sartuko gara. Eskualde, lurralde batean murgilduko gara: Iguzkitzan (La Solanan),Deikaztelun (Dicastillon), Deierrin (Yerrin) eta Deion, Selatseren herrian.
guztia irakurri
Urtzi Urrutikoetxea
Joan da XX. mendeko Bizkai-Arabako azken bertsolari txapelketa. Herrialdeka egiten direnetan Euskal Herriko mendebalekoa da milurtekoari agur esaten. Gero etorriko dira Nafarroakoa, urtero egiten dena, eta urtebete barru Gipuzkoakoan zein taldek irabazi duen jakingo dugu. Baina amaitu berri den Araba eta Bizkaikoak ezusteko bat baino gehiago ekarri du, pozgarriak gehienak, bizirik ezeze indartsu dagoen bertsogintzaren seinale. Eta gaztetasunean, txapelaren jabetza aldi baterako berea zela ematen bazuen ere, ihes egin dio aurten garaipenak Unai Iturriagari. Ez oso urrun ordea, Igor Elortza bertso kide eta lagun minak Durangora eroan baitu atzera txapela.
Hogeita lau urterekin ez da erraza faborito nagusiaren zama aldean eramatea. Baina zama aldean hartu eta ahal zuen onena emanda lehiatu zen Unai Iturriaga hirugarrenez txapela janzteko. «
Azkenengo biak neuk lortu dodaz eta, milurteko barrian gura dot gordeta», erantzun zion Bernardo Mandalunizek jarritako puntuari. Kasualitatea agian, baina orduantxe hasi zitzaion Igor Elortza Unairi honek lehenengo atalean ateratako sei puntuko aldea laburtzen.
Araba eta Bizkaiko Txapelketaren ezaugarri bihurtu da finalaren ikusgarritasuna, azken saioa, ohi denez, zortzi bertsolarik hasten badute ere, saioan zehar punturik gehien lortzen dutenek bakarrik egiten baitute aurrera. Azkenean, ondoen kantatu duten biak bakarrik gelditu arte.
Unai Iturriagak, Igor Elortzak, Aritz Lopategik, Iratxe Ibarrak, Xabier Arriaga «Txiplas»ek, Harkaitz Ugartetxeak, Oihane Enbeitak eta Beñat Gaztelurrutiak ekin zioten bada Bilboko Arriaga antzokian kantuari abenduaren 27an, aipatutako ordenean jesarrita oholtzako aulkietan. Goizeko hamaiketan hasi zen finala, eta atal bakoitzean (zortziko nagusian eta txikian ofiziotan, gaia emanda bakarka eta hamarreko txikian ofiziotan) hiruna bertso kantatuta heldu zen estraineko sailkapena. Jesarlekuen ordenaren arabera gertatu zen hain justu, eta lehenengo laurek aurrera egin zuten.
Ordurako entzundakoek eta azken urteetako ibilbideak zalantza gutxi zekarren aurrera egin behar zuten hiruren artean, durangar biak eta Aritz Lopategi alegia, baina laugarren lekua, eta beraz aurrera egiteko aukera, nork izango zuen ez zegoen argi. Telebista bidez jarraitu zutenek finala lehenago jakin zuten emaitza, txapelduna iragartzean bezalaxe, baina Arriagako pasiloetan eta komuneko ateetan zurrumurruak barra barra zebiltzan. Oihane, fin ibili da, tira, Beñat ere gustatu jat, azken hankaluzea penea izan da, Iratxe Ibarraren alde markinarrak eta Santutxuko Bertso Eskolakoak, «Hogeitabira baietz!» pankartarekin atondu ostean antzokia —markinarraren eta Beñat Gaztelurrutiaren lagunek eraman zituzten animatzeko oihalok—, Harkaitz Ugartetxea ere ez zen oso urrun egongo laugarren postutik... azkenean Iratxe Ibarrak osatu zuen laukotea, Ugartetxeari puntu bi bakarrik ateraz.
