Astekaria

 Elkarrizketak 

Jon Anasagasti

"Urtero gainditzen da Gabonetako publizitate portzentaia"

Irudia


1603. alea
1996-12-08
alde 0    kontra 0

Urtezahar gaueko iragarkien prezioa ez ei da ikus-entzule kopuruaren araberakoa.

Ez da datu hutsa bakarrik baloratzen. Bezeroek irudiari garrantzi handia eman ohi diote, horren inguruan egiten dituzte gau horretako iragarkiak. Balorazio kuantitatiboa baino kualitatiboa izan ohi da. Ez da matematikoa, finean bakoitzak bere audientzia kuota baitu. Modak eta urteak direla- eta gauzak asko aldatzen dira. Batzuetan urteko azken edo lehen iragarkia izateko borroka handiagoa ohi da besteetan baino. Horretaz baliatuz telebistak ere prezioak igo egiten ditu, azken finean egun hauetako eskaera ere handiagoa baita.

Zein eragin du urteko azken edo lehen iragarkia izateak?

Komunikabideentzako garrantzitsuak dira eta horiek dira hain juxtu irrati, telebista eta egunkarietan gehien agertzen direnak. Gauza bat salmentak lortzea da, eta bestea estatusa. Telebistan iragartzen dena salduko da. Baina puntako garaia azaro inguruan izan ohi da, orduan egin behar baitute indar handiena saldu ahal izateko. Abendukoak gogorarazteko dira batik bat, eta prestijio kontua dira. Gabonetan kanpaina ia amaitu da, jendeak ordurako ja erabaki du zer erosi.

Urtean urtean iragarki gehiago izan ohi al dira?

Aurten % 2an gehituko da gutxi gora-behera. Pixka bat gehixeago bigarren katean, komertzialagoa delako. Bata bestearen eskutik dator. Urtero gainditzen da aurrekoaren publizitate portzentaia.

Zein bilakaera izan dute Gabon garaiko iragarkiek?

Duela hamar urte, urteko lehena izatea edo ez ospea lortzeko modua zen, ikus-entzule kopurua bigarren mailan zegoen. Egun gehiago begiratzen zaio izango den ikus-entzulegoari, eta iragarkiaren prezioari.

Arritxu Zelaia

Lagun bati bidali

Izartxoaz (*) markaturiko datuak derrigorrez bete beharrekoak dira.
 
Zure izena* Zure Eposta*
 
Lagunaren izena* Lagunaren Eposta*
 
 

Iruzkina idatzi

Izartxoaz (*) markaturiko datuak derrigorrez bete beharrekoak dira.
 
Izena* Eposta*
 
Beste norbaitek segidan idazten badu, abisua jaso nahi dut
 

Idatzi segurtasun kodea:
azala  
azala1602
 
azala1601

1603 zenbakia.
1996ko abenduaren 08a


   

Babeslea

Irizarren webgunera joan
Argia.com

© 2008-2011 Argia.com - Komunikazio Biziagoa

Industrialdea, 15 · 20160 Lasarte-Oria (Gipuzkoa)
Tlf: 943 371 545 - 943 373 403

Laguntzaileak
Eusko Jaurlaritza