Edukin nagusira joan

Menu nagusira joan

Argia astekaria webgunearen hasiera

Sareko Argia-ren logotipoa
Azken Eguneraketa:
2008-09-04 17:20:17
Argiako harpidetzari buruzko informazioa
harpidedunen guneko logoa
bilaketa

Nabigazio menua

laguntzaileak
Aire aire Eusko Jaurlaritza

1999-01-10 -- 1698.zenb

«JASO DEZAGUN EUSKARA»

argazkia

«JASO DEZAGUN EUSKARA»

URTE berri honetan ere, besteetan bezala, herrialde ezberdinetako ikastolek euren festa egingo dute. Nafarroa Oinez 99 aurkeztu dute dagoeneko arduradunek. Iruñeko Jaso ikastolak antolatuko du eta «Jaso dezagun euskara» leloa hautatu dute jaialdirako. Hamabost urte geroago, berriro ere Nafarroa oinez hiriburura itzuliko da, beraz. Ibilbidea ere hirian bertan kokatuko dute Arga ugaldearen ertzean bereziki. Egun 569 ikasle dituen Jaso ikastola duela 17 urte sortu zen eta DBHra egokitzeko ordua iritsi zenean, aurreko egiotza nahikoa ez zela ikusi eta eraikin berriaren beharra agerian geratu zen. 753 milioi pezetako (30 milioi libera) aurrekontua du eraikinak eta jaialdiari esker kopuru horren zati bat estaltzeko asmoa dute Jaso ikastolakoek. Data ere ipinia dute: Urriaren 17an ospatuko da Nafarroa Oinez 99.

KALDERAPEKOK URTE BETE
1997ko urte amaieran AEKk gune berria zabaldu zuen Bilboko Zazpi Kaleetan. Hainbat bulego eta ikasgelaz gain, eraikinaren lehen solairuan Kalderapeko Kulturunea sortu zuten. Bada, gunearen lehen urtebetetzea ospatu berri dute eta horretarako hainbat ekitaldi antolatu zuten urtearen amaieran: Joseba Tapia, Koldo Izagirre, Morau eta Pi.L.T taldeak eskaini zituzten kontzertuak. Zabaldu zenetik hona, Kalderapeko guneak 70 ekitalditik gora jaso ditu: kontzertuak, poesia, mintzaldiak... guztia euskara eta euskal kultura euskaltegiko lau hormetatik at ere zabaltzeko helburuarekin.

DANTZA IRAKURGAI
EUSKAL dantza tradizionalaren inguruko bi liburuk ikusi berri du argia. «Invitación al estudio de la Danza Tradicional en el País Vasco» du izena horietako batek. Kepa Fernandez de Larrinoa antropologoak koordinatutako lan honek euskal dantzen inguruan orain arte idatzi denaren bilduma bibliografikoa da. Kontsulta liburua da, beraz, eta erabilgarritasuna du helburu. Beste liburua, «Fronteras y puentes culturales: danza tradicional e identidad social», Euskal Herriko eta inguruko beste herri batzuetako dantzen eta hauen arteko harremanen inguruko ikerlana da, sei saiakera desberdinek osatzen dutena. Usadiozko dantzak, herri kultura eta nekazal folklorea landu dira, Euskal Herriko dantzez gain, Kantabria, Soria, Errioxa, Aragoi eta Biarnoko hainbat dantza kontuan harturik. Bata zein bestea Eusko Jaurlaritzak duela bi urte abian jarritako «Dantzara» egitasmoaren barruan argitaratu dira.

MUSIKA GARAIKIDEAREN PUNTA
ORIOKO Aus-Art-records zigiluak sail berri bat jarri du abian, «Puntaren-punta» izenez bataiatu duena. Sail honen bitartez, musika garaikideko euskal musikari gazteak eman nahi dira ezagutzera. Saileko disko bakoitza musika tresna bati eskainiko zaio eta tresna horrentzat egindako piezek, Euskal Herriko konpositoreek eginikoek zein atzerritarrek sortutakoek eta beti ere mende honetan konposatuek, osatuko dute lana. Horrela, lehen diskoa, dagoeneko kalean dena, gitarrari dago eskainita —Eduardo Baranzano eta Airean laukotea aritu dira bertan—. Hurrengoetan akordeoia, saxoa eta ahotsa entzun ahalko dira.

Erantzunak

Erantzunik ez dago.

Izartxoaz (*) markaturiko datuak derrigorrez bete beharrekoak dira.

Albiste honi erantzun

Albiste honi erantzun

© Sareko Argia

Helbidea:
Industrialdea, 15 · 20160 Lasarte-Oria (Gipuzkoa)
· Tlf:
943 371 545
/ Faxa:
943 373 403
Lege Oharra RSS sindikazioa

Edukin nagusira joan

Menu nagusira joan