Edukin nagusira joan

Menu nagusira joan

Argia astekaria webgunearen hasiera

Sareko Argia-ren logotipoa
Azken Eguneraketa:
2008-09-04 17:20:17
Argiako harpidetzari buruzko informazioa
harpidedunen guneko logoa
bilaketa

Nabigazio menua

laguntzaileak
Aire aire Eusko Jaurlaritza

1999-01-31 -- 1701.zenb

Aitor Zuberogoitia

Z

ure kezka nagusietako bat Euskal Herri izeneko hau kategoria politiko, geografiko edo kultural gisa noiz sortu zen ikertzea izan da. XVI. mendean jada Leizarragak «Euskal Herria» hitza komunitate linguistikoaren batasuna eta eremu geografikoa izendatzeko erabiltzen zuela diozu. Haatik, zure ustez XIX. mendean sortu zen Euskal Herria kategoria politiko gisa euskaldunen buruetan, juxtu Frantziako Iraultzaren eta karlistaldien ondorioz Iparra eta Hegoa elkarrengandik urruntzen eta erakundetze desberdinak hartzen ari ziren garaian.
Pentsatu behar dugu XIX. mendea Euskal Herrian ez ezik Europa guztian izan zela aldakor eta iraultzailea. Hemengo kontuei dagokienez, XIX. mendean gertatu zen gauzarik garrantzitsuena honako hau da: Euskal Herria subjektu politiko moduan funtzionatzen hasi zela. Ordura arte, Batzar Nagusien inguruan antolatutako herrialde bakoitza zen subjektu politiko nagusi, baina 1764an Herri Adiskideek

«Nación Vascongada»
dute hizpide

«Irurac bat»
lemarekin. Horren ostean, XVIII. mende bukaeran, lema hori indartu egin zen. Hiru herrialdeetako ordezkariak sistematikoki biltzen hasi ziren. Estreinako bilera Bilbon egin zen 1793an eta bertan konpromisoak hartu zituzten. Gerora sendotu egingo zen euren arteko lotura, eta mugimendu horren inguruan ikuspegi berri bat jaio zen. Haiek zera zioten:

«Guk karlista eta liberalen arteko zatiketa gainditu eta baskongadismoa defendatu behar dugu»
. Euskal ikuspegia, azken batean. 1864an jada,

«Laurac bat»
lema hasi zen indartzen, Ramón Ortiz de Zarate ideologo gasteiztarraren ekarpenak direla tarteko batik bat. Proiektu komunak bultzatzeko asmoa zegoen hor, baina 1868an prozesua bertan behera geratu zen erlijio arazoak zirela tarteko (bigarren karlistaldia etorriko zen handik gutxira).
Beraz, protonazionalismo batekin egiten dugu topo hor. Hori guztia gaurko kategoriekin aztertuz gero, nazionalismotzat jo beharko genuke, baina hori bai, euskal erakunde sendoetatik eratorritako tokian tokiko botereen indartzearen ondorioz sortua. Aginte horiek desegin zirenean, hor kultura politiko berria sortu zen. Kultura politiko horrek ez zuen Espainia eta Euskal Herriaren arteko esklusibismoa planteatzen; aitzitik, puntu komunak planteatzen zituen. Euskal lotura Estatu espainiarrean koroa eta monarkiaren bidez sortu zuen; hori da fuerismo politikoa. Nire ustez, haiek formula honen aldeko ziren: estatu asoziatu bat Espainiako koroaren barruan. Euskal foru administrazioa administrazio publiko eta propioa zen, eta kanpotik ahalik eta gutxien esku hartzen zuten hemengo kontuetan (hala ere, batzuetan tirabirak izaten zituzten foru administrazioarekin).

«La España foral»
deitzen zieten batzuek lau herrialdeei. Zer zen baina

«La España foral»
? Espainiatik aparte zegoen eta aldi berean Espainian bertan zegoen lurralde bat. Aparte, bai, lau herrialdeek funtsean Estatu-egitura zutelako. Hori ikusirik, 1859an Espainiako gobernazio-ministroak berak zera esan zuen: ezinezkoa zela Estatu bat mantentzea beste Estatu baten baitan. Kultura politiko hori C novasen 1876ko legeak desegin zuen. Cánovasek Espainia mailan teorizatu zuen nazio-ideia Sabino Aranak jorratuko zuen gero.
Cánovasek eman zituen bestelako nazionalismo bat sortzea ahalbidetuko zuten aztarnak (Sabino Aranaren nazionalismoa desberdina izango baitzen formulazio mailan). Kultura politiko hori guztia umatuta zegoen jada; hortik sortuko ziren gero

