Edukin nagusira joan

Menu nagusira joan

Argia astekaria webgunearen hasiera

Sareko Argia-ren logotipoa
Azken Eguneraketa:
2008-07-23 16:45:52
Argiako harpidetzari buruzko informazioa
harpidedunen guneko logoa
bilaketa

Nabigazio menua

laguntzaileak
Aire aire Eusko Jaurlaritza

1999-02-28 -- 1705.zenb

BASO NATURALAK ETA ARTIFIZIALAK

Aitor Bengoa

buruz asko hitz egiten da. Balantzan jartzen dira basotik ateratako egur kopuruaeta basoak dituen gainerako egitekoak. Oreka lortzea ustiapen ekonomikoa eta basoaren bestelako aberastasuna elkarbizitzen hastea litzateke.

Basoetaz eta oro har, landaretaz ari garen honetan interesgarria da, ezbairik gabe, ingurumari horretan usu erabiltzen den hainbat kontzeptu aipatu eta azaltzea.
Esate baterako, baso natural eta baso landaketa bereizten hasi aurretik komeni da landaretza potentzialaren kontzeptua azaltzea. Eskualde jakin bateko landaretza potentzialetaz ari garenean, zera adierazi nahi izaten da, eskualde edo zonalde horretan, dagozkion baldintza edafologiko, klimatiko, topografiko eta abar luze baten ondorioz eta gizakion eraginik gabe, edukiko genukeen landaretza mota. Euskal Herrian, oso toki gutxitan egiten dute bat, landaretza potentzialak eta benetan une honetan dagoen landaretza motek, alabaina, garrantzitsua izaten da, potentzialki zein landaretza mota egongo litzatekeen jakitea, ondoren, eraldaketa maila zehazteko.
Eraldaketa hau ez da izaten soilik espezie mailan, hau da, gune jakin bati espezie jakin batzuek dagozkiela eta orain beste batzuk ditugula, ez, eraldaketa beste maila batzuetan gerta daiteke. Adibidez, askotan gertatzen da, gune batean landaretza potentziala pagadia izatea eta egun, gune horretan pagadia mantentzea. Baina, pagoa, pagoa izateagatik ez da pinua baino naturalagoa eta beraz, pagadi hori oso uniformea baldin bada, zuhaitz guztiak adin beretsukoak baldin badira eta oro har egitura homogeneo eta artifiziala aurkezten badu, ezin esango dugu, pagadi natural eta eder baten aurrean aurkitzen garenik.
Kontuan izan behar dugu, baso bat ez dela soilik, zuhaitz multzo edo pilaketa bat, baizik eta funtzionamendu eta egitura jakin bat duen ekosistema bat. Beraz, ekosistema horretan, basoko espezie ugari edo ikusgarrienez gain, beste motatako landaretza egongo da, eta hortaz gain mota guztietako animalia, onddo, bakterio eta bizidunak izango ditugu, beraien artean dituzten elkarrekintza eta elkarbizitza guztiekin.
Baso landaketa batek nekez bete ditzake, aurretik aipaturiko baldintza guztiak, baina kontuan izan behar dugu, jarduera ekonomiko baten aurrean gaudela eta beste lehentasun batzuk dituela. Edozein modutan ezin da ahaztu baso izaera hori, eta beraz baso batek betetzen dituen beste funtzio horiei ere garrantzia eman beharko litzaieke.
Hori dela eta asko hitz egiten da azkenaldian "baso jasangarria"z. Kontzeptu hau, duela gutxi azaldu da bazter guztietara eta egia esan definitzeko nahiko erraza da, nahiz eta gero praktikara eramatea beste kontu bat izan. Baso bat jasangarria izan dadin, beharrezkoa da planifikazio zehatz baten baitan izatea eta ondorioz, oso zorrotz neurturik egongo litzateke baso horretatik atera behar den egur kopurua. Ez lirateke soilik interes ekonomikoak gailenduko, baizik eta basoen funtzio aniztasuna babestuko lukete, era jasangarrian

Erantzunak

Erantzunik ez dago.

Izartxoaz (*) markaturiko datuak derrigorrez bete beharrekoak dira.

Albiste honi erantzun

Albiste honi erantzun

© Sareko Argia

Helbidea:
Industrialdea, 15 · 20160 Lasarte-Oria (Gipuzkoa)
· Tlf:
943 371 545
/ Faxa:
943 373 403
Lege Oharra RSS sindikazioa

Edukin nagusira joan

Menu nagusira joan