oraindik hor diraute Iruñean Ermitagaña auzoko 16 ikasleak, soto bat dutela eskolarako. Euskaraz auzoan bertan ikasi ahal izatea zuten euren eskakizuna.
UPNren Gobernuak barriotik kanpo bertze ikastetxeetan lekurik badagoela erantzuten die behin eta berriro Ermitagañako haurren eskakizunei eta ez du euskarazko lerrorik oraindino Jesus Maria Iribarren ikastetxean zabaldu. Hezkuntza Kontseilari Javier Markotegik behin eta berriz, harroputzki, errepikatzen du hau, nahi duenak nonbait baduela. Eta ikasturtea erdibidera iristear dagoela, ez dirudi amore emango duenik honetan.
Ikastolak abian paratu zireneko garaiak dakartza gogora Ermitagañako honek. Orain hogeita bortz urte antzera, soto bat aurkitu dute ikastetxerako; kasu honetan auzo elkarteak egoitzarako duen sotoa da, eta andereñoaren soldata guraso guztien artean egokitu dute. Aitzinkaldean dagoen jolaslekuan topatu nituen hauetariko guraso bi. Jolasleku hau Jesus Mari Iribarren ikastetxeari dagokio. Haatik, aspaldian da Gobernuak helduen iraskuntzarako soilik bideratu zuela hau. Egun idorretan bertan jostatu ohi dute 16 haurrek. Sototik ataria dute bakarrik zeharkatzeko. Honexegatik, euren gurasoek garbitu behar dute plastiko eta zaborrez. Honetan, nioen, topatu nituen guraso parea, Marga Iriarte eta Maria Jesus Sarratea, hain zuzen. «
Ikusten duzu, guk egin beharra dugu dena, baita patioa garbitu ere
Ezin dugu materiala utzi eta erabiltzen dugun guztia bildu behar dugu derrigorrez. Gainera, arratsaldeko hiru eta erdietarako gela utzi behar dugu. Hau guztia noski, arraroa da. Pedagogikoki ere bere zailtasunak ditu
IA URTEBETE BORROKAN.
Guk ez genuen taldea puskatu nahi, haur guztiak elkarrekin ikas dezaten nahi dugu eta hau gure eskubidea delako gaude gauden bezala
Onartuko genuke hau aurten bakarrik izango balitz. Baina susmoa dugu behin joanez gero han jarraituko dutela gure umeek betirako. Ez ziguten bestelakorik esan, eta horregatik egin genion uko aukera honi. Badirudi haien intentzioa D eredu guztiak auzo batzuetan pilatzea dela. Gainera, lerro hauek distrito mugikorrak dira eta behin leku batetan toki gehiagorik ez badago beste leku batera mugi gaitzakete. Gaztelaniarekin ez da horrelakorik gertatzen. Guk berdina eskatzen dugu
Jarraituko dugu bai, Markotegirekin elkarrizketa bat ea lotzen dugun. Jadanik ez dugu uste ezer lortuko dugunik. Hala ere animoso mantentzen da talde guztia. Orain, hurrengo matrikulari begira gaude, berriz ere martxoan berdina eskatzeko. Auzoan hiru urte dituzten umeen zerrenda lortu dugu eta guraso guztiak bilera batera deituko ditugu
Gainera, Iribarren ikastetxea izugarri ongi kokatuta dago. Inguruan dituen Donibane, Mendebaldea eta Ermitagaña auzoetatik erdian dago, juxtu juxtuan. Behin euskarazko lerroa zabalduta, ziur gaude mantenduko dela. Noski, ez bada lerro hau eskaintzen, jendea beste lekuetara joaten da
![]() |
|
||||
1702 zenbakia. Azkena || Hemeroteka
|
© 2008-2011 Argia.com - Komunikazio Biziagoa