«Euskal Herria»
-koak Bilbon (Sagarminagaren jarraitzaileak). Horiek izan ziren lehen abertzaletasunaren zutabe soziologiko nagusi; 1898an EAJn sartu ziren, Sotaren bitartez. Zutabe doktrinarioa, berriz, Sabino Aranak berak ezarriko zuen bere doktrinarekin. Eta orduan sortu zen jada nazionalismo modernoa, XX. mendeko nazionalismoa. Kontuan izan behar dugu ordea horrek aurretik esperientzia politiko bat zuela, praktikan diputazioen eta Batzar Nagusien jardunean oinarritutakoa.
Fuerismo politikoaren kulturaren oinordeko da egungo estatutismo politikoa. Lehen aipatu dugun Cánovasek, bestalde, foru-administrazioa desegin zuen baina atal bat utzi zuen indarrean hiru probintzietan: kontzertu ekonomikoa, autonomia fiskala. Nafarroaren kasuan, 1841ekoa da foruen aldaketaren legea, eta lege hori zela medio herrialde horrek erresuma estatusa galdu zuen eta probintzia foral bihurtu zen. Beste hiru probintziek, ordea, uko egin zioten estatus horri; zeozer sendoagoa nahi zuten, eta uko egin zioten probintzia soil izateari, ez zuten onartu foruen erreforma, politikoki sendoagoa izango zen erakundetzea gura zutelako. Horrela, negoziazio desberdin eta konstanteen bidez foruak zelan edo halan mantendu ziren; behin Cánovasek 1876an legea ematen duenean, berak egiten du foruen erreforma, Nafarroan eginda baitzegoen. 1876an, beraz, foru administrazioak bere eskumen gehienak galdu zituen, bere gaitasun politiko zein juridikoa.
Praktikoki, azken hondar moduan geratu ziren kontzertu ekonomikoak (halaxe izendatu baitzituzten,

«una migaja»
) bihurtu ziren autonomia fiskalaren zutabe nagusi. Handik ehun urtera, beraz,

«migaja»
izatetik eskubide historiko izatera igaro dira kontzertu ekonomikoak. Zelan aldatzen diren gauzak garai batetik bestera, ezta? Horregatik, kontu hauetan epe luzeko ikuspegia eduki behar da. Zein izango da gero XX. mendeko borroka? Autonomia fiskala sendotu eta autonomia politikoarekin osatu. Orduan ez zeuden guztiak autonomia politikoaren alde. Gero, batzuen eta besteen formulazioa ere desberdina zen: karlistek foruak berrezarri gura zituzten, alfonsinoek aski irizten zioten orduan zegoen autonomia fiskal eta administratiboari... 1917an hiru probintziek eta Nafarroako ordezkaritza zabal batek agiri bat apailatu zuten Gasteizen autonomia politikoa eskatzen. Hori da mugimendu autonomiko berriaren hastapena. XIX. mendeko kultura politiko fuerista estatutismo politikoan definituko zen orduan. Nola autonomia fiskala hala administratiboa definituta zeuden, baina autonomia politikoa falta zen, subjektu politiko bat izatea. Hori sasoi horretan garatu zen. Eusko Ikaskuntza ere giro horretan sortu zen, 1918an, autonomia eta euskal unibertsitatearen premia aldarrikatzeko intelektualen artean. Eusko Ikaskuntzaren bidez sortuko zen 1919an Euskaltzaindia ere. Garai hartan asmatu eta bultzaturikoa gauzatu egin da mende bukaeran: autonomia estatutu politiko bat, erakundetzea, euskal unibertsitateak... Azkenean, 1917an umatu eta gihartzen ari zen modernitate politiko eta kulturala mende bukaeran gauzatu da. XX. mendea euskal nazionalitatearen sendotzearen mendea da, beraz. Nazionalitatea ez dute nazionalistek bakarrik egiten, herri oso batek baizik. Estatutismoak euskal nazionalitatea sendotu eta definitzeko eta subjektu politikoa erdiesteko balio izan du.

