Edukin nagusira joan

Menu nagusira joan

Argia astekaria webgunearen hasiera

Sareko Argia-ren logotipoa
Azken Eguneraketa:
2008-11-18 11:09:55
harpidedunen guneko logoa
bilaketa

Nabigazio menua

laguntzaileak
Aire aire Eusko Jaurlaritza

1999-02-14 -- 1703.zenb

Euskal burtsa balizko Euroburtsarako prest


Oraindik goizegi izan arren, Bilboko Burtsa prest dago Euroburtsan parte hartu ahal izateko eta hasia da jada Euroburtsarako lehen pausoak ematen. Hori da behintzat burtsa hau ondo ezagutzen duten zenbait euskal adituk uste duena.
Ipar Amerika eta Japoniarekin lehiatzeko gai izango den Euroburtsa sortzeko lehen urratsak eman dira dagoeneko. Izan ere, Europako zortzi burtsa garrantzitsuenetako buruek, Bilboko Burtsa ordezkatzen duen Madrileko Burtsa barne, proiektu hori abian jartzeko oinarrien inguruko adostasuna lortu dute. Bilera egutegi bat ere hitzartu da, aurreikusitako hitzarmen eta arautegien, hauen lege aspektuen, irekitze egunen eta alde teknologikoen gainean erabakiak hartzeko, Europako Burtsa indartsua ahalik eta lasterren egia izan dadin.
Prozesu zaila eta geldoa izango delakoan daude, sistema informatikoa, prezio-ezarpena eta merkatuaren funtzionamendua osatzen duten alde guztiak bateratzeko lan handia egin beharko baita. Espainiako analisten artean, ordea, bada kezka izpirik. «

Espainiako zenbat enpresa izango da Euromerkatuan?
» galdetzen diote beren buruari. Eta galdera honek, hain zuzen, Frankfurt eta Londreseko burtsek duten asmoarekin du zerikusia, non 300 enpresa inguruk baino ezin izango duen kotizatu, hau da, Europako lehen mailako baloreek.
Euroburtsaren sorrera prozesuak aurrera jarraitzen duen bitartean, burtsa munduko euskal adituek posible ikusten dute bai burtsa hori eta bai euskal burtsak bertan parte hartzea ere. Euskal burtsa euroak ekar lezakeen edozein erronkari aurre egiteko gai izan arren, bada Euroburtsarekiko kezkak azaltzen dituen aditu bat, Norbolsako Zuzendari Nagusi Agustin Garmendia, hain zuzen.
Bere iritziz, bi ikuspegi nagusi dago Europako burtsen artean etorkizunari begira. «

Batzuk Europako Burtsa bakarra izango dela pentsatzen dute, kontratazio plataforma eta prezio-ezarpen bakarrez. Beste batzuk aldiz, Europako burtsak euren artean lehiatuko direla uste dute, aldi berean euren arteko aliantzak bilatuz eta zehaztugabeko burtsa-multzo europar batzuen sorrera ekarriz
».
«

Egoera nahasi honetan
—gaineratzen du Garmendiak—

aipatu behar da edozein burtsa kontzentrazio prozesuk homogenizazioaren gaineko erabaki zailak hartzeko beharra eskatzen duela, hiru esparru nagusitan bederen: kontratazio-plataforma informatikoetan, merkatuen funtzionamendu arautegietan eta likidatze eta konpentsazio zerbitzuetan
».
Burtsa aditu guztiak bat datoz gauza berean: Bilboko Burtsak agertu zaizkion erronkei aurre egiten jakin izan duela beti, batez ere 1988ko balore-birmoldaketa abian jarri zenetik. Eta berrikuntzetan zein burtsa-negoziazioaren kopuruan erakutsi du gaitasun hau. Gaur egun, eta Euroburtsa gainean dugula, Bilboko Burtsa beste edozein burtsa bezain prestatua dago horrelako erronkari aurre egin ahal izateko

Erantzunak

Erantzunik ez dago.

Izartxoaz (*) markaturiko datuak derrigorrez bete beharrekoak dira.

Albiste honi erantzun

Albiste honi erantzun

© ARGIA.com

Helbidea:
Industrialdea, 15 · 20160 Lasarte-Oria (Gipuzkoa)
· Tlf:
943 371 545
/ Faxa:
943 373 403
Lege Oharra RSS sindikazioa

Edukin nagusira joan

Menu nagusira joan