AZKEN TXANPA, ERABAKIORRA.
Araba eta Bizkaiko Txapelketan atal honetara erdiesten den lehen emakumea da Iratxe Ibarra beraz, orain lau urte finalera heldutako lehena izan zen bezala. Aurten ere, bi izan dira estreinakoz Arriagako oholtzatik kantatu duten neskak. Eta aren batean, txapela ere izango du honek edo hark seguraski. Baina oraindik nabarmena zen Unai, Igor eta Aritzen nagusitasuna. Hala ere, Unairen erregetzak lehen arraildurak ageri zituen: ordura arte, bai kanporaketa saioetan, bai Zaldibarko finalaurrean ere, argi gailendu zitzaien beste bertsolari guztiei, eta aurrekinek indartu egiten zuten faborito izaera. Aritz Lopategik eta Igor Elortzak itzal egin bai, baina hortik gehixeago lortuko ote zuten zen galdera nagusia. Eta non eta azken txanpan nagusitu zen Igor. 403, 395, 397 eta 371 punturekin egin zuten Unaik, Aritzek, Igorrek eta Iratxek aurrera. Markinarrak bazuen harro egoteko arrazoirik burua laukotean sartu ostean, baina urrunegi zeukan ordurako txapela. Edozelan, emaitza ezin hobea lortu du, bere saioan garaile izan zen finalaurrean punturik gehien lortu zuen bertsoa kantatuz gainera, eta finalean ere txukun ibili zen.
Beste hiruren artean, aldea ez zen gehiegia Unairen alde, eta puntuari oso ondo erantzun zion Igor Elortzak. Aritz Lopategi ere orduantxe gelditu zen beste biak baino atzeraxeago. Beraz, azken saiorako bazetorren erreleboa. Unai Iturriaga-Jon Enbeita duela lau urte, Unai-Aritz Lopategi orain bi, eta Unai-Igor Elortza aurten. Lehenengoz lehiakide gazteagoa zeukan ordura arteko txapeldunak azken txanpan, ordurako aurretik zihoakion gainera, eta ofizioan, bederatzi puntukoan eta kartzelako lanean areagotu egin zuen aldea. 838 puntu lortu zituen Igorrek, Unaik baino hogeita lau gehiago, eta txapeldun berria da Euskal Herriko Mendebalean.
1990ean hasi zen lehenengoz txapelketan, eta estreinakoan heldu zen finalera, artean hamabost urte zituela. Askok daukate oraindik mutiko haren irudia gogoan, Arriaga handi etorri omen zitzaion, baina azkenean zelan altxatu zen harro. Ordutik apurka apurka landu du, eta hogeita hiru urterekin finalean beteranoa izaki —bostgarrena izan du— txapela lehenengoz janztea lortu du. Ohiko txalo zaparradak jaso zituen txapeldun berriaren izendapenak eta bere ingurukoei eta presoei eskaini zien azken agurrak, baina beste zerbaiten seinale ere bazen.
Kanporaketetan zein final aurreetan gelditu ziren faboritoek (Juanjo Respaldiza, Jon Enbeita) argi erakusten zuten ez zegoela aurretiaz ziurtatutakorik, edonork egin zezakeela kale gutxien espero zenean. Baina Unai Iturriaga herrialdea gainditzen duen mailan dago, Euskal Herriko elitean dabilen bospasei bertsolarien ingurunean, eta oso gutxik egiten dute berak adina saio. Beste edozer baliteke, baina aurretiaz erakutsitako nagusitasunak hirugarren txapela berea izango zela pentsarazten zion jende gehienari. Ustekabeen, aurpegi berrien eta aldaketen txapelketa izan da hau ordea, eta gorengo lekuari gogor ekin zion Igorrek. Saio fina egin zuen, eta hogeita lau puntuko aldea zerbaiten erakusle da.
EZUSTE EDERREN GOIZA.