Zuk aipatu duzun estatutismoaren bidea agortuta dagoela dio euskal alderdi eta gizarte-eragile askok.
Gauza guztiekin bezala, batzuek aski irizten diote oraingo erakundetzeari eta beste batzuek urrunago joan gura dute. Bidezkoa da beste helburu batzuk planteatzea; Europa mailan (edota Espainiako koroaren barruan) estatu asoziatu izatea, adibidez. Nolanahi dela, orain erakundetze maila garrantzitsua dugu. Errealitate horretatik abiatuta egin beharko genituzke planteamenduak, honako hau ahaztu gabe: aniztasunak definitzen du euskal izatea. Hortaz, kontsentsu zabalak bilatu beharko dira. XX. mendean estatutuaren inguruan kontsentsua lortzea zaila izan da. Lortu genuen azkenean. Beharbada kultura politiko fuerista oinarri hartuta estatu asoziatu bat sortzea beste urrats bat izan daiteke, baina ez dugu ingurumari europarra ahaztu behar (eta ezta Espainiakoa ere).
Zaila izango da kolore guztietako euskal herritarrak poztuko dituen formula aurkitzea. Hori da erronka, baina hori lortze bidean nik ez nuke erreko orain arte sendotu eta gihartu den formula.

Lege zaharretik egitura politiko berrietara (oraindik indarrean diren Estatu-nazioetara) igaro zen garaia ikertu duzu zuk batik bat. Orduan ez zitzaion aterabide egokirik aurkitu euskal arazo deitu izan denari. Gaur egun berriz ere egitura zabalago baterako trantsizio-prozesua bizi dugu. Topatuko dugu euskaldunok lekurik Europako Batasunean?
Europa aukera bat da euskal lurraldeen arteko lotura sendotzeko balio dezakeen heinean, baina ez dugu ahaztu behar Europako batasun politikoak tokian tokiko botereei erasoko diela. Hortaz, ulertzen dut lekuan lekuko botereen defendatzaileek Europako Batasunarekiko duten mesfidantza. Bi joera juridiko desberdin daude: batetik, joera kontinentala, eta aldi berean badago tradizio anglosaxoia ere,

self government
-arena, autogobernuaren tradizioa. Guk azken horren ildotik jo beharko genuke, baina ez dugu pentsatu behar batasun politiko europarra ez dela izango erasokorra gure autogobernuarekin. Euskal abertzaletasunak, bestalde, beti Espainia markotzat hartuta pentsatu izan ohi du; orain, aldiz, Europa mailako gogoeta egitea dagokigu, eta Europan Espainia ere hor egongo da. Beraz, duela 100 urteko abertzaletasun antiespainolista berformulatu egin beharko dugu. Lehen aipatu dudan

self government
-aren tradizioak izan beharko du gure gida; alabaina, Europan tradizio hori indartu beharrean Iraultza Frantsesaren ondorio den tradizio konstituzionalista kontinentalaren bidetik doaz, eta hor sarritan jakobinismoak dira nagusi.

Estatu-nazioek, beraz, ez dute indar larregi galduko.
Galdu dute dagoeneko, baina Europako Parlamentuan oraindik Estatu-nazioen erreferentziekin bozkatzen dute. Ez gara sinesberak izango, hortaz: Euskal Herriak botere-zati bat galduko du Europan.

Guri dagokigunez, Erregioen Batzordea baino ez da aurreikusten Europako Batasunean, eta hor Extremadurak (adibide bat jartzearren) EAEk adinako ordezkaritza izango du...
Noski. Horregatik pentsatu behar dugu apika boterea galduko dugula. Estatu-nazioak dira gaur egun Europako Batasuneko eragile nagusiak.

Euskaldunon erakundetze-kontuetara bueltatuta, orain arte giharturiko formulak ez genituzkeela erre behar esan diguzu. Udalen Biltzarra aurki bidea urratzen hasiko da, baina kritiko zaitugu...
Udalen Biltzarra zertarako? Hori definitzeke dago oraindik. Sistematikoki euskal erakundeen aurka sortzen bada, denbora galtze bat izango da. Euskal nazionalitatea oztopatzeko formula bihur daiteke Udalen Biltzarra. Eusko Legebiltzarra, Foru Parlamentua eta hiru Batzar Nagusi ditugu; horien arteko akordioak zailak baldin badira, are zailago izango dira hitzarmenak udaletan oinarritutako 300 Batzar Nagusi sortzen baditugu. Biltzarra frustrazio iturri izan daiteke, eta lehendik ere dezente erreta gaude orain horrelako abenturetan energiak galtzen hasteko (nora eta zertara goazen argi jakin barik gainera). Ezin da biztanleen %50entzako erakundea egin, ahalik eta jende gehiena eroso egoteko moduko erakundeak egin behar dira.

«Herri eraikuntza oinarri egituretatik hasi beharra dago, hori baita partehartzerako esparrurik aproposena».
Zein da ordea oinarri egitura? Etxea? Familia? Zergatik ez auzoa? Oinarriko erakundea gizabanakoa da, eta gizabanako horrek ordezkaritza desberdinak hautatzen ditu.

