ASKA ITZAZUE POTTOKAK!
Iñaki Friera
Ibaizabal
159 orrialde
Ibaizabal argitaletxeko Gaztaro bilduma 10. alera iritsi da «Aska itzazue pottokak» honi esker. Lehenago ere, Iñaki Friera egileak idatzia du beste lan bat, «Izaroko Altxorra». Abenturaren bidetik Euskal Herriko txokoak ezagutzeko aukera eskaintzen zuen lan horretan. Bigarren liburuan ere Euskal Herria eta abentura uztartu ditu egileak: Sara, Zugarramurdi, Pozalagua... ezagutuko ditu irakurle gazteak Garazi, Ane, Patxo eta Josebak biziko duten abenturari esker. Hau guztia, helburu bati jarraiki: Pottoka, euskal zaldi arraza autoktonoa babestea
PAKO BELEA
Iñaki Zubeldia
Ibaizabal
71 orrialde
950 pta.
Hau ere Ibaizabal etxeak kaleratua da, baina beste sail batean, Matxinsalto haurrei eskainitako sailean, hain zuzen. Tituluak ederki islatzen duen moduan, Pako Belea da Iñaki Zubeldiak idatzitako istorioaren protagonista. Hizketan ederki dakien bele bihurri samarra da Pako. Herrian gaiztakeria ugari du burutua: kateak lapurtu, leihoetan zintzilik zeuden kuleroak bota edota umeen bokadiloak jaten ditu. Baina, bihotz onekoa izaki haurren lagun egingo da berehala. Zubeldiaren testua Belen Lucasen irudiz dago hornitua
JOSE JOAKIN MITXELENA GOGOAN
Kosme Lizaso
Auspoa-Sendoa
198 orrialde
1.600 pta.
Hamar urte joan dira Jose Joakin Mitxelena bertsolari oiartzuarra zendu zenetik. Orain, Auspoa sailean bere bizitza eta bertsogintzari errepasoa egiten zaio, bide batez, bertsolari belaunaldi baten eta Oiartzungo herriaren irudia osatuz. Mitxelenaren izaera laburbiltzen duen atalak ematen dio hasiera liburuari. Ondoren, jaiotzetik eta heriotzarainoko ibilbidea egiten da, garai bakoitzean botatako bertsoak tartekatuz. Egilea urte luzeetan Mitxelenarekin batera plazaz-plaza aritutako Kosme Lizaso da. Berau ere bertsolaria eta oiartzuarra
UZTAPIDE
Jesus Mari Etxezarreta
Sendoa
145 orrialde
850 pta.
Manuel Olaizola Urbieta, Debako Endoia auzoan jaio zen 1909an. Zazpi urte inguru besterik ez zuela bertso paperak buruz ikasteari ekin zion eta hamar urte beranduago, dagoeneko burua bertso zaharrez beterik zuen. 26 urterekin jokatu zuen bere lehen txapelketa nagusia eta bigarren geratu zen orduan. Gerora hiru txapelketa nagusi irabaziko zituen. 1983an hil zen Donostiako ospitalean. Bertsolari handi hau bere baserriaren izenez da ezaguna: Uztapide. Belaunaldi berriek ez dute Uztapideren apaltasuna, ziria sartzeko gaitasuna, bere bizitzaren gogortasuna eta bertsoari erantzuteko erraztasuna ezagutzen. Orain, gazteenek hori guztia ezagutzeko aukera dute liburu honetan. Duela gutxi abian jarri zen Txirrita saileko beste ale bat dugu hau. Sailaren helburua haur eta gazteen artean irakurzaletasuna bultzatuz, hainbat bertsolari handien berri ematea da. Uztapideren bizitza laburtzeko Jesus Mari Etxezarreta «Izazpi» hautatu dute. Honek, Uztapideren bizitza sakon eta zaila islatzeko, idazkera erraza erabili du, bertsolariaren hizkuntza sinplearekin bat eginez. Gainera Iker Aiestaranen marrazkiak ditu, irakurleari liburua erakargarriago suertatuz
ANTZUOLAKO HIZKERA
Jone Larrañaga
Antzuolako Udala
361 orrialde
Antzuolako Herria Ikerketa Bekaren lehen edizioa, 1996koa, Jone Larrañagak jaso zuen, bertako hizkera aztertzeko. Beka horren emaitzak orain ikusi du argia. Izan ere, bekak eskatzen zituen atalez gain, Larrañagak beste hainbat puntu aztertu du liburu honetan. Fonetika, izenaren morfologia, aditza eta sintaxia aztertu ditu lehenik. Ondoren, alderdi semantikoari erreparatuz, lexikoari, esamoldeei eta atsotitzei dagozkien atalak daude. Gainera, kantuak eta bestelako testuak ere jaso ditu egileak. Lekuko desberdinengandik jasotako materiala baliatu du bere azterketarako
EL MUNDO DE LOS PIRINEOS
6. zenbakia
Sua
114 orrialde
700 pta./32 l.
Lehen urtea bete du «El mundo de los Pirineos» aldizkariak, mendizaleengana ez ezik lurralde honetako kulturan interesa duen edonorengana hurbiltzeko asmoz sortu zenak. Zenbaki berriaren azala eta erreportaje nagusia emakume langileei eskainiak daude. Zazpi adibide bildu dituzte, Erronkarin gazta egiten duenetik hasi eta nekazal turismoko etxe bat mantentzen duen emakumearengana iritsi arte. Ohikoa denez, hala ere, bada beste gairik aldizkarian: izotzpeko buzeoa, kontserbak, Panilloko budistak. Gainera, ibilbideak proposatzen dira Iratin, Jacan, Taillon-en edota Luchon-en
FORMULA
4. zenbakia
Eusko Ikaskuntza
353 orrialde
2.300 pta
Eusko Ikaskuntzak «Formula» izeneko aldizkarian fisika, kimika eta matematikaren inguruko edukiak lantzen ditu. Laugarren zenbaki honek hiru atal ditu. Lehenengoan, duela bi urte Donostian ospatutako Egitura Elektronikoei buruzko Simposiumean aurkezturiko ekarpenak jaso dira eta bigarrenean, urteroko Zientzia Jardunaldietan eskainitako hitzaldiak. Eta azken atalean askotariko zientzia lan konkretuak eskaintzen dira artikulu moduan. Horrela, esne eta uretan topa daitekeen gamma-radioaktibitate mailaren inguruko lana topa daiteke, baita grabitate kuantikoaren historiaren ingurukoa ere
Jende askok Fermin Muguruza eta Dut-ekin batera Ireki Ateak biran laguntzaile gisa aritu zirelako ezagutuko du taldea. 1998ko hasieran maketa bat grabatu zuten. Maketako kantuak berreskuratuz diskoa osatu dute orain.Ahotsak, bi gitarrek, baxuak eta bateri
LIF
Lif
Esan Ozenki
2.100 pta.
ANTZUOLAKO HIZKERA
Jone Larrañaga
Antzuolako Udala
361 orrialde
EL MUNDO DE LOS PIRINEOS
6. zenbakia
Sua
114 orrialde
700 pta./32 l.
FORMULA
4. zenbakia
Eusko Ikaskuntza
353 orrialde
2.300 pta.