Iñaki Muller
Negozio bilakatu zela zalantza izpirik ez zuten utzi 80ko hamarkadaren amaiera eta 90ekoaren hasierako enkanteek: gosea pasatako artisten lanak milioika dolarretan saldu ziren.
guztia irakurri
Eneritz Garro
ondorioak eta abar bildu ditu Antxon Narbaizak. Euskal Herriko beste hiztun askok ere bere euskararen gutxiespenaren zergatia ikusteko bidea zabaltzen du liburu honek.
guztia irakurri
Daniel Udalaitz
Elkarlana barne-tentsio frankoren artean izanik ere, etorkizun hurbilean erronka berriekin segiko du. Eredu izan da alderdi eta talde abertzaleen batasunerako.
guztia irakurri
Eriz Zapirain
Hernaniko Molotoff Irratiaren ahotsa ixilaraztea erabaki zutenetik urtebete eskas bete denean, bertako kideak berriro emititzen hasteko azken prestaketetan murgildurik daude. Egoitza berria ari dira atontzen eta martxoan uhinetan izatea espero dute.
Udalarekin harremanak eten eta gero, beti ere berriz uhinetan izateko xedea buruan, bazkide kanpaina abiatu zuten Molotoff Irratiko kideek. Harrera ona izan zuen. «
Bakoitzak ahal zuen moduan kolaboratu du. 70 bat pertsonek erantzun dio kanpainari eta oraindik jarraituko dugu. 100dik gora bazkide lortzen saiatuko gara, hau baita gaur egun dugun diru sarrera bakarra. Horren bidez alokairua ordaintzea espero dugu» dio Iñaki Zuza irratiko kideak.
Egoitza berria Florida auzunean dago, Sagastialden. 90 metro kuadro inguru ditu eta bertan estudioa, bilera gela, bulego txiki bat eta biltegi bat sartuko dituzte. Azken asteotan lokala txukuntzen, tresnak eta altzariak paratzen... dihardute.
Martxorako emititzen hasi nahi dute eta horretarako epe bat jarri dute: «
Korrika Hernanitik pasatzen denerako prest egotea nahi dugu, egun horretan irratsaio berezi bat egin ahal izateko. Hori programazioaren abiapuntua izatea nahi dugu, ordutik aurrera saioekin erregularki hasteko».
FMko 99.0ean mantenduko da Molotoff Irratiaren seinalea. Antena oraindik ez dute jarri egoitza berrian, baina Hernani osora, Ereñozu aldera eta Astigarraga aldera ere hedatuko omen da.
Beste erronka bat ere badute eskuartean: «
Saiatzen ari gara arratsalde eta gaueko programazioaz gain, goizerako magazin bat ere prestatzen. Gainera, ikusita Egin Irratia ere ez dagoela, hori garrantzitsutzat jotzen dugu»
ARGIA SARIAK 1999
Urtarrilaren 22an banatu ziren 1999ko ARGIA Sariak. Saritu eta gonbidatuen artean ehun bat lagun bildu ziren Lasarteko Txitxardin Beltxa jatetxean. 10. edizio honetan prentsa, irratia, publizitatea, telebista, Internet eta merezimenduzko bi sari banatu ziren.
guztia irakurri
Eriz Zapirain
telebistara egingo du jauzi datorren hilean. Euskal Telebistan, zientziaren dibulgazioa helburu harturik, berak ekoitzitako saioa eskainiko da otsailaren 20tik aurrera.
guztia irakurri