Edukin nagusira joan

Menu nagusira joan

Argia astekaria webgunearen hasiera

Sareko Argia-ren logotipoa
Azken Eguneraketa:
2008-07-23 16:45:52
Argiako harpidetzari buruzko informazioa
harpidedunen guneko logoa
bilaketa

Nabigazio menua

laguntzaileak
Aire aire Eusko Jaurlaritza

1999-02-28 -- 1705.zenb

Leopoldo Barreda Bizkaiko PPko lehendakariak Gasteizko
Legebiltzarrean biolentziaren gaia aztertu ondoren: «Edo demokrata zara, edo fazista»

«Bada fazismoa Euskal Herrian eta nazionalismo menderatzailearen aurrean amore
ematen ez dugunok jasaten dugu», dio Fernando Buesa Arabako buruzagi sozialistak

Martin Auzmendi abokatua eta Euskadiko Ezkerreko buruzagi ohiaren esanetan,
«prozesua ez dago gaizki bideratua, pribatuan PPkoek ere onartzen dute hori»

Joseba
Egibarren esanetan, «Ñabardurarik gabeko independentista naiz baina ez dut proiektu
independentista nahi eskubideak zapalduz bada»

Emilio Olabarria jeltzalea kale
borroka gertakizunen aurrean: «EHren jarrera prozesu honetan jasan ezina da eta argitu
beharko da»

Kurduei Legebiltzarra uztearen aferari buruz ere bazuen zeresanik Rafael
Hernando PPko bozeramaileak: «sakonean badirudi ETA eta zenbait erakunde
terroristari egindako mesedearen ondorio dela»

Gún Gur Turkiako enbaxadorea
Espainian: «Zalantza barik, kurdu herbesteratuak Eusko Legebiltzarren biltzen badira
Espainiako interes batzuk eta Euskal Herriko ehuneko ehuna kaltetuko dira».
Enriqueta Benito, UAko buruzagia: «Beren aldarrikapenak guztiz errespetatzen ditut baina euskal herritarren gehiengo handiari bost ajola zaizkie»

«Ez
dut onartzen Espainia eta Espainiaren ideia Francorekin batera ehortzia daudenik Valle
de los Caidosen», dio Jose Borrell PSOEko buruzagiak

Jaime Mayor Oreja euskal presoei
buruz: «Euskal gizarteak jarritako irizpideen arabera jardungo dut, eta gizarteak
beldurra, terrorea eta inposaketari alde egin nahi dio»

Michel Intxauspe garaztar
eskuintiarraren ustez, «euskal departamendua sortu behar da, bestela Frantziako Euskal
Herria Donostiako auzo bat bilakatuko da»

Juan Mari Atutxa Gasteizko Legebiltzarreko
arduradunari buruz: «Ez da beharrezkoa ETAk biolentziaren behin-betiko amaiera
iragartea»

Felipe Gonzalez Espainiako gobernuburu ohiaren esanetan zinegotziei
mehatxuak egitea «garbiketa etnikoa da»

«PP eta PSE-EEri bukatu zaie Ajuria Eneko
garai oparoa, han indar harremana beren aldekoa zen eta», dio Carlos Garaikoetxeak

Juan Carlos Rodriguez Ibarra, Extremadurako lehendakaria: «Euskal Herriak EBn
independienteki egoteko jakin dezala Hassan II.arekin aliatu beharko duela».

Ana Lizarralde
Jarraiko bozeramaile ohiaren aurkako bi urteko espetxe zigorra eskatu du fiskalak 97ko abenduan, Mahai Nazionalaren aurkako zazpi urteko epaia jakin zenean jarraikideak «gerra nahi badute, gerra izango dute» esan zuelako. Testuinguru berean, Xabier Alegriak Gipuzkoako Batzar Nagusian «quien la hace la paga» esan zuelako urte eta erdiko espetxe zigorra eskatzen zaio.

Javier Balza
Eusko Jaurlaritzako Barne Kontseilaria oharkabe samarrean iragan da orain arte iritzi publikoaren aurrean. Barne Kontseilari bati gerta dakiokeen gauzarik onenetakoa, seguruenik. Mercedes Bujanda Espetxe Zaintzarako Fiskalaren kasuarekin, ordea, atera dute plazara. Eta aterako dutena.

