Edukin nagusira joan

Menu nagusira joan

Argia astekaria webgunearen hasiera

Sareko Argia-ren logotipoa
Azken Eguneraketa:
2008-09-04 17:20:17
Argiako harpidetzari buruzko informazioa
harpidedunen guneko logoa
bilaketa

Nabigazio menua

laguntzaileak
Aire aire Eusko Jaurlaritza
  • Hasiera >
  • >
  • Oilarkeria eta oilokerien artean

1999-01-10 -- 1698.zenb

Oilarkeria eta oilokerien artean

Mikel Aramendi

argazkia

Gabon aurreko astera arte --ETAren tregoak hiru hilabete bete dituenean-- itxaron du Aznarren gobernuak, ahaleginen kontzentrazioaren printzipioa arrunki aplikatuz, Afrikan giltzaperatuta zeuden etakide presoak penintsularatzeko eta, modu marxista-grouchistarik jatorrenean, ENAMarekiko tratutan jarraitzeko prest dagoela iragartzeko. Eguerdiarte bateko langintza... aurreko asteetako hainbat filtrazio eta itzulinguru, eta ondorengo asteko beste horrenbeste deklarazio eta zehaztapenez girotu dutena PPko gobernu-arduradunek.
Teoria hutsean, abenduko azterketako galdera guztiei erantzungo lieke Madrileko gobernuaren mugimendu honek: ETAk tregoaren bitartez inplizitoki ezarritako enplazamendua aintzakotzat hartuko luke, iritzi publikori emandako transparentzia hitza jan gabe; 21 preso hubilduz, bestalde, alde askotatik baina batez ere euskal abertzalegotik eskatzen zitzaion jarrera baikorra agertzen arituko litzateke, ETAren biktimen sentiberatasuna gehiegi mindu gabe; azkenik, egun berean Auzitegi Gorenak Marey kasuko kondenatuentzat eskatutako indultoaren ikusmiran, bi arazo elkartrabatuz konponbide bat atontzeko modurik balegokeela pentsa genezake. Bikain, beraz.

BERANDUKO
intxaur hauei, urrutikoei bezala, bertaratutakoan lau --beraz, 'ez nahikoa'-- baino ez direla gertatzen zaie, haatik, askotxok adierazi dutenez. Utz ditzagun alde batera ETA eta gobernuaren arteko harreman zuzenetan gerta daitezkeenak: alor horretan, benetako gardentasuna, noiz edo noiz ematen bada, gauzak kitatuta daudenean izango da, eta ez lehenago; begira, bestela, antezedenteak. Euskal arazoaren eduki politikoei (eta presoena da premiazkoena alor honetan) aurre egiteko oso jarrera kaskarra erakusten du Aznarren eta abarren Gabonetako mezuak; oilar jarreran botatako oilokeriak dirudite benetako enbidoak baino gehiago.
Lehenik eta behin, guduak atabalariekin irabazten ez diren bezalatsu, kamara-mikrofonoak eta kazetariak esanera eduki eta mugimendurik txikienei ospe handia ematea aski ez delako garaipena lortzeko, ezta ere haren aurrebaldintza den iniziatiba eskuratzeko. Ez militargintzan eta ez politikagintzan. Eta horretan dirau oraindik PPko gobernuak: iniziatiba politikoa eskuratzeke, uda amaieran Lizarrako akordioak eta ondorengo tregoak aurkeztu zion aldaketa estrategikoaren, eta hura berretsi zuten urriko hauteskundeen, ondoren. Oilar plantak egitea ez da nahikoa oilarra izateko, eta norbaitek esan behar lioke egia hori Aznarri.
Horren ordez, "arrazoi bidez, edonora; presiopean, inora ez" hori bezalako oilokeriak ipintzen ditu norbaitek Madrileko oilategiburuaren ahotan. Politikagintza --oro bat, baina gurea bezalako arazoetan bereziki-- arrazoiek baino maizago eta biziago presioek eraginda ibiliko ez balitz bezala. Gabon bezperan (ETAren tregoatik hiru hilabetetara eta Urriaren 25eko hauteskundeetatik ia bitara) egin duen preso hurbilketa hori deliberamendu burutsu baten ondorioa balitz bezala, eta ez egiatan dena: bere partidu/gobernuaren eta ingurugiroaren baitan aurkeztu ahal izan duen faktore amankomun minimoa, Euskal Herritik ezarria zuen azken epearen bezperan. Iniziatiba ez baizik maniobramen imioa erakusten diguna.

ZER
esan nahi ote du Aznarrek 'presiopean inora ez' dela mugituko dionean? Ez behintzat esamoldeak bere zabaltasunean diona: berak daki inork baino hobeto nola azken hilabete hauetan bere partiduko sektorerik ultraeskuindarrena (AVT eta prentsako zenbait ganbelatan bazkatzen dena), M. Orejaren taiferria eta PSOEko arduradun gorenen artean osatu den aliantza arrosa- pardoak murriztu dion maniobramena.
Euskal Herritik egin daitezken (eta martxa honetan segurki egin beharko zaizkion) mobilizazioak ez dituela aintzakotzat hartuko esan nahi ote du? Noski; baina, horretan ere, jakin behar luke zezena ateratakoan frogatzen direla tankredoak. Euskal Herrian, borroka armatuaren konfluentziak mugatu/baldintzatu du herri- mobilizamena azken 20 urte hauetan; aurtengo iraileko urratsek, potentzialki bederen, errotik aldarazten dute abiapuntu hori; eta, aldez aurretiko egoerara itzultzen ez garen bitartean behintzat, zuhurtziak erakutsi behar lioke Aznar estrategari aurkariaren baliapideak ez gutxiesten.
Baina, orain artean, edozein enpresari negoziatzaileren tankera gehiago erakutsi du Aznar armadaburuak

estratega burutsu
eta ausartarena baino: ahalik gutxien emanda kitatu nahi du konbenioa, derrigor eman beharko duena ere hasieratik garesti salduz. HOri da bere

estrategia
guztia

Erantzunak

Erantzunik ez dago.

Izartxoaz (*) markaturiko datuak derrigorrez bete beharrekoak dira.

Albiste honi erantzun

Albiste honi erantzun

© Sareko Argia

Helbidea:
Industrialdea, 15 · 20160 Lasarte-Oria (Gipuzkoa)
· Tlf:
943 371 545
/ Faxa:
943 373 403
Lege Oharra RSS sindikazioa

Edukin nagusira joan

Menu nagusira joan