Astekaria

 Erreportajea 

65 URTEKO HISTORIA

Eriz  Zapirain

Eriz Zapirain


1703. alea
1999-02-14
alde 0    kontra 0

Eusko Legebiltzarrean EITB sortzeko legea onartu zenean, Radio Vitoria izan zen erakunde publikoak bere gain hartu zuen lehen irratia. Momentu hartan, 80ko hamarkada hasieran, berak bakarrik zuen emititzeko lizentzia eta lizentziaren jabeak, Aurrezki Kutxak, Eusko Jaurlaritzari saldu zion. Ordura arte Ser katearekin informatiboak eta beste zenbait tarte egiteko zuen hitzarmena albora utzi eta Eusko Jaurlaritzaren eskutara igaro zen. Orain ezagutzen den Radio Vitoriak, ordea, ibilbide luzea egina zuen, 1934ko irailaren 30ean sortu baitzen.

30 bat langilek osatzen dute egun Radio Vitoriaren plantila. Egunero goizeko 8:30etan hasi eta gaueko 22:00ak bitarte (larunbatetan 1:00a arte) hedatzen dute euren programazioa (gainerako orduetan eta ordukako albistegietan Radio Euskadi entzun daiteke).

Euskaraz hiru saio uhineratzen dituzte: arratsalderoko «Maritxu Berritxu» (Euskadi Irratian ere zabaltzen dena), ostiraletan Maixa Lizarribarrek trikitixaren inguruan egiten duen «Soinu gozoa» eta Roberto Oñederrak larunbat iluntzero zuzentzen duen «Gure musika».

Kirolak tarte berezia du Araban hedatzen den irratian. Zabal eta sakon lantzen dute; saskibaloia batez ere, Tau Baskoniaren partida guztiak zuzenean emateaz gain, taldeko hiru kidek saio batean eskuhartzen baitute. Martin Fizek («Correcaminos» ezizenez) eta Juanito Oiartzabalek («Rompetechos») ere badute beren tartea astelehenero.

Bestalde, Radio Vitoriak «Alava Buenos Días» magazina eskaintzen du goizero, ondoren «Araba gaur» albistegiari paso emanez. Arratsaldean «Club de amigos» disko eskainien programa dekanoa hedatzen du eta programazioari amaiera «Artes y Letras» kultur saioak ematen dio

Lagun bati bidali

Izartxoaz (*) markaturiko datuak derrigorrez bete beharrekoak dira.
 
Zure izena* Zure Eposta*
 
Lagunaren izena* Lagunaren Eposta*
 
 

Iruzkina idatzi

Izartxoaz (*) markaturiko datuak derrigorrez bete beharrekoak dira.
 
Izena* Eposta*
 
Beste norbaitek segidan idazten badu, abisua jaso nahi dut
 

Idatzi segurtasun kodea:
azala  
azala1702
 
azala1701

1703 zenbakia.
1999ko otsailaren 14a


   

Babeslea

Irizarren webgunera joan
Argia.com

© 2008-2011 Argia.com - Komunikazio Biziagoa

Industrialdea, 15 · 20160 Lasarte-Oria (Gipuzkoa)
Tlf: 943 371 545 - 943 373 403

Laguntzaileak
Eusko Jaurlaritza