MARIJANE KONTA ZAN
Marijane Minaberri
Elkarlanean
195 orrialde
1.100 pta.
Oskorriren eskutik "Marijane kanta zan" entzun badugu ere, oraingoan «Marijane konta zan» datorkigu. Elkarlanean argitaletxeak 10 urtetik gorako haurrentzat Marijane Minaberriren ipuinak bildu ditu. Ipuin gehienak Nafarroa Behereko Bankan jaiotako Minaberrrirenak dira, berak jasoak eta apailatuak. Ipuinetan animaliak dira protagonista eta astoak, arrainak eta oilarrak izango dira lagun. Ipuin bakoitzeko bi bertsio irakur ahal izango ditugu gainera, bata, Minaberrirena eta bestea haurrek errazago ulertzearren euskara batuan dagoena
ZAPELAITZ BEGI
J. Fenimore Cooper
Gero
191 orrialde
1.400 pta.
Zapelaitz begi»k Natty Bumppo du protagonista. Natty Bumppo azken finean, "Zapelaitz begi" edo "Larruzko Galtzak" da indiarrentzat, hala deitzen baitiote. "Zapelaitz begi" azalgorrien artean hazi zen eta zibilizazioaren gehiegikeriekin desadostasunean, bertatik aldentzen da. J. Fenimore Cooper-ek idatzitako kondaira honek indiarren eta zurien arteko gaia jorratzen du, baina ez da lehen aldia. XIX. mendearen erdi aldean bost liburu idatzi zituen gai beraren inguruan («Azken mohikanoa» beraietako bat) eta hau laugarrena da
LA POLITICA LINGUISTICA A LA SOCIETAT DE LA INFORMACIO
Toni Mollá
Edicions Bromera
360 orrialde
Soziolinguistika gaietan dabiltzan euskaldunek ezagutuko dute Toni Mollá. Berak Valentziako Bromera argitaletxea zuzentzen du. Honek, azken hiru urteotan Alcoi-ko udalak antolatutako Jardunaldietako zenbait ponentzia biltzen du. Hitzaurrean Mollák dioenez, hizkuntza politikak bizi dituen faktore berrietaz interesatutakoentzat dira jardunaldiak eta liburua. Artikuluen artean, J.M. Sanchez Carrion "Txepetx"en hitzaldiak, Euskal Herriarekin izan duen eta duen harremana azaltzeko hainbat klabe eskaintzen du. Polemika piztu beharko luke
LETRAS & IDEAS
1. zenbakia
Txalaparta
32 orrialde
290 pta.
Txalapartak argitaratzen zuen aldizkariak urteroko maiztasuna zuen lehen. Urte honen amaieran neguko alea kaleratu berri dute, baina ez da betiko aldizkaria. 1. zenbakia jarri diote. Funtsean betiko aldizkaria izaten jarraitzen du, baina argitaratze maiztasunari dagokionez aldaketa nabarmena nabari da; orain hiruhilabetekaria da. Josemari Esparza aldizkariko editoreak adierazi digunez «
maiztasunarekin harpidedunaren eta aldizkariaren arteko harremana areagotu nahi da». Edukiak bertsuak ditu aldizkariak. Politika jorratu da neguko ale honetan, baita kultura eta literatura ere. Gehiago zehaztearren aipa ditzagun azalean bertan gomendatzen zaizkigun artikuluak.
Jose Antonio Agirreri buruz bi artikulu aurkituko ditugu, bata Iñaki Egañarena eta bestea Joseba Egibarrena. Lehena gaztelaniaz eta bigarrena euskaraz. Alfredo Griego y Bravok berriz "Memorias del zapatismo" izenburupean mugimendu honi buruzko artikulua idatzi du. Kulturaren alorrean azken aldian hain modan jarri den euskal erotismoaz jardun du Juan Martin Elexpuruk. Andrés Sorel-ek gure kulturaren miseriaz idatzi du "La miseria de nuestra cultura" artikuluan
JAKIN
109. zenbakia
Jakin
151 orrialde
1.300 pta.
Urteari agur esan zaionez «Jakin»en 109. aleak ere 1998ko urteari errepasoa eman nahi izan dio. Alor asko jorratu dituzte. Batzuk aipatzearren, Mikel Bujandak Nafarroako gertakari nagusiak bildu ditu, Andolin Eguzkitzak urteko literatur gaiak aipatu ditu eta Elixabete Garmendiak eta Xabier Mendiguren Elizegik egoera politiko berriak kulturaren alorrean zabaldu zituen aukera berriak izan dituzte hizpide. Inaki Irazabalbeitiak Euskaltzaindiaren lan erritmoa kritikatu du. Joan Mari Torrealdaik urtero legez, 1997an euskaraz argitaratutako liburuen katalogoa egin du
MUNDUKO EKONOMIA
Mikel Zurbano
UEU
195 orrialde
1.900 pta.
Munduko ekonomia» du izenburu Mikel Zurbanoren liburuak. Botereak, disparekotasunak eta egonkortasun-eza kapitalismo globalean; horrela laburbildu dute liburuaren mamia. Udako Euskal Unibertsitateak argitaratatutako liburu honetan munduko ekonomian logika kapitalista nola nagusitu den azaltzen da. Sistema bakarra bihurtu da. Baina mundua bakarra eta egonkorra dela ezeztatuko du Zurbanok. Sistema berriak berdintasun-eza, polarizazioa eta disparekotasuna ekarri ditu. Iparra eta Hegoaren arteko distantziek ekonomiara gatazka eta desegonkortasuna dakartzate
PIRINEOAK IV
Migel Angulo
Elkarlanean
313 orrialde
4.940 pta.
Migel Anguloren liburu berriak Bielsatik Aranerako mendi ibilaldiak bildu ditu; bide arruntak batetik eta eskalada errazak bestetik. 1.800 eta 3.400 metro bitarteko garaierako tontorrak prestatu ditu, ibilaldi errazak eta goimendiko mendi erakargarriak uztartu nahiz. Boi, Isabena, Noguera Ribagorcana eta Louron-eko berri jaso ahal izango dugu. Mendi bideak eta eskaladak egoki azalduta irakurri ahalko ditugu eta asko lagun gaitzaketen mendietako mapak eta profilak ere ugari dira. Baina mendira joateko alferrez izanez gero, argazkiak ikusiz goza dezakegu
HOU PITXU HOU!
Amaia Zubiria
Elkarlanean
2.500 pta.