Sari banaketaren txanda heldu aurretik, ustekabeko omenaldia egin zieten Harkaitz Ugartetxeak eta Beñat Gaztelurrutiak Bizkaiko bertsogintza suspertzen lan handia egin duten hiru pertsonari. Saioan zehar esan zieten ezustekoa prestatzeko, eta Igorrek bere kartzelako lana amaituta, Bernardo Mandalunizi konplizitatez mikrofonoa kendu ostean Xabier Amuriza, Jon Lopategi eta Jon Enbeita deitu zituzten oholtzara igotzeko. Egun hartan txapela jantziko ez zuten hiru txapeldunak, Ugartetxeak izendatu bezala, ikuslegoaren artetik irten ziren, eta saioko une hunkigarrienetakoa sortu zen. Bizkaiko bertsogintzaren kimuek sustraiei gorazarre.
Izan ere, oholtzan zeuden zortzirak, era batera edo bestera, hiru haiek hasitako eskolatik baitatoz. Jon Enbeita finaletik kanpo geldituko zela zirudienean, aldaketa handiko txapelketa zela iragarri zuen batek baino gehiagok. Gaztetxoenak oso itxura ona eman zuten kanporaketetan, eta indartsu datoz bultzaka, Arriagara inor heldu ez bazen ere. Oihane Enbeitak aitari hartu zion lekua, oso saio dotorea egin zuen Ibon Ajuria ateetan utziz, eta Beñat Gaztelurrutia ere lehengoz sailkatu zen Bilboko finalerako. Gazteak, baina luzez trebatuak, irakasleekin hasieran, eta plazaz plaza jarraituta. Txiplasek zortzigarren postua lortu zuen, baina finalera sartzea saria da bizpahiru ez beste guztientzat. Kontuan izanda Errigoitikoak behe behetik hasi zela, sailkapen saioetan, espetxetik irten berritan ez baitzuen final erdietarako txartela lortu. Esan bezala, bere maila agerian utzi du Txiplasek, eta ofiziotan sekulako erantzunak entzun ahal izan zaizkio final aurreetan bezala finalean. Bat baino gehiago poztu du Txiplasen kantakerak. Hogeita hamar urtera heldu ez den Aritz Lopategi finaleko beteranoena izatea zerbaiten seinale izateaz gain, bertsogintzaren esparru bat ostenduko litzateke agian, baina aurten behintzat, ederto ibili da Txiplas.
Azken atalera pasatzear izan zen Harkaitz Ugartetxea ere. Puntu bik itxi zioten atea. Edozelan, argi erakutsi du duela urte bi ez zela kasualitatez finaleraino iritsi, ordukoa ezustekoa izan baitzen, eta oso gauza itxurosoak entzun zitzaizkion mallabiarrari. Eta seguru entzun ahal izango dizkiogula oraindik ere. Non ibilia behintzat etxean bertan dauka, anaiari ere gutxi falta izan baitzaio Arriagan egoteko.
ELKARTEA, POZARREN.
Bizkaiko Bertsozale Elkarteak dauka urte birik behin Araba eta Bizkaiko Bertsolari Txapelketa antolatzeko ardura. Igandeko bertso mozkorraldiaren ostean, Zornotzako egoitzan txapelketa ostekoetan zebiltzan arduradunak, eta poza nabaria zen. Balantzea egin barik izan arren, aurtengo erronka arrakastaz joan dela aipatu zuen Joxin Iturrioz Elkarteko liberatuak. «
Oso polita izan zen atzoko goiza, bertsogintza indartsu dugula Bizkaian argi gelditu zen, eta ez dagoela etenik». Izan ere, gazteak heltzen hasi zirenetik lehengoz gertatu da erreleboa, eta txapelketaren naturaltasun hori datu positiboa da inondik ere.
Erronka finaletik haratago joan da ordea. Inoizko txapelketa handienari aurre egin behar izan dio Elkarteak, han hemenka saio motak antolatzeko udalekin harreman sarea sortu eta ia urte osoko lanaren fruituak orain ageri dira. Berrogeita hamabi bertsolarietatik zortzik lortu zuten Arriagan kantuan ibiltzea, Igorrek bakarrik txapela, baina atzean dagoen oinarria argi dago sendoa dela.
