Edukin nagusira joan

Menu nagusira joan

Argia astekaria webgunearen hasiera

Sareko Argia-ren logotipoa
Azken Eguneraketa:
2008-09-04 17:20:17
Argiako harpidetzari buruzko informazioa
harpidedunen guneko logoa
bilaketa

Nabigazio menua

laguntzaileak
Aire aire Eusko Jaurlaritza

1999-02-21 -- 1704.zenb

Bizkaialdean Joserra Urrutxuak bildutako hainbat lokuzio

Ama putien txapela:

biseradun txapela, gorra madrileņa (Bermeo)

Andoboa-andobie:
mutil edo neska gaztea. Kalotik hartua (Busturialdea)

Andratan kikile apurtu arte:
jo-ta-ke narrutan (Bermeo)

Antxoa txikia:
mutikoen pitinoa, txitxilina (Ondarroa)

Armata egon:
zakila tente eduki (Bermeo)

Auskaka ibili:
burrukan ibili (Lekeitio)

Begi-argiak egin:
begiraden mintzoaz maitasun keinuak egin

Beheko sua bero eduki:
txortan egiteko gogoz dabiltzan neskei esaten zaie (Foru)

Belarriak hazten egon:
egonean egon, ezer probetxuzkorik egin barik (Foru)

Berdatu:
haserretu, sumindu (Busturialdea)

Betibelu:
sekula orduan iristen ez dena (Busturialdea)

Diru errementaria izan:
dirua egiten dakiena, diruzalea (Foru)

Eguzkiak lepoa berotuta etxera etorri:
gaupasa egin eta gero, goiz beranduan etxeratu (Mungialdea)

Eskuetara egin:
borrokan hasi (Kirikiņo)

Eten edo urrutu:
zirt edo zart, arre edo iso

Ez eten ez urrutu:
ez aurrera ez atzera

Euli epela:
adore bakoa, koldarra, oilo epela

Euliaren ostikada:
eragin gutxiko ekintza, huskeria.

Gaztanberazko hatzamarrak eduki:
guriak, zaildu gabeak, ahulak, lanerako balio ez dutenak (Arratzu)

Hatzazalpeko kaka be emon ez:
zekena, zikoitza (Orozko)

Iko-orria baino latzago izan:
bat ere gozotasunik ez duen pertsona (Busturialdea)

Kaballotu:
behorra estali (Orozko)

Kastigatu:
txakur emea estali (Kortezubi)

Katanesa:
emakume erakargarria, sexu grina pizten duena

Labana:
pertsona labana, zuria, faltsua. Berba labana: aho zuria, ez fidatzekoa

Lakatza:
buztana, zakila, kikila, berdela, kikirria, txitxilina, txistua...

Lakatza sartu:
narrutan egin, kitarra jo, tarratada jo, txortan egin...

Lapiko txikia izan:
sekreturik isilpean gordetzen ez dakiena

Lar bere lar da:
zerbait gehiegizkoa denean (Mungialdea)

Lotsa bragetatik eskegite eduki:
lotsa zer den ere jakin ez

Maletak estutu:
potroak, barrabilak estutu

Narrua:
gaiztoa, pertsona txarra

Papauen buzkantza lez egon:
beti parean, estorbuan edo enbarazuan egon (Kortezubi)

Santageda jo:
idiarena jo (Busturialdea)

Toton egin:
pott egin, frakasatu

Tortola:
matxana, alua, potxua, bateko urrea, potxorra

Tortola bizarrak erreta eduki:
desio sexualez gori-gorian egon

Trentine:
ganora, fundamentua

Txakur baltzak lepora salto:
logura handia sartu (Foru)

Txitxarrilo pelajikoa:
buztan txikia (Bermio)

Txorra egin:
kiebra jo, lekura ailegatu ez, ezin eutsi

Ulenpo:
tximaluzea

Urkulua:
neska batek izter ederrak dituela esateko

Erantzunak

Erantzunik ez dago.

Izartxoaz (*) markaturiko datuak derrigorrez bete beharrekoak dira.

Albiste honi erantzun

Albiste honi erantzun

© Sareko Argia

Helbidea:
Industrialdea, 15 · 20160 Lasarte-Oria (Gipuzkoa)
· Tlf:
943 371 545
/ Faxa:
943 373 403
Lege Oharra RSS sindikazioa

Edukin nagusira joan

Menu nagusira joan