GIPUZKOAKO Foru Aldundiko Euskara eta Kultura Sailak 1999an emango dituen dirulaguntzen nondik norakoak finkatu eta berriki ezagutarazi ditu. 1.250 milioi pezeta inguru emango ditu osotara —50 milioi libera inguru—. Zatirik handiena, 660 milioi, euskararen sustapen lanetara bideratuko da eta beste 88 euskarazko argitalpenak bultzatzera. 337 milioi herrialdeko kultur ondarea zaindu eta zaharberritzeko izango dira eta 132 kultur erakundeetarako. Azkenik, sormen artistikoa sustatzeko Aldundiak 40 milioiko kopurua eskaini du.
KONTSEILUA, LANORDUA ETA JAURLARITZAJOAN den astean Kontseilua burutzen ari den «Lanordu bat akordioaren alde» ekimena sustatzen duen mahaia bildu zen. Bertan Euskal Herriko sektore ekonomikoaren ordezkari nagusiak bildu ziren kanpaina honi euren sustengua eman asmoz. Sindikatuen artean ELA, LAB, ELB, STEE-EILAS, HIRU, EHNE eta CCOO izan ziren mahaian. Erakundeei dagokionez, Eudel, ANEL, ASLE, CSCE-EKGK, Confebask eta MCCren ordezkariak ere bertan izan ziren. Plan estrategikoa aurrera eramateko finantzabide izango da ekimen hau.
Bestalde, Kontseiluak Jaurlaritzarekin hitzarmen bat adostu berri du. Azken asteotan bi aldeek izan dituzten elkarrizketen ondorioz, Eusko Jaurlaritzaren Euskara Biziberritzeko Plan Nagusiaren eta Kontseiluak eta gizarte eragileek bultzatuko duten Plan Estrategikoaren arteko osagarritasuna eta koherentzia EAEn bermatuko dituen hitzarmena sinatuko da aurki. Ondorioz, Plan Estrategikoaren oinarria Biziberritzeko Plana izango da. Badirudi hainbat gizarte eragilek bi prozesuak elkarren artean kontraesankorrak ote ziren zalantzak zituela, hitzarmen hau adostu baino lehen.
EUSKALDUNAK ARCONOSTEGUN honetan abiatu eta hilaren 16ra bitarte, Madrilen Arco 99 nazioarteko arte azoka ezaguna burutuko da. Aurten ere, iaz bezala, zazpi izango dira bertan parte hartuko duten Euskal Herriko galeriak: Altxerri, Colon XVI, Dieciseis, Galeria DV, Trayecto, Vanguardia eta Windsor Kulturgintza. Galeria horiek hainbat euskal artisten lanak eramango dituzte Arcora, hala nola, Cristina Iglesias, Eduardo Txillida, Pello Irazu, Mikel Euba, Xabier Laka, Begońa Zubero, Fernando Egidazu edo Rafael Ruiz Balerdirenak.
BILTZAR ETA MUSIKA JAUREGIADATORREN astean, hilaren 19 eta 20an hain zuzen, Bilboko Euskalduna Biltzar eta Musika Jauregiaren inaugurazio ofiziala egingo da. Bilboko Orkestra Sinfonikoa, Bilboko Korala eta Igor Yebra dantzaria izango dira ekitaldiaren ardatza. BOSen egoitza, Euskadiko Orkestraren kontzertuen aterpea eta OLBEren opera denboraldiaren agertoki berria izango da Euskalduna eta dagoeneko aurrikusirik dago hainbat musika emanaldi eta kongresu. Kongresu edo musika ekitaldietarako espazioa alokatuko du, beraz, Jauregiak, baina ez du kultur egitaraurik antolatuko.
