Datuok erakusle: erabakia hartzeko Nafarroa osoan eratutako biltzar guztietan sei abstentzio besterik ez zen izan eta aurkako boto bakarra ere ez.
ORONOZKO KUARTELEAN JADANAFARROAKO Doneztebeko Guardia Zibilaren kuartela itxi da eta, azkenik, Oronozeko kamineroen etxean dira jada guardia zibilak, bertako udaletxearen iritziaren aurka.