«Horren txapelketa luzearen —ekaina amaieran hasi baitzen—
arriskua jendea nekatzea ere bazen, baina finaleko saioan Bilboko Arriaga antzokia gainezka egon zen, giroa ezin hobea izan zen, eta goiza borobiltzeko, bertsolariak ere oso fin ibili ziren, tarteka goi mailako ateraldi ugari entzun genituen», aipatu zigun Iturriozek. Lehenengoz, Arriaga antzokirako sarrera erostean jesarleku zenbakia ere bazekarren. Kontuan hartzeko zenbait arazo salbu, erabaki ona izan zela gaineratu zuten Elkartekoek, beste urte batzutan antzokiko ateak zabaltzean egoten ziren lasterketak ekiditeko eta ikusle guztiak patxadaz heltzeko final handiraino
Eriz Zapirain
saioak Galeusca TV bidez ikus zitezkeen Ameriketan. Duela hiru hilabetetik ordea, ETB Sat da kate publikoaren seinalea han hedatzeaz arduratzen dena, satelite nahiz kable bidez.
guztia irakurri
Nagore Irazustabarrena
zion Mexikotik 1545ean, Etxepareren «Linguae Vasconum Primitiae»k argia ikusi baino 8 urte lehenago. Koldo Zuazok lan bat osatu berri du Zumarragak erabilitako euskara aztertuz.
guztia irakurri
Xabier Letona
Eta orain zer? Hauxe da Iraki lurra jo erazi ondoren airean geratzen den galdera. 1991ko ama guztien guduaren ondoren erantzun barik jarraitzen zuen galderak eta berdintsu 1992an, 1993an, 1996an eta 1998an Iraki egindako erasoak eta gero. Golkoko gerraz geroztik jasandako eraso militarrik bortitzena hartu berri dute irakiarrek, ez ordea erasorik eraginkorrena. Duela zazpi urte ezarritako enbargo ekonomikoak askoz triskantza handiagoak eragin ditu populazio irakiarrarengan: aho biko ezpatarekin kolpatzen du etenbarik munduko nagusiak, lehenik txikitu eta gero eraikitzen utzi ez. Ankerkeriaren gorena.
Galderak airean jarraitzen du, ordea, Nazio Batuen Erakundeko Segurtasun Kontseiluak ez dio oraindik erantzunik aurkitu. EEBBek, ostera, bere kabuz topatu dute erantzuna eta baita aurkitu ere. Baina jadanik ez da horren salgarri.
1991an
«Hitler berriak» gizateria mehatxatzen zuen bere
«munduko laugarren armada indartsuenarekin». Hori sinestarazi ziguten 91ko erasoaren aurreko hilabeteetan Pentagonoak eta munduko hedabide garrantzitsuenek. Armada ia garaitezin horrek, ordea, zortzi urteko gerra luzean ezin izan zuen Iran menderatu, horretarako Mendebaleko estatu garrantzitsuenen laguntza izan arren.
Orduko gezurrak beste era batera mozorrotuta aurkeztu zitzaizkigun iaz, guztia mezu baten inguruan: Sadam Husseinek ekoizten dituen arma kimiko eta biologikoek mundua deuseztu lezakete.
«Anthras produktu biologikoaren oso kopuru txikiak milaka pertsona hil dezake», zioen iazko otsaileko eraso saioaren atarian William Cohen estatu idazkari estatubatuarrak. Sadamen misilek Paris jo zezaketela ere aireratu zen. Tony Blair lehen ministro britainiarrak iragarpenik apokaliptikoenak egin zituen:
«Sadam Husseinek dagoeneko pilatu du lur gainetik giza bizitza aztarnarik txikiena ezabatzeko adina arma kimiko eta biologiko. Geldiarazi dezagun!».
