Edukin nagusira joan

Menu nagusira joan

Argia astekaria webgunearen hasiera

Sareko Argia-ren logotipoa
Azken Eguneraketa:
2008-07-09 11:13:02
Argiako harpidetzari buruzko informazioa
harpidedunen guneko logoa
bilaketa

Nabigazio menua

laguntzaileak
Aire aire Eusko Jaurlaritza

1999-02-28 -- 1705.zenb

AMSTERDAMERAT GURE IRRATIAREKIN
Gure Irratia eta AEKren ekimenez, JOSTABLAI irrati jokoa berriro da abian. Galdera eta erantzunen bidez, joko honen xedea historia, geografia eta Euskal Herriaren kultura balorean ezartzea da. Halaxe, Lapurdiko 17 herriko hamabi talde lehiatuko dira, hiru laguneko taldeetan banaturik, denak AEK-ko gau eskolako irakasle eta ikasleak. Final erdia maiatzaren 20tik 27ra izanen da eta Baionako final handia berriz, ekainaren 3an. Parekadak ortzegunetan izanen dira arratseko 8etatik goiti, 106.6 FMan. Esan bezala, saria ez da nolanahikoa: talde osoarentzako bidaia Amsterdamerat

NAFARROAKO TXAPELAREN BILA
Iragan larunbatean jokatu zen
Tuteran aurtengo Nafarroako
Txapelketako lehen kanporaketa.
Asteburu honetan, ostiral eta
larunbatean, Burlata eta Lizarran
izango dira saioak, hurrenez hurren.
Finala berriz, Lesakan burutuko da
martxoaren 21ean. Aurtengoan
Estitxu Arozenak berriro ere,
iaz eskuratutako txapela
defendatu beharko du,
besteak beste bere aita
Manoloren aurrean.

Ermitagañako haurrak.

Besteak beste, Silveira Añorgan izango da.

Kritiko agertu da Enrique Urbizu zinema zuzendaria
Jaurlaritzarekiko: «Sekula ez dugu sentitu laguntzen gintuztenik. Euskal Herrian ez dago
ikus-entzunezkoen alor garrantzitsurik, baina bai euskal herritar garrantzitsuak
ikus-entzunezkoen alorrean»

Kritikarako goiz da ordea, Koldo Salazar, Txente
Rekondo eta Fernando Mijangos LAB-EHUko ordezkari sindikalentzat: «Goizegi da ea
plana ona edo txarra den esateko, eta agian guk ez genuke holakorik esan behar, baizik
eta eguneroko lanarekin ea gai garen itzulezinezko urratsak emanez euskara, euskal
lerroak eta euskal unibertsitatea garatzeko»

Silbestre Elezkano «Txilibrin» albokari
zaharrak esandakoak dira hauek: «Euskal folkloreak beti izan du arrakasta gehiago, izan
da estimatuagoa gure herritik kanpo hemen baino»

Ibon Koteron albokariak horrela
erantzun dio: «Txilibrinek ordezkatu du gure folklorea mundu osoan zehar, baina tradizio
hori ikuskizun bihurtu denean; Euskal Herri eta baserrietako giroa hedatu du, bera
Bilboratuta egonik; kainaberaren ordez egurrez egindako albokak ez ortodoxotzat
gaitzetsi ditu, berak esperimentalki metalezkoak egin arren»

Gasteizko Udalak inauteriak zirela eta kaleetan ipinitako txarteletako testua ez zegoen erdara hutsean. Eta hala ere, ikatza merezi dute txartelok. Hona hemen euskarazko itzulpena: «1999ko 02ren 13a 11etatik arrazoin ihauteriaken ibilbidea». Hots, Udalak hiritarrei luzatu dien oharra ulertzeko gaztelerazko testura jo behar da.

