Astekaria

 Albisteak 

GIPUZKOAKO KULTURAREN KONTUAK

Irudia


1703. alea
1999-02-14
alde 0    kontra 0

GIPUZKOAKO KULTURAREN KONTUAK

GIPUZKOAKO Foru Aldundiko Euskara eta Kultura Sailak 1999an emango dituen dirulaguntzen nondik norakoak finkatu eta berriki ezagutarazi ditu. 1.250 milioi pezeta inguru emango ditu osotara —50 milioi libera inguru—. Zatirik handiena, 660 milioi, euskararen sustapen lanetara bideratuko da eta beste 88 euskarazko argitalpenak bultzatzera. 337 milioi herrialdeko kultur ondarea zaindu eta zaharberritzeko izango dira eta 132 kultur erakundeetarako. Azkenik, sormen artistikoa sustatzeko Aldundiak 40 milioiko kopurua eskaini du.

KONTSEILUA, LANORDUA ETA JAURLARITZA

JOAN den astean Kontseilua burutzen ari den «Lanordu bat akordioaren alde» ekimena sustatzen duen mahaia bildu zen. Bertan Euskal Herriko sektore ekonomikoaren ordezkari nagusiak bildu ziren kanpaina honi euren sustengua eman asmoz. Sindikatuen artean ELA, LAB, ELB, STEE-EILAS, HIRU, EHNE eta CCOO izan ziren mahaian. Erakundeei dagokionez, Eudel, ANEL, ASLE, CSCE-EKGK, Confebask eta MCCren ordezkariak ere bertan izan ziren. Plan estrategikoa aurrera eramateko finantzabide izango da ekimen hau.

Bestalde, Kontseiluak Jaurlaritzarekin hitzarmen bat adostu berri du. Azken asteotan bi aldeek izan dituzten elkarrizketen ondorioz, Eusko Jaurlaritzaren Euskara Biziberritzeko Plan Nagusiaren eta Kontseiluak eta gizarte eragileek bultzatuko duten Plan Estrategikoaren arteko osagarritasuna eta koherentzia EAEn bermatuko dituen hitzarmena sinatuko da aurki. Ondorioz, Plan Estrategikoaren oinarria Biziberritzeko Plana izango da. Badirudi hainbat gizarte eragilek bi prozesuak elkarren artean kontraesankorrak ote ziren zalantzak zituela, hitzarmen hau adostu baino lehen.

EUSKALDUNAK ARCON

OSTEGUN honetan abiatu eta hilaren 16ra bitarte, Madrilen Arco 99 nazioarteko arte azoka ezaguna burutuko da. Aurten ere, iaz bezala, zazpi izango dira bertan parte hartuko duten Euskal Herriko galeriak: Altxerri, Colon XVI, Dieciseis, Galeria DV, Trayecto, Vanguardia eta Windsor Kulturgintza. Galeria horiek hainbat euskal artisten lanak eramango dituzte Arcora, hala nola, Cristina Iglesias, Eduardo Txillida, Pello Irazu, Mikel Euba, Xabier Laka, Begoña Zubero, Fernando Egidazu edo Rafael Ruiz Balerdirenak.

BILTZAR ETA MUSIKA JAUREGIA

DATORREN astean, hilaren 19 eta 20an hain zuzen, Bilboko Euskalduna Biltzar eta Musika Jauregiaren inaugurazio ofiziala egingo da. Bilboko Orkestra Sinfonikoa, Bilboko Korala eta Igor Yebra dantzaria izango dira ekitaldiaren ardatza. BOSen egoitza, Euskadiko Orkestraren kontzertuen aterpea eta OLBEren opera denboraldiaren agertoki berria izango da Euskalduna eta dagoeneko aurrikusirik dago hainbat musika emanaldi eta kongresu. Kongresu edo musika ekitaldietarako espazioa alokatuko du, beraz, Jauregiak, baina ez du kultur egitaraurik antolatuko.

Lagun bati bidali

Izartxoaz (*) markaturiko datuak derrigorrez bete beharrekoak dira.
 
Zure izena* Zure Eposta*
 
Lagunaren izena* Lagunaren Eposta*
 
 

Iruzkina idatzi

Izartxoaz (*) markaturiko datuak derrigorrez bete beharrekoak dira.
 
Izena* Eposta*
 
Beste norbaitek segidan idazten badu, abisua jaso nahi dut
 

Idatzi segurtasun kodea:
azala  
azala1702
 
azala1701

1703 zenbakia.
1999ko otsailaren 14a


   

Babeslea

Irizarren webgunera joan
Argia.com

© 2008-2011 Argia.com - Komunikazio Biziagoa

Industrialdea, 15 · 20160 Lasarte-Oria (Gipuzkoa)
Tlf: 943 371 545 - 943 373 403

Laguntzaileak
Eusko Jaurlaritza