EUSKAL BANKETXEEN JATORRIA
15 URTEKO EPEAN BANKETXEEK BIZI IZANDAKO GORABEHERAK
Daniel Udalaitz
zituzten 1920 eta 1935 bitartean. 15 urteko epe honetan biek ala biek gora egin zutela argi da, baina ez zuten bilakaera bera izan, 1931ko krisiak biengan eragin zuzena izan arren.
Egoitza soziala Hego Euskal Herrian duten banketxeen baliabide guztiak, baliabide propioak (ordaindutako kapitala eta erreserbak) eta kanpoko baliabideak zenbatuz (bezeroen eta banku zein bankarien pasiboa), 1920ko 1.836 milioi pezetatik (11 milioi inguru eurotik) 1935eko 2.230 milioi pezetara (13 milioi inguru eurora) igaro ziren. Inbertsio aktiboa (merkataritza eragindun saldoak, maileguak, fondo publikoak eta industria-baloreak zenbatuz) 1.344 milioi pezetatik 1.858 milioi pezetara igaro ziren epe berean.
Hazkunde horren bidez, eta 1922ko saldoak %100 bezala harturik —egoera-balantzeak egiteko irizpideak adostu ziren urtea—, baliabideak inbertsio-saldoak baino gehiago hazi zirela ikus daiteke, kutxa horrekin indartu egin zelarik. Aski arrunta da hau guztia, 1925eko ordainketa-etendurak, hauek 1926an izandako ondorioak eta 1931ko alarma aintzat hartzen baditugu.
BALIABIDEAK EPEKA.
Baliabide-saldoek 1935ean lortu zuten bere jomugarik altuena (155), inbertsio-saldoek 1930ean lortu zuten bitartean (131). Azken jomuga hau 1934 eta 1935 urteetan berriro lortzeko zorian izan ziren (130 eta 129, hurrenez hurren).
1921etik 1926rako epea, 1927tik 1930era dihoana eta 1931 eta 1934 artekoa, 1935eko berpizkundea ahaztu gabe, aldaketa txikiekin azaltzen dira hemen. Izan ere, 1923-1924 urteetako baliabide-berreskurapenak jaitsiera handia izan zuen 1925ean (300 milioi pezetakoa), 1924ko maila 1929 arte ezin izan zelarik berreskuratu.
1931ko krisialdiak eragindako egoera larria izanda ere, eta 1930eko baliabideekin alderatuz gero 60 milioi pezeta galdu baziren ere, baliabideek beren oreka berreskuratu zuten urte honetan bertan. Ondorengo urteetan baliabideek goranzko joerari eutsi zioten, 1935ean epe horretako saldorik handiena erdietsiz, hots, 2.755 milioi pezetako muga gaindituz.
INBERTSIOEN BILAKAERA.
Hego Euskal Herriko banketxeetako inbertsioaren portaera baliabideen bestelakoa izan zen. 1920-1924 urte bitartean hazkundea jarraitua izan zen, 1925ean baliabideetan galdutako kopuru bera galduz, 300 milioi pezeta, alegia. Eta hauen antzera ere, inbertsio-saldoek 1929an berreskuratu zuten 1924ko maila, 1930ean gainditu ere egin zena. 1931n bizitako krisiaren eraginak 100 milioi pezetako galera ekarri zuen inbertsio-saldoetara, ondorengo urteetan 2.000 milioi pezeta inguruan orekatu ziren arte
Erantzunak
Erantzunik ez dago.
Izartxoaz (*) markaturiko datuak derrigorrez bete beharrekoak dira.