Edukin nagusira joan

Menu nagusira joan

Argia astekaria webgunearen hasiera

Sareko Argia-ren logotipoa
Azken Eguneraketa:
2008-10-07 16:31:31
Argiako harpidetzari buruzko informazioa
harpidedunen guneko logoa
bilaketa

Nabigazio menua

laguntzaileak
Aire aire Eusko Jaurlaritza

1999-02-28 -- 1705.zenb

ERREFORMAREN AURKAKO ERREBOLTA

Daniel Udalaitz

ari dira martxoaren 24-25erako prest egon beharko duen Nekazari Politika Bateratuaren (NPB) erreforma berria. Bien bitartean, euskal, espainiar eta europar baserritarrak erreforma horren aurka mobilizatzen ari dira.

Azken asteotan Gasteiz eta Iruņeko kaleak nahiz Madrilekoak eta Europako hainbat tokitakoak nekazari eta abeltzainek egindako mobilizazio ugarien lekuko izan dira: traktoreak, behiak eta txerriak gure hiriburuetako kaleetara eraman dituzte bere gaitzespen eta salaketaren adierazgarri. Eta zalantzarik gabe hori egiten jarraituko dute, martxoaren azken astea arte. Nekazari Politika Bateratuaren (NPB) erreformaren aurkako nekazari eta abeltzain txikien errebolta izan da; hala da, eta hala izaten jarraituko du gainera. Erreforma hau `Agenda 2000' delakoaren barne dago, eta Bruselan dute egunotan eztabaidagai.
Erreformak prest egon beharko du martxoaren 24 eta 25erako, orduan onartuko baitute EBko estatuburuek proposamenaren zatirik handiena. Egunotan, otsailaren 22 eta 23an hain zuzen, bilera gehiago egin dituzte Bruselan, martxoaren 15 eta 16rako estatuburuek izenpetu beharko duten akordioa itxi ahal izateko.
Erreforma honek, funtsean, nekazal eta abere-prezioen jaitsiera nabarmena bultzatzen du, EBren laguntzen banaketa bidegabeaz gain, zeinak bereziki nekazari eta abeltzain handiei mesede egiten dien. Nekazari eta abeltzain txikiak dira erreforma honen pairatzaile, eta bere gain eroriko dira ondoriorik txarrenak. Hego Euskal Herriaren kasuan, erreformak dagoeneko larria den egoera larriagotu lezake. Gaur egun geratzen diren 17.000 nekazaritza-ustiategietatik 1.000 galtzen dira urtero.


EB-REN LAGUNTZAK BIRBANATZEAREN ALDE.

Euskal nahiz europar nekazari eta abeltzainak, NPB berritu ostean beren nekazaritza-ustiategien egoera zer nolakoa izango den ikusita, EBren laguntzen banaketa bidezkoagoaren eske ari dira. Ez da bidezkoa Europako nekazarien % 10ak laguntzaren % 90 bereganatzea. Baserritarren haserrea piztu duen eta egoera salatzeko kalera daramatzan bidegabekeria da, inondik ere.
Espainiak 850.000 milioi inguru pezetako (34.000 milioi libera, 5.120 milioi euro) laguntza jasotzen du urtero EBtik. 300.000 milioi pezetako laguntza jasotzen duen laborantza belarkaren kasuan, onuradunen % 1ak sektore osoari zuzendutako laguntzaren % 20 jasotzen du. Espainiako hiru nekazaritza-ustiategi garrantzitsuenek 1.000 milioi pezetako laguntza jasotzen dute.
Olibondoaren kasuan, 69 jabek 4.100 milioi pezeta bereganatzen dituzte, 400.000 olibarietatik 100.000tik gora direlarik pertsonako 84.000 pezeta baino jasotzen ez dutenak. 125 olibondo-jabek bakarrik, 60.000 milioi pezeta banatuko lituzkete euren artean. Egoerak antzekoa dirudi Europako gainontzeko herrialdeetan. Alemanian, hiru ustiategi garrantzitsuenek 1.223 milioi pezeta jasotzen dituzte, Erresuma Batuan 960 milioi, eta Italian 888 milioi.
Diru-laguntzen banaketa bidegabe honen aurrean, familia ustiategiekin zerikusi gehien duten euskal eta europar nekazal erakundeak EBren laguntzen birbanatzearen alde agertu dira, mesede gutxien izango dutenen alde egitearren, hauek baitira gainera nekazal giroan enplegua mantentzen dutenak. Horiek dira orain euskal eta europar baserritarrek, NPBan emango diren aldaketen aurrean, defendatzen dituzten aldarrikapenak.
NPBren erreformak eragingo dituen aldaketek, aurreikus daitekeenez, norabide bikoitza hartuko dute. Alde batetik, laborantza belarkarena bezain garrantzitsuak diren OCMko erreformak ziurtzat jotzen dira. Belarkien kasuan, prezio instituzionalak % 20 jaistea aurreikusten da, laguntzaren % 10eko igoerarekin batera; esnekietan, % 15eko prezio-jaitsiera dago aurreikusita, animalia bakoitzeko laguntza zuzena ezartzeaz gain; behikien kasuan, % 30eko jaitsiera da prezio instituzionalen gainean aurreikusten dena, eta laguntza zuzenaren igoera ere izango da.
EBko burokrazian espero den bigarren aldaketa nagusia, Bruselak gaur egun nekazal sektoreari ematen dion laguntza zuzena % 25 murriztea da. Horren helburua aurrekontuak estutzea litzateke, baina badirudi gai hori oraindik ere nahiko gordin dagoela.
Egoera honen aurrean, euskal eta europar nekazal erakundeek etorkizunean laguntzak birbanatu edo modulatzearen aldeko mobilizazioetan dihardute. Helburu garbia dute: fondo-banaketan gaur egungo desberdintasunak zuzentzea, zigorrak edo laguntza-murrizketak aplikatzekotan, hauek diru-sarrera handiagoa dutenengan eragin handiagoa izan dezaten

Erantzunak

Erantzunik ez dago.

Izartxoaz (*) markaturiko datuak derrigorrez bete beharrekoak dira.

Albiste honi erantzun

Albiste honi erantzun

© Sareko Argia

Helbidea:
Industrialdea, 15 · 20160 Lasarte-Oria (Gipuzkoa)
· Tlf:
943 371 545
/ Faxa:
943 373 403
Lege Oharra RSS sindikazioa

Edukin nagusira joan

Menu nagusira joan