Edukin nagusira joan

Menu nagusira joan

Argia astekaria webgunearen hasiera

Sareko Argia-ren logotipoa
Azken Eguneraketa:
2008-09-04 17:20:17
Argiako harpidetzari buruzko informazioa
harpidedunen guneko logoa
bilaketa

Nabigazio menua

laguntzaileak
Aire aire Eusko Jaurlaritza

1999-01-31 -- 1701.zenb

Ibarretxe lehendakariak eratu beharreko bake mahaiari buruz: «Ezinezkoa da prozesuak aurrera egitea, PP, PSOE eta EH ez badira Mahai berean esertzen». Jesus Egiguren antzerako iritzikoa da: «Foro horrek zentzua du HB badoa, bestela hobe jarraitzea Ajuria Eneko Itunarekin». «Otegik Moncloara joan beharko luke, bere posizioa azaltzera eta esparru hartan eskatu behar zaio biolentzia gaitzestea», zioen Antonio Romero Andaluziako IUren koordinatzaile nagusiak. Carlos Iturgaitzen ustez, «EAJk inoiz ez du nahi izan poliziak menperatutako ETA». Guardia Zibilaren Operazio zuzendariorde berriaren esanetan, «zenbait instituzio eta alderdi eskatzen ari da Guardia Zibila Euskal Herritik ateratzea eta askok, bere baitan gure lana onartzen badu ere, publikoki ez du horrelakorik esango». Arzalluzek kritika gogorrak izan ditu Tarradellas zena kritikatu izanagatik, Antoni Duran Lleida UDCko buruzagiarenak: «Biziki sentitzen dut harreman ona dudanarekin desadostasuna agertzea baina Tarradellas katalanentzat ez da sinbolo bat bakarrik, Generalitata berrabiarazi zuena ere bada eta, beraz, begirunea merezi du». Colom eta Rahola ados ziren Arzalluzekin: «Tarradellas traidore bat izan zen».

Josu Urrutikoetxea
preso eta EHko parlamentaria, Gasteizko Legebiltzarreko Giza Eskubideen Batzordeko kide izango da. EHren izendapenak egoneza ugari sortu du, batez ere popular eta sozialisten inguruneetan. Beste askok —baita Lizarrako akordiokoen artean ere— ez du uste izendapena egokiena denik baino horrelako urratsak ezinbestekoak jotzen ditu bakegintza prozesuak aurrera egin dezan.

Miguel Sanz
lehendakariak «Bai Euskarari» kanpainaren ondoren, Sadar futbol zelaira joandakoen artean batzuk presioz joan zirela adierazi zuen eta orain Nafarroan euskararen aldarrikapenetan ikurrińa agertzea kritikatu du.

Jabier Agirre

Inkontinentziak (edo pixari eutsi ezinak), muga handia suposatzeaz gain, sexu harremanetarako traba ikaragarriak sor ditzake. Gaur egun sexu kontuak garai batean baino askoz ere naturaltasun gehiagoz tratatzen diren arren, gernu-inkontinentziak, maskuriaren kontrolak eta horrek ekar dezakeen guztiak tabu izaten jarraitzen du.
Maskuriaren kontrolak hasieran uste izan dezakeguna baino garrantzi handiagoa dauka sexu harremanetan. Antsietateak, lotsak eta ohea bustitzeko beldurrak kastitatera (nahi ez duten kastitatera, ordea) daramatza pertsona ugari. Eta egoera hori adin guztietako pertsona helduen artean gerta daiteke. Gaur egun 200 milioi pertsonatik gora dira mundu osoan maskuri hiperaktiboaren arazoa jasaten dutenak: horietatik 50 milioi herrialde industrializatuetan bizi dira eta 2,2 milioi pertsona inguru Espainian. Eta beste azterketa batzuen arabera, sexualki aktiboak diren eta maskuria kontrolatzeko arazoak dituzten emakumeen erdiak, afektatuta daukate beren bizitza sexuala.
Sexu harremanetan maskuria kontrolatu ezinak ekar ditzakeen arazoak era askotakoak dira: pertsona batzuek pixa egiten dute penetrazio sexuala bitartean, beste batzuei gernuak orgasmoarekin batera ihes egingo die, edota dispositibo bereziak edo baita pix-oihalak edo konpresak ere eraman behar izateak traba handia suposa dezake sexu harremanak edukitzeko orduan. Arazoa are larriagoa da, lotsagatik paziente asko medikuarengana joan ere egiten ez direlako. Emakumeek, adibidez, lau urte baino gehiago eman ditzakete asistentzia edo laguntza medikoa eskatu aurretik

