Edukin nagusira joan

Menu nagusira joan

Argia astekaria webgunearen hasiera

Sareko Argia-ren logotipoa
Azken Eguneraketa:
2008-11-21 09:36:32
harpidedunen guneko logoa
bilaketa

Nabigazio menua

laguntzaileak
Aire aire Eusko Jaurlaritza

1996-12-29 -- 1607.zenb

Juan Angel Gonzalez: «Kulturako saioak apurtxo bat baztertuak daude»

Itziar Carrasco

Juan Angel Gonzalez <> egin duenari elkarrizke
Juan Angel Gonzalez: «Kulturako saioak apurtxo bat baztertuak daude» <>

Zer-nolako zailtasunak izan dituzue dokumentala egiteko?
Historikoa denez, irudien bilaketa edo topaketa oso gaitza da. XV. medeaz berba egiterakoan erreferentzia oso gutxi daude eta irudietan askoz ere gutxiago. Irudiak erabiltzerakoan kontuan izan behar duzu antzinako testuak, arkitektura, garaiko musika... Arazo handiena horixe da, nola jantzi testua.
Orduerdiko lau atal egiteak zer eskatzen du?
Lan handia izan da, eta sei-zazpi pertsonentzako beharra izan behar zena oso jende eta medio gutxirekin egin dugu. Kontuan izanik horrez gain asteroko saioak ere prestatu eta egin behar genituela. Zaila da eguneroko lana aurreratzea eta aldiberean horrelako proiektu bat egitea. Lan plangintza garatu beharko litzateke eta horrelakorik ez da gertatu. Bestalde ez dugu bitartekorik gauzak dramatizatzeko: XVIII. mendeko bando baten irakurketa adibidez.
Hasieran presarik gabeko proiektua zen. Lehenengo bi saioetan gauzak planifikatzen eta egiten aritu nintzen, eta azkeneko biak nire laguntzaileak egin zituen.
Errealizadore aldaketak aldaketa eragin al du jarraikortasunean?
Jarraikortasuna gidoiak zehazten du, arlekin pertsonaia dago horretarako garai ezberdinetan zehar bera agertzen da lotura modura. Lehenengo saioak lerro bat zehazten du, eta besteak estilo hori jarraitu behar dute. Baina horrelako aldaketak ez diote mesede handirik egiten, kaltea baizik.
Gauerdia ez da saioa ikusi ahal izateko ordu aproposa.
Duela urte bi presaka ibili ginen lan hau egiteko, eta orain hasi dira emititzen. Saioa gauerdian egotea programadorearen eskuetan dago, bere erabakia da. Orokorrean, kulturako saioak apurtxo bat baztertuak daude parrila guztietan.
ITZIAR CARRASCO
Juan Angel Gonzalez: «Kulturako saioak apurtxo bat baztertuak daude»
«E
uskal Antzerkiaren Historia» dokumentalak, antzerkiaren historiari begirada ematen dio; antzerkiaren sustraietatik hasi eta gaur egunera bitartean izan diren antzezle eta antzezlanak biltzen ditu. Juan Angel Gonzalez, Iñaki Agirreren laguntzarekin errealizazio lanean aritu da.
«Arazo handiena nola jantzi testua da» dio. (Arg: Gari Garaialde).
1996-XII-29 / 1.606-1.607. zka. / ARGIA 49
ITZIAR CARRASCO

Gaiez\Komunikabid\Telebista\ETB\Zuzendariak
Pertsonaiaz\GONZALEZ10
Egileez\CARRASCO1\Komunikabid

Erantzunak

Erantzunik ez dago.

Izartxoaz (*) markaturiko datuak derrigorrez bete beharrekoak dira.

Albiste honi erantzun

Albiste honi erantzun

© ARGIA.com

Helbidea:
Industrialdea, 15 · 20160 Lasarte-Oria (Gipuzkoa)
· Tlf:
943 371 545
/ Faxa:
943 373 403
Lege Oharra RSS sindikazioa

Edukin nagusira joan

Menu nagusira joan