Edukin nagusira joan

Menu nagusira joan

Argia astekaria webgunearen hasiera

Sareko Argia-ren logotipoa
Azken Eguneraketa:
2008-11-18 11:09:55
harpidedunen guneko logoa
bilaketa

Nabigazio menua

laguntzaileak
Aire aire Eusko Jaurlaritza

1999-02-14 -- 1703.zenb

Bankuek bat egitearen aldeko apustua


Burtsa da, zalantzarik gabe, inbertitzaile handien, multinazional handien, kapital handiaren nahia neurtzeko termometrorik zehatzena. Enpresa baten, hau da, balore baten bilakaera nolakoa den, espekulatzaile handien joera halakoa izango da. Burtsa benetan sentikorra zaio munduko edozein puntutan ematen den edozein mugimenduri. Radar adimentsu askoa da, mugimendurik txikiena ere hautemateko gai.
Horrela bada, Banco Santander eta Banco Central Hispanoren bategitearen —BSCH, Espainiako banketxerik garrantzitsuena eta Europako zortzigarrena— aurrean berehala erreakzionatu dute burtsek. Eta banku-kontzentrazio horren alde egin dute, dirua barra-barra sartuz eta banketxeon akzioen balioa %15 igoaraziz. Horrek esan nahi du inbertitzaile handiek —hau da, kapital handiak— banketxe-kontzentrazioa nahi dutela. Inbertitzaileei diru gehiago emango dieten megabanketxeak, megaenpresak nahi dituzte, horrek plantila murrizketa badakar ere. Horrek ez ditu inbertitzaile handiak kezkatzen.
Burtsek gehiago nahi dute. Hori dela eta, BSCHri ongietorri adeitsua egiteaz gain, beste banketxe eta enpresak bide beretik joateko nahia ere agertzen dute. Horregatik, inbertitzaile garrantzitsuek banketxe berriaren baloreak igoarazteaz bat, beste banketxe batzuen baloreen alde ere egin zuten (bere burtsa-balorea igoz), uneotan bategite prozesu berrien eraginpean egon bailitezke.
Hauxe da BBVren kasua, batzuk Argentaria eta Banco Popular-ekin batu nahi dutena. Baliteke BBVko arduradunak, ordea, nazioarte mailako bategiteren batean pentsatzen ari izatea, banketxe alemaniar garrantzitsu batekin, beharbada. Hala balitz, balore berri hori euforiaz hartuko luke burtsak

Erantzunak

Erantzunik ez dago.

Izartxoaz (*) markaturiko datuak derrigorrez bete beharrekoak dira.

Albiste honi erantzun

Albiste honi erantzun

© ARGIA.com

Helbidea:
Industrialdea, 15 · 20160 Lasarte-Oria (Gipuzkoa)
· Tlf:
943 371 545
/ Faxa:
943 373 403
Lege Oharra RSS sindikazioa

Edukin nagusira joan

Menu nagusira joan