Edukin nagusira joan

Menu nagusira joan

Argia astekaria webgunearen hasiera

Sareko Argia-ren logotipoa
Azken Eguneraketa:
2008-08-28 16:11:48
Argiako harpidetzari buruzko informazioa
harpidedunen guneko logoa
bilaketa

Nabigazio menua

laguntzaileak
Aire aire Eusko Jaurlaritza

1999-01-10 -- 1698.zenb

"Honi esker mila gauza egin ditut"

Eriz Zapirain

argazkia

taldean hasi zen antzerkia egiten. Kazetaritza publizitate adarretik egina du. Las Vegasen urtebete eman zuen ingelesa ikasten. Goenkaleko «Koldo» da eta hasieratik dago bertan.

Goenkalen hastapenetatik zaude. Hasieran maltzurtzat hartua izatetik, egun zintzotzat joa izatera igaro zara. Goenkaleko pertsonaien patua?

Goenkalen lehendabizi bi urtez egon nintzen. Gero nik neuk utzi nuen, ordezkapen bat egiteko aukera eduki nuelako komunikazio departamendu batean. Hiru hilabete egin nituen, eta gero Bizkaiko delegaritzan egon nintzen haurrentzako eskolatik kanpoko ekintzak-eta koordinatzen. Itzultzean, pertsonaia aldatzen joan da eta ni aktore moduan ere ikasten joan naiz. Oraintxe konturatzen naiz hasieran ez nekiela ezer. Kostatu zitzaidan, baina nik uste pixka bat hobetzen joan naizela. Eta gustura biegaz, lehengo Koldogaz eta oraingoagaz; pertsona desberdinak dira eta horrek aberastu egiten zaitu.

Egunero rol bera jokatzeak ez al du nekatzen?
Beharra da. Nik badaukat anai bat tailer batean zortzi ordu egiten dituena behar, eta ni baino askoz gutxiago kobratzen du. Ni egunero eskerrik asko esaten ari naiz daukadan zorteari, eta batez ere ikusita gaur egungo gazteria langabezian dagoela, eta are gehiago jende asko dagoela gustatzen ez zaion behar bat egiten. Ni soldata bat kobratzen ari naiz, gustuko beharra dut, aukera izan dut jende pilo bat ezagutzeko... Ni goizero-goizero beharrera joaten naiz kristoren irrifarreagaz. Soldata horrek beste aukera batzuk ematen dizkizu. Arratsaldeak ditut infografiako ikastaroak egiteko, euskara hobetzeko... mila gauza egin ditut Goenkalen hasi naizenetik.

Beste zerbait, antzerkia edo zinema, egiteko ateak zabaltzen al ditu telebistak?
Ni bospasei urtetan ibili nintzen herriz herri, plazarik plaza, kale antzerkia egiten, muntatu, desmuntatu... Nik profesional mailan ez dakit, baina amateur mailan antzerkiak diru oso gutxi ematen du. 17-18 urte dauzkazunean gauza horiek gustura egiten dituzu, baina 30 urtegaz, tamalez, beste gauza batzuk nahi dituzu. Ezagutzen dut jendea Goenkaleri esker beste gauza batzuk egin dituena, baina Euskal Herria herri txiki bat da eta merkatua oso murriztua da. Zenbat zinema egiten da, zenbat telesail? Telebistan egoteak ematen ditu aukerak, baina ez askoz gehiago, Euskal Herriko merkatua murriztua delako

Erantzunak

Erantzunik ez dago.

Izartxoaz (*) markaturiko datuak derrigorrez bete beharrekoak dira.

Albiste honi erantzun

Albiste honi erantzun

© Sareko Argia

Helbidea:
Industrialdea, 15 · 20160 Lasarte-Oria (Gipuzkoa)
· Tlf:
943 371 545
/ Faxa:
943 373 403
Lege Oharra RSS sindikazioa

Edukin nagusira joan

Menu nagusira joan