Abenduko erasoek Irakeko era guztietako egoitza eta azpiegiturak birrindu dituzte berriz baina ez du lortu arma biologiko eta kimikoen ekoizpena kontrolpean izatea, besteak beste ia ezinezkoa delako, era honetako armak nahiko samurrak baitira bai gordetzeko eta batez ere egiteko. Txiroen «arma nuklearra» dira baina aberatsek ere badituzte.
Mendebaleko gobernuen hipokresia agerikoa da Irak eta arma kimikoei dagokionez, Irakek 80ko hamarkadan Iran eta kurduen aurka arma kimikoak erabili bazituen ere, orduan ez zen ia salatu ere egin, are gutxiago erasotu. Orduan, probetxugarria zen Sadam Husseinen erregimena.
NBE LOTUTA.
Erasoa gertatu izanak, halaber, zalantzan jartzen ditu azken zazpi urteetan Nazio Batuen Erakundearen (NBE) aginduz Iraki inposatutako neurriak, ekonomi enbargoa eta UNSCOM erakundearen bigilantzia. Batetik, Irakera atzerritik sartzen diren produktu gehientsuenak kontrolatuak daude; bestetik, UNSCOMek arma kimiko eta biologikoak egin daitezkeen guneetan ehundaka kamara jarri ditu eta soegileak urte hauek guztietan gora eta behera ibili dira bazterrak miatu eta arma guneak suntsitzen. Irakeko zeruan ere hegazkin espiek zorrotz miatu dituzte etengabe 400dik gora gune. Zertan ibili dira zortzi urte hauetan 1998ko abenduan Iraken arma kimiko eta biologikoak munduarentzat horren arriskutsuak izateko?
Erantzuna EEBBen gendarme zereginean topatu behar da beste inon baino. Azpiak eta goiak menderaturik dituen munduko herrialde indartsuenari desafioa luzatzeak zer dakarren erakutsi behar zaio matxinatzeko tentaldian eror daitekeen edonori. Ekialde erdiko petrolioa oraindik orain garrantzitsuegia da Mendebalarentzat abenturarik txikienari ere zirrikiturik uzteko: 1989an CIAko zuzendariak, William Websterrek, kezkagarritzat jo zuen EEBBek ekialde erditik gero eta petrolio gehiago inportatzea, 1973an % 5 zen, 1989an % 10 eta 2.000rako aurreikuspenak % 25ekoak dira.
EEBB aspalditik daude Iraken tinkotasunez eskuhartzeko gogoz baina estalkiren bat ere behar zuten. Hiruzpalau arrazoi egon daitezke erasoa orain burutzeko eta ez lehenago. Bat, Clinton lehendakaritzatik kanporatzeko
impeachment ospetsuaren hasierak erasoarekin denboran bat egiteak susmo oso txarrak piztu ditu. Bi, palestinarrek eta israeldarrek Wye Plantationeko akordioa sinatua zuten eta honek EEBBen irudia apur bat garbitzen du zenbait estatu arabiar aliatuen aurrean; palestinarren arazoak EEBBen aurkako giro gogorra sortzen ari da herrialde arabiarretan eta, beraz, Clinton konponbide batekin (nahiz eta erabat printzatua egon) abiatu zen ekialde hurbilera egin berri duen bisitara.
Hirugarren arrazoiak NBEko Segurtasun Kontseiluarekin zerikusia du. Frantzia, Errusia eta Txina aldendu egin dira EEBBen jarrera erasokorretik eta epe ertainera bukaera eman gura diote Iraken aurkako enbargu ekonomikoari. Clintonek, beraz, balizko erasorako behar zuen aitzakia EEBBetako Kongresuak eskaini zion iragan martxoan, Sadam Hussein gerra kriminala izendatu zuenean lehenbizi eta ondoren abuztuan Irakeko oposizioarentzat 750 milioi pezetako dirulaguntza (30 bat milioi libera) onartzean.