«Lurraldetasunaren aldarrikapen zuzenena udalen bidez dator, egitura berriak egungo zatiketa gaindituko bailuke».
Badira beste aukera batzuk. Gertatzen dena da Iparraldeak ez daukala legebiltzarrik, baina lehenengo, sendotzen hasteko, aski litzateke

«Laurak bat»
lema. Izan ere, zertarako Udalen Biltzarra? Herri-eraikuntza sendotzeko? Hori praktika politiko-administratiboaren bidez sendotzen da. Euskara bultzatzeko eta beste ekimen zehatz batzuk aurrera ateratzeko interesgarria izan daiteke, baina hortik aurrera... Egun dauden erakundeak eurak ere desintegratzeko aukerak beldurra ematen dit. Hori da nire beldurra: alegia, tresna hori juxtu bere sustatzaileek nahi dutenaren kontra bihur daitekeela

Eriz Zapirain

que faltaba» saioan ere aritu zen denbora batez. Ikasturte honetan berriz, eguraldia aurkezten hasi da ETB2an. Hasieran gogorra egin bazitzaion ere, gero eta gusturago dihardu.
guztia irakurri

Xabier Letona

eta 10 urte espetxean iragan dituzten lau euskal presorekin. Oraingoan mahainguru bereko gai zehatzagoez jardun dugu, gauza arruntagoak, espetxeko eguneroko bizimoduari lotuagoak.
guztia irakurri

Urtean behin argitaratzen zenuten aldizkaria, hiruhilabetekaria bihurtu da. Zergatik aldaketa hau?
Aldizkaria Txalapartaren inguruko familiarentzat zuzenduta dago, harpidedunak direla, kolaboratzaileak, idazleak... Bestalde, aldizkaria salgai dago.
Helburu nagusia ordea, harpidedunekiko harremanak areagotzea da. Bereziki beraientzat da aldizkaria. Maiztasuna aldatu diogu baina edukiz ez da aldaketarik izan.

Gai mota asko jorratzen dira aldizkarian.
Barietate handia badago, hobe irakurlearentzat. Argitaletxearen zerbitzuan dago eta nolabait Txalapartak duen aniztasuna islatu nahi dugu. Gai desberdinak jorratzen ditugu liburuetan eta aldizkarian berdin egingo dugu. Aldizkarian literatura, kultura... orokorrean gizarteko gaiak agertuko dira eta nola ez abertzaletasunaren kutsu hori alde batera utzi gabe. Badira aldizkari politikoak, badira literatura aldizkariak ere, baina zerbait nahi genuen esparru horiek uztartzeko.

Txalapartako iturria bakarrik ez duzue baliatu aldizkarirako.
Esparru bat utzi dugu gainerako argitaletxeentzat. Argitaletxe kideei eta liburu onak eskaintzeko dituzten argitaletxeei tokia egin diegu eta ez da harritzekoa Txalapartakoak ez diren egileen eta gurean jorratu ez ditugun gaiak aurkitzea

Norengan pentsatu duzue aldizkaria egiterakoan.
Ezker abertzaleari dago zuzenduta zentzu zabalean. Irakurle amorratuak ere hurbilduko dira gure aldizkarira, progresistak ere bai (zentzu zabalean hartuta) eta Euskal Herritik kanpokoak ere bai. Aldizkaritik kanpo geratuko dira Txalapartarekin gertatzen den bezala, euskaldunen lagunak ez direnak eta eskuineko idazleak eta liburuak.

Zein adinetakoak dira «Letras & ideas»eko irakurleak?
Gaztea da irakurlea. Profila honakoa da: gaztea (28-34 bitartekoa), emakumea, euskalduna edo euskaltzalea.

Nola antolatu duzue kolaboratzaile sarea?
Argitaletxean 200 bat liburu idatzi dira eta bertako idazleak dira kolaboratzaile batzuk. Itzultzaileak eta idazleak ere hurbilarazi ditugu. Munduko beste aldizkariekin ere harremanak ditugu eta Internetak ere bide berria ireki digu

Mikel Asurmendi

politikaren garapena «izozturik» duela salatu du Abertzaleen Batasunak (AB). Guk artean, Zuberora jo dugu. Maule kantonamenduko kontseilari nagusiarekin solastatu gara.
guztia irakurri

© Sareko Argia

Helbidea:
Industrialdea, 15 · 20160 Lasarte-Oria (Gipuzkoa)
· Tlf:
943 371 545
/ Faxa:
943 373 403
Lege Oharra RSS sindikazioa

Edukin nagusira joan

Menu nagusira joan