Ikus-entzunezkoen gaia mahai gainera atera da azkenaldian eta
EHGEPeko presidente Joanes Urkixok segidakoa aipatu du: «Ondorio orokorra da orain
arte historikoki euskal zinemagintza ikusi dela gehiago sorkuntza aldetik, eta ez
horrenbeste modu industrialetik. Hainbat urtetan geure zilborrari begira egon gara»
Gai
berari jarraituz Juanma Bajo Ulloak talentoen ihesaldia arrazoitu du: «Garai hartan
Euskal Herriko talento askok alde egin zuten Madrilera, berton lanean segitzeko arrazoi
bakarrak sentimenduzkoak eta folklorikoak baitziren (...) Madrilen errodatzen ari zarela,
lan taldearen erdia euskal herritarrak dira. Hemen lan egiteko baldintzak ez dira onenak»
Ikus-entzunezkoetatik entzunezkoetara jauzi eginez Mikel Bujanda Euskalerria irratiko
zuzendaria itxaropentsu dago oraindik: «Beti esan dugu irrati honen izatea erabakiko
duena irrati zerbitzua bera dela, eta proiektu horren alde dagoen jendeak irratia jarraitu
nahi izatea dela. Baimena, beraz, gizarteak emana digula uste dugu»
Eta azkenik,
«Gara»ko zuzendari, Mertxe Aizpuruari emango diogu hitza: «Ez dugu "Egin"en hutsunea
betetze hutsean geratu nahi. Produktu berria aurrekoa baino hobea izango dela uste dugu»
Antzerkia euskaraz
Mireia Gabilondo antzerkilaria «Euskaldunon Egunkaria»n euskarazko antzerki profesionalaz mintzo da: «Gaur egun ez dago antzerkigintza profesionalean inolako konpainiarik euskaraz soilik lan egiten duenik. Arrazoia oso sinplea da; obrak erakusteko zirkuitua hain da txikia, ezen ezinezkoa baita amortizatzea ikuskizun bat erdaraz egiten ez bada, edota, gutxienez, erdaraz eta euskaraz, bietara.
Euskadin antzerkigintzan aritzeak berez dituen zailtasunez gain, badaude beste hainbat arazo kontua konplexuagoa bihurtzen dutenak, hau da, bi hizkuntzetan lan egiteak publizitatea bikoizten du, eta baita entsaio-egunak ere, besteak beste.
Gure eszenatokietan, bada, euskarazko obra gutxi erakusten da, eta erakusten den gutxi hori konpainien konpromiso kultural eta ideologikoaren araberakoa da, enpresa pribatu batzuen borondatearen esku dago. Jakin nahi nuke nik (...) zenbat irrati, telebista edo zinema ikusteko aukera izango genukeen euskaraz, baldin eta Eusko Jaurlaritzak eskurik sartuko ez balu. Egoera honelakoa izanik, albiste on bakarra hauxe da, euskarazko ikuskizunetara gero eta ikusle gehiago joaten dela».
Jakes Abeberri Miarritzeko hautetsiak Miarritzeko kulturaren zortzi urtetako epean eginiko lana ontzat eman berri du. Baina aitortu du ezinbestekoa dela kultur politika berpentsatzea. Aurrekontuak handiagotu eta Herriko Etxean kultur aferen koordinatzailea izendatzea eskatu du.
Andres Ińigo da Federiko Krutwig zenduaren lekua hartzeko hautagai bakarra. Otsailaren 26an Baionako bozketan 12 boto beharko ditu euskaltzain postua lortzeko. Andres Ińigo nafarra Geografia eta Historiako lizentziaduna da, Filosofia eta Letretako doktore.
Jose Luis Ansorena musikariak Sabino Arana saria jaso berri du. Bera da Eresbilen sortzaileetariko bat eta gaur egun bertako arduraduna da.
INAUTERIETAKO
PROZESIOAK ZUZENEAN
Euskal Telebistak jarraipen berezia egin die Euskal Herrian barrena asteburu honetan izango diren inauterietako ospakizun batzuei. Kate publikoak, Tolosan eta Donostian burutuko diren ekitaldi garrantzitsuenez gain, Hondarribiako, Balmasedako eta Bilboko prozesioak ere zuzenean eskainiko ditu euskarazko katean
"IZAR BILA" ASTEBURUON ITZULIKO DA ETB1-ERA«Izar bila» saioa bueltan da. Oraingo ekinaldian irabazleak milioi bat pezeta irabazteko aukera izango du. Grabazio gunea aldatu egin da, Durangoko San Agustin aretoan grabatuko da orain. Aurkezleetako bat ere aldatu dute, Gaizka Aranguren Joxe Felipe Auzmendik ordezkatuko du. Itzuliko lehen emisioa datorren igandean, hilak 14, izango da
EUSKALDUNAREN INAUGURAZIOA ZUZENEANEuskalduna Jauregiaren inaugurazioa zuzenean eskainiko du Euskal Telebistak. Otsailaren 19an izango da ekitaldia eta bertan parte hartuko dute Bilboko Orkestra Sinfonikoak, Bilboko Koralak eta Igor Yebra dantzariak. Kongresuetarako eta musika emanaldietarako jauregi berria Euskalduna labegaraia zegoen lekuan eraiki dute