Honekin guztiarekin ez ditu konbentzitu Segurtasun Kontseiluko aipatu hiru kideak, ezta nazioarteko komunitatea ere, baina ezer gutxi egingo dute, ez baitago EEBBen nagusitasun erabatekoari aurre emateko indarrik. Aspalditik zain dagoen NBEren erreformak bakarrik bigundu ahal izango luke EEBBen jarrera eta hori proiektu baino amets ez ote den pentsatzen hasi daiteke agian. Zerbait egin beharko da, ostera, ezin baita Bigarren Mundu Gerraren ondorengo egoerarako sortutako erakunde eskema betikotu. Oraingoz, dena den, NBE aldaketak nahiko surrealistak dira, kontuan hartuz gero erakundearen aurrekontuen laurdena baino gehiago EEBBen kutxetatik ateratzen dela. Iragan abenduko 17ko erasoen ondoren Kofi Annan NBEko idazkari nagusiaren ezintasuna ikustea aski esanguratsua izan zen. EEBBek behin baino gehiagotan esan dute NBEko idazkari nagusiaren zeregina politikoa baino administrazailea dela. Zeregin politikoa Segurtasun Kontseiluaren esku, jakina. Frantzia, Errusia eta Txinak akaso ez dute oso maite EEBBen erabateko nagusitasuna baina oso begiko dute aldean daramaten beto eskubidea.
Euroa ofiziala dugun honetan, bestalde, nazioarteko kontuetan Europako Batasuna (EB) hutsaren hurrengoa dela ikusi da berriro. Otsaileko eraso saioan ere ez zen inongo erantzun bateraturik izan; areago, EBko lehendakaritza zuen Erresuma Batuak bonbaketetan parte hartuko zuela iragarri zien gainerako batasunkideei ezer kontsultatu barik.
ENBARGOAZ ZER?
Eraso militarrarekin Sadam Hussein ehortzi beharrean populazio irakiarra ehortzi dute berriro, Sadam indartuz gainera. Orain arte enbargo ekonomikoak egin duen antzera: sei minutuko haur bat hiltzen da 1991z geroztik, elektrizitatea gerra aurreko ahalmenaren % 40an da, ez dago ura garbitzeko klororik kasik, ahalmen industriala % 10ean dago...
EEBBek etengabe luzatu gura dute enbargo ekonomikoa, populazioa itoz altxamenduren bat bultzatzeko esperantzan. Oraingoz, beraz, modu berean jarraituko dela dirudi. EEBB buru, Mendebaleko ikuspegia lotsabakoa da demokrazia planteamenduetan, Denis J. Halliday Irakerako NBEko agentzia desberdinen laguntzaren koordinatzailearen berbak aski adierazgarriak dira:
«Bizirautea zeregin garrantzitsuena den gizartean, gobernu moduari buruzko eztabaidak ez du garrantzirik». Baina EEBBen apustua sendoegia da jadanik eta Sadam Huseinen erregimena txikitu arte ez bide dute bakerik izango
Eriz Zapirain
berria prestatu du. Astelehenetik larunbatera hiru orduko programazioa eskaintzen du.
guztia irakurri
Aitor Bengoa
landare transgenikoa. Gaur egun, 50 espezietik gora aurki daitezke. Landare transgeniko asko herbizidekiko erresistenteak dira, beste batzuei usteltze prozesua atzeratzen zaie. Abantailak bai, baina kalteak ere izango dituzte kontroletik kanpo dauden elikagai transgeniko hauek. Ingeniaritza genetikoaren teknikak multinazionalen esku jarri dira. Kutsadura genetikoa, XXI. mendeko kutsaduratzat bataiatu du batek baino gehiagok.
guztia irakurri
Daniel Udalaitz
berriz ere, gauzak dauden bezala daudela Korea eta Japoniako untzigintzarekin lehiatzea ia ezinezkoa baita. Gainera, untziak fabrikatzeko nazioarteko eskaera geldituta dago.
guztia irakurri