Jakoba Errekondo

Udan bakarrik loratzen da eta ezti zakar samarra ekoizten du.
guztia irakurri

Jabier Agirre

arabera ordea, karbohidratoak gehituz eta gantzak murriztuz pisua gal daiteke.
guztia irakurri

NAZIONALISMOA DIANAN
Lehen nazionalista demokratiko
eta ez demokratikoen artean
zen banaketa edo, orokorragoan,
demokrata eta biolentoen artean.
Orain gero eta gehiago entzuten
da «demokrata eta nazionalistak».
Lehen hiltzea zen larria, orain na-
zionalistak ez direnekiko bazterketa
eta kale borroka eta mehatxuak;
EAJ, EA eta EHk elkarrekin ez gai-
tzestea (aurreko biak beren aldetik
gaitsezten dituzte eta). Lehen era-
kundeetan parte ez hartzea zen la-
rria, orain partehartzean esaten
dena. Eusko Legebiltzarra da giro
berriaren adierazlerik onena, iragan
astean ikusi legez. Hauteskunde
ostera arte aurrez aurreko giro gor-
dina nagusituko da; gerokoa emaitzek
aginduko dute.

Donostiako Martuteneko espetxea.

Eudimak kanpaina bat antolatuko du.


EA-EAJ, BIDE BATEN HASIERA

ABERTZALETASUNA boterera heltzeko arriskuan egon daitekeen lekuetan egin nahi du hitzarmena EAk, EAJk zabalagoa egin nahi du, hiri eta herri nagusienetara iritsiz. Bakoitzak bereari eusten dio tiraka baina epe laburrean jakingo dugu «non bai-non ez» negoziazioaren nondik norakoak. Inor ez dago berea saltzekotan. Nafarroari dagokionez, martxoaren lehen hamabostaldian erabakiko du zer egin herrialde horretako EAko batzarrak. Oraingo negoziazioetan, Nafarroako Legebiltzarrerako zerrendako 2. eta 4. postua eskatu omen dute jeltzaleek. EAkoei, normala denez, gehiegi iruditu zaie. EAJkoei EAtarren eskakizunak EAEn gehiegitxo iruditzen zaien gisan.


ESPETXE TRANSFERENTZIAK

KATALUNIAK aspaldi bereganatu zituen espetxe transferentziak eta, Galiziak eta Nafarroak ere berengana ditzakete aurki, datorren legealdian esate baterako. Eusko Autonomi Erkidegoak, aldiz, jai du. Barne Ministerioak transferentziez jarduteko aukera ere ukatu dio Eusko Alkartasunako Sabin Intxaurragak zuzentzen duen kontseilaritzari. Une honetan ikuspegi politikoa ei du eskakizunak —PPren espetxe politika makurraraztea— eta horregatik ez da aztertu ere egiten. 1997an Francisco Egea kontseilari sozialistak egin zuen eskaera baina orduan ere ez zitzaion jaramonik egin.


ESNAOLA ETA FANDO, BERRIRO

ESPAINIAKO zerbitzu sekretuek filtratuta, telebista, aldizkari eta egunkarietatik dabiltza Iñaki Esnaola eta Cristian Fando abokatuek Aljerreko elkarrizketen aurretik Rafael Vera eta Ballesteros komisarioarekin izandako elkarrizketen irudi eta hitzak. Abokatuek horien manipulazioa salatu dute, eta harremana bera bere testuinguruan kokatu. Egoera gogorra berena, otsoaren aurrean artaldetik apartatuta geratu denarena: besteren enkarguz negoziaketan parte hartu eta handik urteetara, batzuen babesa edo konfiantza galduta, eta besteen tiroetarako jomuga errez bihurtuta. Alcala Hoteleko hilketa gertatu zela hainbeste urte ez da.


ELEJALDEREN ATXILOKETA

POLIZIA Nazionalak Fernando Elejalde atxilotu zuen unean biolentziarik ez zen izan. Hori da atxiloketaren uneko bi lekukok Donostiako 2. Instrukzioko Epaitegian adierazi dutena. Elejalde, poliziaren tiroei ihesi, bi auto artean ezkutatu zen eta poliziek inolako indarrik erabili barik atxilotu zuten. Komisaldegiko egonaldiaren ondoren, Sorospen etxera eraman behar izan zuten Elejalde. Ihesean auto batek emandako kolpea eta atxiloketaren unean jarritako erresistentziaren ondorioz egin zituela zauriak jakinarazi zuen poliziak. Atxilotuak autoaren kolpea onartu zuen baina aurrekaldetik jo zuela esanez, eta zauriak ornoetan ziren, hots, atzean. Elejaldek torturak salatu zituen.


EUDIMAREN KANPAINA

Euskal Herriaren desmilitarizazioa bultzatzeko kanpaina burutuko du EUDIMAk (Euskal Herriko Udal Instsumituen Mankomunitateak) datorren otsailaren 23tik apirilaren 17ra. Kanpainaren oinarria desmilitarizazioan oinarritutako herri akordioa izango da.

© Sareko Argia

Helbidea:
Industrialdea, 15 · 20160 Lasarte-Oria (Gipuzkoa)
· Tlf:
943 371 545
/ Faxa:
943 373 403
Lege Oharra RSS sindikazioa

Edukin nagusira joan

Menu nagusira joan