EH-REN ARANTZA
EZ da besterik zenbait komunikabidek
islatzen duten errealitatean: EHk
gaitzetsi dezala kale borroka.
Modu erabat interesatuan, jakina.
Baina horrek ez du esan nahi
arazorik ez dagoenik, azkenean
ezker abertzaleko zuzendaritzak
—eta honetan HBko Mahai
Nazionalak gero eta garrantzi
handiagoa du— argitu beharko
baitu kale borrokaren inguruan dituen
irizpideak, legitimitateari
dagokionez zein eraginkortasunaren
aldetik. Eztabaida sakona zein
arantzatsua ezker abertzaleko
zuzendaritzan. Ezker abertzaleko boto
emaleek askoz argiago bide dute
arazoa eta —inkestak ongi etorriak
badira ere— ez da teknizismo gehiegi
behar kale borroka alboratzeko
dagoen gogoa ikusteko.

«Cambio16»eko joan den asteko zenbakia.

Kurduena lau estatutan banatutako herria da.


MAHAI ETA FOROEN DANTZA

AJURIA Eneko Mahaia hila dago tresna eraginkor gisa, Lizarrako akordioa indarrez ageri da eta funtzio garrantzitsua du Euskal Herriak bizi duen aro honetan. Baina ez da nahikoa PP eta PSOEk ordezkatzen dutena gerturatzeko. Beste zerbait behar dela begibistakoa da. Ibarretxe lehendakariaren bake mahai berria denak bilduko lituzke, baina EAEko denak. Nafarroakoa zintzilik dago eta, beraz, bake prozesu osoa. Foro bakarraren ideia ez dirudi nafar eskuintiar espiniarzaleen gogokoegia denik. Beraz, dauden foroez gain, foro paraleloen ideian hausnartzen hasi beharko da seguruenik. Baina ez dirudi ekaineko hauteskunde ostera arte ezer argitzeko modurik izango denik.


EZOHIKO ELKARRIZKETA

ETA-REKIN elkarrizketa iragartzen zuen Cambio16 aldizkari espainiarrak. Bitxi zen baina garai berriotan... Elkarrizketara joaz, ordea, ezohikotasunez betea zegoen ETArekin egindako ustezko elkarrizketa. Aldizkariak dioenez, ETAko bozeramaleak «erakunde honen egungo pentsamolde politikoaren ENAMeko inguruneetako kide gisa» agertu ziren. Horrez gain honako dedukzio lan zorrotza eskaintzen du ETArekiko elkarrizketaren egiatasuna frogatzeko: «Espainia ez den Europako beste herrialde batean izan zen, bi orduko bi aldi desberdinetan. (...) Ez zuten utzi argazkirik ateratzen ez ezer grabatzen. Segurtasun neurriak, ez ezagutzeko erabilitako janzkera (betaurreko ilunak, egun batzuetako bizarra, eta kokotzarainoko jasotako lepodun jertsea) eta modu pausatuan luzatutako beren mezu politikoak, egiazki ETAren aurrean geundela adierazten zion aldizkari honi». ETArekin baino beste norbaitekin egindako elkarrizketa zirudien.


UDALERRIEN BILTZARRA: OTSAILAK 6

DATORREN otsailaren 6an aurkeztuko dira Udalerrien Biltzarraren nondik norako nagusiak. EAJren batzar nagusiak jadanik eman dio bere sostengua bere garaian HBk luzatutako proposamenari eta EAko eskualde bilkura desberdinek ere bai. Hiru alderdiek batera landu dituzte proposamenak eta Euskal Herri osoko udalerri zein zinegotziak egon ahal izango dira bertan.


PARLAMENTU KURDUA GASTEIZEN

HERBESTEAN dagoen Kurduen Legebiltzarrak Gazteizko Legebiltzarreko egoitzan bilkura bat eskatu ondoren, hilabete barru erantzungo diola jakinarazi dio Legebiltzarreko Mahaiak. Oraingoz PP aurka agertu da eta Xabier Arzalluz alde. Ez dirudi, beraz, EAJ, EH, EA eta IUk aurkako ezer eduki dezaketenik eta hilabete baten buruan kurduek beren biltzarra Gasteizko Legebiltzarrean egin ahal izatea espero da. Elkartasuna berba hutsa ez dela kontuan hartzeaz gain, «mendiak dira gure lagun bakarrak» uste duten kurduei hori egiazkoa ez dela erakutsi behar zaie.

© Sareko Argia

Helbidea:
Industrialdea, 15 · 20160 Lasarte-Oria (Gipuzkoa)
· Tlf:
943 371 545
/ Faxa:
943 373 403
Lege Oharra RSS sindikazioa

Edukin nagusira joan

Menu nagusira joan