Edukin nagusira joan

Menu nagusira joan

Argia astekaria webgunearen hasiera

Sareko Argia-ren logotipoa
Azken Eguneraketa:
2008-09-04 17:20:17
Argiako harpidetzari buruzko informazioa
harpidedunen guneko logoa
bilaketa

Nabigazio menua

laguntzaileak
Aire aire Eusko Jaurlaritza

1999-01-10 -- 1698.zenb

"EASY PEASY" SAIOAK ETB-1EAN JARRAITUKO DU

"EASY PEASY" SAIOAK
ETB-1EAN JARRAITUKO DU

«Easy Peasy» saioak urte berri honetan ere Euskal Telebistako programazioan jarraituko du. Gabon arteko ibilbidea Back Stage ekoiztetxearekin egin badu ere, hemendik aurrerakoa, zenbait arrazoi direla medio, beste etxe batek egingo du, Baleukok hain zuzen. Jarduera berri honetan pertsona ospetsuek partehartze handiagoa izango bide dute

"GOENKALE ESKER MILA"
HILAREN 17AN HASIKO DA
Gauzak ondo, ikasturte honetan 1.000. atalera iritsiko da Goenkale telesaila. Euskal Telebistako saiorik arrakastatsuenaren egitandi hori ospatzeko-edo, programa berria estreinatuko du kate publikoak urtarrilaren 17an. «Goenkale esker mila» izenburupean, Goenkalez baina baita beste kontuez ere ariko den magazina izango da

ARGIÑANO IGANDEAN
ITZULIKO DA TELEBISTARA
Kasik urtebeteko atsedenaldia egin ondoren, igande honetan, hilak 10, itzuliko da Tele5 katera Karlos Argiñano sukaldari ospetsua. Astean behin egingo du programa, igandetan 14:00etatik aurrera. Tarte honetan T5 katean agertu ez bada ere, Argentinako telebistarako jarraitu du lanean. Han ere izugarrizko arrakasta izan omen du

Erantzunak

Erantzunik ez dago.

Izartxoaz (*) markaturiko datuak derrigorrez bete beharrekoak dira.

Albiste honi erantzun

Albiste honi erantzun

© Sareko Argia

Helbidea:
Industrialdea, 15 · 20160 Lasarte-Oria (Gipuzkoa)
· Tlf:
943 371 545
/ Faxa:
943 373 403
Lege Oharra RSS sindikazioa

Edukin nagusira joan

Menu nagusira joan