Beñat Doxandabaratz
telebisten ipar orratza bilakatu dena. Izan ere, arrasatearren berri iturri izateaz gain, eredu bat finkatu du amateurrak treba daitezen. Sekretua? Irekitasuna eta langiro sanoa.
guztia irakurri
Aitor Bengoa
besterik ez dago aldaketaz jabetzeko. Gaztainondoak, pagoak eta haritzak nekezagoikusiko ditugu; zuhaitz kanpotarra, pinua, aldiz, erruz. Arazo nagusia ez ei da kanpotarren etorrera, basoa zerekin jantzi eta berarekin zer egin omen da gakoa.
guztia irakurri
Aitor Bengoa
buruz asko hitz egiten da. Balantzan jartzen dira basotik ateratako egur kopuruaeta basoak dituen gainerako egitekoak. Oreka lortzea ustiapen ekonomikoa eta basoaren bestelako aberastasuna elkarbizitzen hastea litzateke.
guztia irakurri
Aitor Bengoa
"Vac-Vac" prozesuaren bidez zurgintzako, ebanisteriako eta altzarietako piezak tratatzen dira. Tratamendu horretarako formulak fungizida, intsektizida, eta hidrofuga dira.
guztia irakurri
Beñat Doxandabaratz
Garai berrietara egokituz, Herri Irratiak ere bere web gunea sortu du. Baina ez nolanahikoa, irratiari buruzko informazio zehatza biltzen baita bertan, hala nola: parrilla, emankizunen nondik norakoak, iragarkien emaitzak, katearen hedadura, etab. Hori ez ezik, eskuinaldean dagoen ikonoan ere, irratia zuzenean dioen horretan, Realaren iganderoko futbol partida zuzenean dago entzungai, denbora errealean. Halaxe, botoia sakatu eta aitaren batean audioa kargatu ondoren, Iñaki de Mujikaren erretransmisio bizia zuzenean entzuten hasiko gara, gauzak gaizki badoaz berak adina sufrituz.
REALAREKIN LIDERRAK
Kirolen alorrean beti aitzindari izan dugun Herri Irratia, oraingo honetan ere ezin gutxiago izan. «
IBD enpresa bat etorri zitzaigun zerbitzu hori eskaintzen eta pentsatzen jarri ginen eta... zergatik ez? esan genuen» argitzen digu Karmele Eraso Herri Irratiko gerenteak. «
Azken finean, Realaren partidua baita Herri Irratian entzule gehien biltzen dituen irrati emankizuna; Gipuzkoa mailan audientzia liderrak izaten gara ordu horretan».
KANPOAN DIREN ENTZULEEI ESKAINIA.
Atzerrian nonahi dauden ikasleak dira norgehiagokak entzutearren orrian sartzen direnak. Javier Azanza teknikariaren esanetan
«Ingalaterra, Eskozia edo Bruselan dauden ikasle dexentek posta elektronikoa bidali izan digute emanaldiak eskertuz. Gehienbat kanpoan daudenei begira egin dugun arren, hemengo futbolnautek ere maiz entzuten gaituzte». Halaber, aurtengo Donostiako danborrada eman dute. Honenbestez, hurrengo partidak gogoraraziko dizkizuegu: hilaren 28an Realak Coruñan Deporren kontra jokatuko duen partida izango da entzungai eta, martxoaren 7an berriz, Anoetan Villarreal mendean hartu beharko duena
Eriz Zapirain
Erakundeen Kontseiluak «Lanordu bat akordioaren alde» ekimena jarri du martxan. Plan estrategikoa finantziatzeko egitasmoak hainbat sektoreren atxikimendua jaso du.
guztia irakurri
Daniel Udalaitz
ari dira martxoaren 24-25erako prest egon beharko duen Nekazari Politika Bateratuaren (NPB) erreforma berria. Bien bitartean, euskal, espainiar eta europar baserritarrak erreforma horren aurka mobilizatzen ari dira.
guztia irakurri
Eriz Zapirain
horren ordez «Seiak bat» indartu dela dirudi azken boladan. «Irurac bat» eta «Laurak bat» ere aldarrikatzen zen garai batean, haiek ordea ez zuten Euskal Herri osoa bere egiten.
guztia irakurri