Edukin nagusira joan

Menu nagusira joan

Argia astekaria webgunearen hasiera

Sareko Argia-ren logotipoa
Azken Eguneraketa:
2008-11-21 09:36:32
harpidedunen guneko logoa
bilaketa

Nabigazio menua

laguntzaileak
Aire aire Eusko Jaurlaritza
  • Hasiera >
  • Elkarrizketak >
  • Jasone Gezuraga: «Epaile izatea zein zaila den konturatzen zara orain»

1996-11-24 -- 1601.zenb

Jasone Gezuraga: «Epaile izatea zein zaila den konturatzen zara orain»

Arritxu Zelaia

argazkia

Jasone Gezuraga txiskolako epaimahaikidearekin hizketan
Jasone Gezuraga: «Epaile izatea zein zaila den konturatzen zara orain»

Epaitua izatetik epaile izatera, zein da aldea?

Orain konturatzen zara zein zaila den epaile izatea. Zuk egindako lana epaitzea zein gogorra izan behar zen beste batzuentzat, eta partaide bezala egin zenituen akatsak zeintzuk ziren ere orain ohartzen zara.

Horrek bigunagoa izatea eragiten al dizu?

Agian inoiz modu horretara epaitua sentitu ez denak, ez du jakingo momentu horretan pertsona hori zein egoeratan dagoen. Lehiakideak txisteak kontatzen ari diren momentuan, nire buruari esaten diot: «Zein txarto egon behar diren pasatzen hauek momentu honetan». Gaia oso landua dutela ikusten duzu, eta horrelakoetan nik uste apur bat bigunagoa izateko pentsamendua izaten dudala.

Bizkaitarra eta emakumea zara, hori da hain justu «Txiskola»ko partaideen artean hutsune handienetakoa.

Hutsune hori edozein arlotan betetzeko dago, ez da Bizkaiko kontua bakarrik, Gipuzkoakoak izan ezik beste probintzietako taldeak ere gutxi dira. Gipuzkoan partehartzaileak lortzeko erraztasun handiagoa izan da, jendeak programagaz inplikazioa duela ikusten da, Bizkaitik edo beste herrialde batzutatik baino gehiago. Arlo hori garatu behar dela uste dut, emakumeena ere bai. Mendaroko emakume talde bat plazaratu da, nik uste saiakera bat egin behar dela, eta kontziente izan behar da gauza horietan ere berdinak garela.

Bizkaitik agertu izan direnetako batzuk batuaz aritu dira.

Hori gai askotan izan dela uste dut, bertsolaritzan edo beste gai batzutan ere gure hizkeraz aritzeko konplexua eduki dugu. «Txiskola»ra joan ginen taldea euskaldun zaharrak ginen, eta ez zitzaigun asko kostatu bertara joan eta bizkaieraz egitea. Baina Bizkaiko beste talde batzuk batuaz aritu dira.
ARRITXU ZELAIA
49

Gaiez\Komunikabid\Telebista\ETB\Saioak
Gaiez\Komunikabid\Telebista\ETB\Aurkezleak
Pertsonaiaz\GEZURAGA1
Egileez\ZELAIA3\Komunikabid

Erantzunak

Erantzunik ez dago.

Izartxoaz (*) markaturiko datuak derrigorrez bete beharrekoak dira.

Albiste honi erantzun

Albiste honi erantzun

© ARGIA.com

Helbidea:
Industrialdea, 15 · 20160 Lasarte-Oria (Gipuzkoa)
· Tlf:
943 371 545
/ Faxa:
943 373 403
Lege Oharra RSS sindikazioa

Edukin nagusira joan

Menu nagusira joan