Joxerra Garziak otsailaren 17ko «Euskaldunon Egunkaria»n Izagirre eta Tapiaren «Apoaren edertasuna» lanaren apologia egiteaz gain, trikitixa munduan dabiltzan gainerakoak kritikatzen ditu:
«Hedabideek, dio alemaniarrak (Enzensbergerretaz ari da), eduki edukigabeak behar dituzte irauteko. (...) Modako diguten trikiti klonikoarekin ere beste horrenbeste gertatzen da. Kantatu behar izaten baita, eta kantuak hitza ekartzen, eta hitzak, nahi ez dela ere, edukia. Kontua, beraz, traba hori gainditu eta hitzei ahalik eta gutxien esanaraztea bide dute. Horixe dute bide. (...) Trikitilari klonikoek kantaera barroko jasanezinez performatzen dituzte beren kantuak, melodian hartarako aukera non, han ahotsari kiribisto, jira-buelta eta txilipurdi eraginez, aukera bakar bat ere hutsik egiteke. Bere baliapideak muturreraino daramatzan estiloa omen da, Borgesen arabera, barrokoa, edozein delarik ere estilo hori. Trikiti klonikoaren kasuan, barroko esan kitsch esan, ez dago mila alderik. Dudarik gabe, ona da trikiti-modu hori, asko saltzen baitu. Eta nor aursartuko da gaur egun Audientziaren hitza kolokan jartzera? Demokrata demokrata den batek ez behintzat.

Kepa Junkera
soinujolea proiektu berri batean ari da lanean. Oraingoan, hala ere, ez du diskorik kaleratuko; liburua izango da argitaratuko duena. «Kepa Junkera. Trikitixa» izenburupean BBKk bilbotarraren hainbat piezaren partiturak eskainiko ditu, hainbat egileren testuak erantsiz.

Txomin Larronde "Txo"
musikariak, azken zazpi urtetan Txakun taldeko partaide izan ondoren, «Harrapa Airea» izenburuko bere bakarkako lehen diskoa aurkeztu berri du Agorila disketxearen eskutik.

Pi.L.T
taldearen bigarren diskoa, «Denbora» izenburu duena, 1998ko euskal diskorik onena izendatu du «Mondo Sonoro» Espainiako musika aldizkariak.

«UMEKERIAK» ANTZEZLANA AURKI
Jose Ramon Soroizen bakarrizketa arrakastatsua grabatu dute telebistan laster emateko; euskaraz zein erdaraz. «Tanttaka»ren obra honetan, ume baten larruan sartzen den heldua da Soroiz, bere haurtzaroa oroituz: harategia, maisua, Martxelo lagunaren arreba, helduen txortenak, eta abar. Azken finean, gizakiaren gogoeta gazi-gozoa dugu

EUSKAL «TRUMAN-AK»
UDABERRIRAKO PREST
Zure bizitza fikzio bat da eta zu konturatu ez. Hori da «El Show de...» ETB-2 ko txantxa saio berriaren oinarria. «Zumbados»eko lantaldeak biktimaren ohiturak ezagutu ondoren, bi astez pertsona arrunt bat jarraituko du, bere inguruan 20 aktore erabiliz. Platoan bertan delarik, deskubrituko du bera dela saioko protagonista nagusia

AUDIENTZIA ALTUA «ZINE ORO»KO FILMEK
Ustekabe ona hartu dute ETBn «Iluntzetik egunsentira arte» filmak euskarazko katean izandako audientzia altua ikusita. Horrek limurtu egin ditu film komertzialen aldeko apustua egitera. Halaxe, martxoaren 7an «Zine Oro» programak Morgan Freeman eta Tim Robbins protagonista dituen «Biziarteko kartzela» emitituko du

Unibertsitatea Euskalduntzeko II. Plana guztien ahotan dabilen bitartean, Donostiako Ingeniaritza Teknikorako Unibertsitate Eskolako irakasleek fakultate honetako ikasketen euskalduntzean aurrerapausoa burutu berri dute: Ingeniaritza Fluido-mekanikoari buruzko euskarazko ariketa-bilduma. Elhuyarrek argitaratu du liburua.

© Sareko Argia

Helbidea:
Industrialdea, 15 · 20160 Lasarte-Oria (Gipuzkoa)
· Tlf:
943 371 545
/ Faxa:
943 373 403
Lege Oharra RSS sindikazioa

Edukin nagusira joan

Menu nagusira joan