Edukin nagusira joan

Menu nagusira joan

Argia astekaria webgunearen hasiera

Sareko Argia-ren logotipoa
Azken Eguneraketa:
2008-11-18 11:09:55
harpidedunen guneko logoa
bilaketa

Nabigazio menua

laguntzaileak
Aire aire Eusko Jaurlaritza

1999-02-14 -- 1703.zenb

EUSKARA ZINEMARA: «INDARRAK LAGUN ZAITZALA»

Beñat Doxandabaratz

zinearen mundua euskalduntzeko, filmak bikoiztuz, gazteengan ohitura piztuz eta banatzaileekin negoziatuz aretoak eskain ditzaten. Lan eskerga baina epe luzera ordainsaria izango duena.

Betidanik, euskara zerbait arrotza izan da zine aretoetan. Sarrera debekatua zuela zirudien; eta sartzea lortzen zuenean, beti deseroso eta behartuta, gaiztoaren zaldia baino motelago. Azken aldian, ordea, gauzak aldatzen hasiak dira Tinko Euskara Elkarteari esker. Tinko duela bost urte jaio zen, erronka nagusia zuelarik: euskara zine aretoetara eramatea, alegia. Hasieratik ikusi zuten funtsezkoa zela jendearengan ohitura sortzea, eta horretarako zer hobe gazteriatik hastea baino. Hain zuzen, ikasketak euskaraz egiten ari diren haurrek eskubide osoa dute zinearen lilura euskaraz bereganatzeko. Tamalez, hori nekez gertatzen da, aisialdian egiten diren ekintza gehienak erdaraz izaten baitira, zinea barne. Gazte jendea sinetsita dago polita den oro erdaraz dagoela derrigor. Horra hor, Tinkoren egitekoa: oinarriak jarri gazteei ikustarazteko zineman ere euskarak ez duela mugarik.


ERANTZUN ONA

. «

Film ezberdinen eskubideak erosi eta REC grabaketa estudioan bikoizten ditugu
» azaltzen digu Asier Arrieta Tinkoko arduradunak. «

Emaitza sinesgarria izan dadin bikoizketari garrantzi handia ematen diogu, ulerterraza eta kaleko euskaratik gertu. Horren ondotik, ikastetxeekin harremanetan jarri eta filmak eskaintzen dizkiegu eskola orduetan emateko. Egia esanda, ikastetxeen erantzuna oso ona ari da izaten. Joan den ikasturtean, esaterako, guztira 75.000 ikusle izan genituen
». Halaber, filma ikusi ondoren eskolumeei unitate didaktikoa banatzen zaie, euskara lantzeaz gain, filman agertzen den zenbait gai jorratu eta giza-baloreen hausnarketa egin dezaten.


DI CAPRIO EUSKARAZ.

Aurten erosi eta bikoiztu dituzten filmak gazteendako tiradizoa dutenak dira, hala nola: «Charlie eta Louis», «Jack Amazonasko Errege», «Borrowers», «Rudy», «Big» eta «Errebelde baten Egunkaria» (Leonardo Di Caprio-rekin). Ez da batere eskaintza makala, kontuan hartuta zenbat balio duen film bat erosteak: lau milioi pezetatik zazpira bitarte; bikoizketa, kopia, transkripzioa, eta abar direla. Beraz, Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailaren, udaletxeen eta Foru Aldundien laguntzarik gabe egitasmo hau ez zatekeen inoiz bideratuko. Dena den, Katalanen alboan, hemen oraindik Erdi Aroan gaude, bertan hizkuntza normalizazioa zinera iristen ari baita. Berriki berrogeita hamar milioi pezeta xahutu dituzte Disney-ren «Mulan» eta «Egiptoko Printzea» bikoizten. Hori dela eta, oraindik gehiago laguntzea nahi lukete Tinkokoek. Arrietaren irudiz «

Generalitateak kontu honi duen garrantzia ematen dio; izan ere, martxan jarriko den legeaz aparte, beraiek diru laguntza oparoak ematen dituzte filmak katalanez bikoizteko
».


EUSKARAZKO ESTREINALDIAK AURKI.

Epe laburrera, Tinkokoen nahikaria euskarazko bertsioak ordutegi komertzialean ikusgai egotea da, filmen eskaintza ere zabalduz. Arrieta zuhur bezain baikor ageri zaigu «

Banatzaile eta erakustaileekin negoziatzen ari gara, eta badirudi hemendik gutxira posible izango dela estreinaldi arrakastatsuenak, orain arte erdaraz egiten direnak, euskaraz ere aurkeztea. Donostiako areto bat prest egon liteke asteburuetan euskarazko filmak jartzeko
». Baina jakina, ahalegin hau hankamotz gera daiteke erakundeek bikoizketarako laguntza handiagoa ez badute ematen. Era berean, sosa lortzea bezain inportantea komunikabideen inplikazioa izango da. Maiz gertatu izan da euskarazko zine emanaldi batera oso ikusle gutxi agertzea, behar bezalako oihartzunik eman ez zaiolako. «

Hemendik dei bat egiten dut hedabideok gure ekintzen berri eman dezazuen; jendeak zehazki jakin behar du non eta noiz emango den film bat euskaraz
»

Erantzunak

Erantzunik ez dago.

Izartxoaz (*) markaturiko datuak derrigorrez bete beharrekoak dira.

Albiste honi erantzun

Albiste honi erantzun

© ARGIA.com

Helbidea:
Industrialdea, 15 · 20160 Lasarte-Oria (Gipuzkoa)
· Tlf:
943 371 545
/ Faxa:
943 373 403
Lege Oharra RSS sindikazioa

Edukin nagusira joan

Menu nagusira joan