Edukin nagusira joan

Menu nagusira joan

Argia astekaria webgunearen hasiera

ARGIA.com-ren logotipoa
Azken Eguneraketa:
2008-11-18 11:09:55
harpidedunen guneko logoa
bilaketa

Nabigazio menua

laguntzaileak
Aire aire Eusko Jaurlaritza

1999-02-14 -- 1703.zenb

Teresa Izurekin batera aritu zara ipuin honetan. Ez da hau ordea, margolari horrekin lan egiten duzun lehen aldia.
Ipuin ilustratua da hau, beraz biak gara egileak. «Poemas a tu belleza» lanerako ere grabatu batzuk egin zizkidan. Bi kasutan nik testuak eman eta berak marrazkiak burutu ditu. Badu, era berean, nire poemaren bat idatzirik duen koadrorik. Horretaz gain, Teresaren lanen katalogoentzako ere poemak eta bestelako testuak idatzi ditut. Ipuin hau alemanieraz, frantsesez eta euskaraz argitaratu da (beti ere, edizio elebidunetan, gaztelerazko testua ere badutela). Lehenik alemanierazkoa aurkeztu genuen, Alemanian bertan. Aurkezpen bateratua egin genuen sei artistek eta nik. Teresa Izu ere tartean zen.

Ipuina ez omen da adin jakin bateko irakurleari zuzendua.
Ipuin honek bilduma berri bat zabaltzen du. Bildumako ipuinek adin konkreturik ez izatea da helburua. Haur txikiei irakurri egin beharko zaie, handixeagoek laguntzarik gabe irakur ahalko dute eta horrela irakurketaren ohitura har dezakete apurka-apurka.

Zein mezu dago erabili duzuen uraren irudi horren atzean?
Aipagarriena laguntasunaren garrantziarena da, konpartitzearena.

Esfortzu handiz lortu omen duzue liburua argitaratzea.
Egilearen edizioa da, hots, dirua aurreratu behar izan dut ipuina kalean jartzeko. Edizio garestia da gainera, koloretan eta azal gogorduna. Dena Maria del Villar Fundazioan egin dugu, testutik hasi eta diseinura bitarte, gastu guztiak tartean direla. Distribuzioa ere guregain hartu dugu.

Zernolako harrera izan du ipuinak?
Egin ditugun aurkezpenetan eta irakurketetan jendeari asko gustatu zaio. Irudiak oso berritzaileak dira, publikoa harritzea lortu dute; nabari da atzean artista bat dagoela. Testua ere erakargarria da, sinplea; irakurlearengana iristen den hizkuntza poetikoa erabili dut. Ipuina aurrera ateratzea nahi dut, ipuin berriak egiten jarraitu nahi baitut. Garrantzitsuena ipuinak irakurleak izatea da, ipuin gehiago sor daitezen

modura PSE-EEren izenean. Hilaren 27an, bi alderdikiderekin lehiatuko da ekaineko hauteskundeetarako primarietan: ezkerra zehaztea da bere helburu nagusia.
guztia irakurri

Eriz Zapirain

ondoren. Bertan urte t'erdi eman eta gero, TeleDonostira pasa zen. ETBko «Axut» lehiaketa aurkezten du egun. 27 urteko pasaidonibandarrak dekorazio denda batean egiten du lan.
guztia irakurri

Erlantz Urtasun

Hitz egiteko inolako arazorik ez eta gai guztiak jorratzeko prest. Inauteri garaia izaki garai bateko inauterien esanahia eta gaurkoaren artean dagoen desberdintasun itzela azpimarratu du.Nafarroako Euskara Kontseilutik kanpo geratu berri den etnografoak kanpainak ez dituela oso gogoko ere aitortu digu.
guztia irakurri

Mikel Asurmendi

dizu. Xabaltx izenez ezaguna baita. Zakua zalantzaz beterik azaldu zen Durangoko Azokara. Bi hilabeteren ondotik bere zakua hustuz doa, eta geu bere baitakoa hustutzera hurbilu gara.
guztia irakurri

© ARGIA.com

Helbidea:
Industrialdea, 15 · 20160 Lasarte-Oria (Gipuzkoa)
· Tlf:
943 371 545
/ Faxa:
943 373 403
Lege Oharra RSS sindikazioa

Edukin nagusira joan

Menu nagusira joan